Aztertutako maskaren % 69k akatsen bat dute etiketan
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak establezimendu fisikoetan saltzen diren maskaren % 69k etiketan okerren bat dutela baieztatu du, eta Internet bidez saltzen direnen kasuan, berriz, % 100era iristen da kopuru hori.
Kontsumobidek produktu horien etiketetan legeak eskatzen duen informazio guztia ematen duten egiaztatzeko kanpaina jarri du abian. Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Olga Santamaria Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak prentsaurrekoan azaldu dutenez, saltzen diren hiru maskaratik bi oker etiketatuta daudela ondorioztatu dute.
Kanpaina bigarren olatuan egin da (uztaila eta azaroa bitartean) eta FFP2 maskarak eta maskara higienikoak izan ditu ardatz, oihalezko babesak barne.
Denda fisikoen kasuan, 53 establezimendu aztertu dituzte; horietatik 40k maskara higienikoak saltzen zituzten eta 13k FFP2 motakoak. Horien artean, 37k maskaren etiketetan datu okerrak zituzten edo informazio falta zegoen; hau da, produktu guztien % 69n.
Akats arinen kasuan, Kontsumobidek zuzentzeko eskatu du, baina oker larrien kasuan, 10.914 maskara kendu ditu merkatutik: 2.429 FFP2 maskaren 4 ereduri dagozkienak eta 8.485 higienikoei dagozkienak, 9 eredutakoak.
Etiketatze-akats larrienen kasuan, adibidez, fabrikatzailearen datu zehatzak falta dira kasu batzuetan, edo nahastea eragin dezaketen datuak daude. Zenbait kasutan, gainera, ez dago garbiketari eta erabilera-kopuruari buruzko jarraibiderik.
Online edo Interneteko salmentaren kasuan, 25 jarduera egin dira; Kontsumo Ministerioak esleitutako produktu anitzeko plataforma bat eta EAEn kokatutako 9 enpresaren webguneak aztertu dira. Kasu guztietan atzeman dute irregulartasunen bat etiketetan.
Akatsek ez dute osasunean eraginik
Sailburuaren ustez, "kezkagarria" da online salgai dauden maskaren etiketetan akatsak atzeman izana.
Hala ere, onartu egin du ez-betetze horiek ez dutela eraginik pertsonen osasunean, ezta produktuaren baliozkotasunean ere, eta horietako asko konpon daitezkeela, nahiz eta "informazio argia eta egiazkoa izateko eskubidea urratzen duten".
Hala, Hurtadok iragarri du ostegun honetan Alberto Garzon Kontsumo ministroarekin bilduko dela bere ardurapeko gaien inguruan hitz egiteko, eta Kontsumobideren kanpainaren emaitzak azalduko dizkiola.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.