FFP2 maskarak: Noiz erabili, zeintzuk dira abantailak eta desabantailak?
Covid-19aren pandemiak urtea bete du ia, eta maskarak eztabaidagune bihurtu zaizkigu berriro. Positiboen etengabeko igoerak eta batez ere kutsagarriak diren aldaeren (britainiarra eta hegoafrikarra, esaterako) hedatzeak herritarrek erabili beharreko musukoen auzia jarri du berriro mahai gainean. FFP2 motakoen alde egin dute aditu askok eta askok.
Izan ere, Europako zenbait herrialdek, tartean Austriak eta Alemaniak, derrigorrezko egin dituzte FFP2 maskarak dendetan eta garraio publikoan. Frantziako Gobernuak atzo eguneratu zuen maskaren salmenten inguruko politika eta aurrerantzean ezingo dira saldu % 90etik beherako iragazpena dutenak. Hots, Macronen exekutiboaren ustez, maskara kirurgikoak, FFP2ak eta balbularik gabeko FFP3ak dira birusaren kontra babesten duten bakarrak.
Espainiako Estatuan, Osasun Ministerioak musuko higienikoa gomendatzen du osasuntsu dauden pertsonentzat, eta FFP2a, birusarekin harremana dutenentzat edota zaurgarriak direnentzat. Dena dela, erkidego batzuek, Galiziak esaterako, iragarri dute garraio publikoan FFP2ak nahitaezko egiteko "irizpide argiak" eskatuko dizkiotela Sanchezen gobernuari.
Horri erantzunez, Carolina Darias Osasun ministro berriak atzo gogorarazi zuen Estatuan saltzen diren maskara higienikoen babes maila % 90ekoa dela, eta Europako beste herrialde batzuetan dituztenenak baino gehiago babesten dutela.
Zergatik babesten dute gehiago?
FFP motako maskara autoiragazleak (hiru maila daude bakterioak iragazteko duten efizientziaren arabera: FFP1, FFP2 eta FFP3) Norbera Babesteko Ekipamendua (NBE) dira eta UNE-EN 149 araua bete behar dute. Euren ezaugarriengatik, botika dendetan eta espezializatutako establezimenduetan saltzen dituzte eta 6-8 orduz erabili daitezke. 2021eko urtarriletik EB markatzea dutenak bakarrik saldu daitezke Espainiako Estatuan (KN95 motakoak, FFP2aren baliokideak baina txinatarrak, ezin dira merkaturatu).
FFP2 musukoen iragazteko efizientziaren % 95-98 artekoa behar du izan (efizientzia ertaina dute; FFP3ek, aldiz, handia). Hots, hiruzpalau mikra neurtzen duten bakterien aurrean, gehientsuenak geldiarazi beharko lituzkete. Izan ere, langa edo hesi moduko bat sortzen du balizko arriskuaren eta erabiltzailearen artean, arnasten duen airea iragaziz eta partikula kutsakorrak saihestuz.
Arazoa da koronabirusaren aerosolek 0,3-3 mikra artean neur dezaketela. Aire zabalean, aerosolak sakabanatu egiten dira, eta litekeena da, distantzia mantenduz, partikula handienak bakarrik heltzea gugana. Maskara gehienekin babestuta egongo ginateke.
Espazio itxietan, egoera asko aldatzen da, aerosolak pilatu egiten direlako. Hortaz, gure maskarak zenbat eta iragazteko efizientzia gehiago izan, are babestuago egongo gara.
Halaber, FFP2 motako musukoak ondo doitzen dira aurpegira, eta aerosolei gehiago kosta zaie zeharkatzea. Ez da gauza bera gertatzen hermetikoak ez diren maskarekin, edo ondo jarriak ez daudenekin. Holakoetan aerosolak errazago sartzen dira aldeetatik edo zirrikituetatik.

FFP2 maskarak garestiagoak izan ohi dira. Argazkia: EFE
Arnasgarritasuna, desabantailetako bat
Iragazteko efizientziarekin batera, homologatuta dauden maskarek beste irizpide bat izan behar dute kontua: arnasgarritasuna. Indize hori erosotasunaren erakuslea da eta presio diferentzialaren arabera neurtzen da. Hau da, kanpoko airea arnasteko egin behar dugun indarrari egiten dio erreferentzia. Gero eta indar gehiago, altuagoa izango da indize hori, edo bestela esanda, maskararekin arnastea gero eta errazago, txikiagoa.
Orokorrean, musukoen arnasgarritasuna 60 Pa/cm2 beherakoa izan behar da. Maskara kirurgikoetan 29,4 Pa/cm2 beherakoa izan ohi da, eta higienikoetan, 60 Pa/cm2-ra hel daiteke. FFP2 maskarek arnasgarritasun indize altua dute, eta horregatik, batzuetan kosta egiten zaigu arnasa hartzea.
Beste desabantaila bat prezioa da. Kirurgikoek 0,72 euro kosta daitezke gehienez, eta behin erabiltzeko higienikoak 0,40 eurogatik eros ditzakegu. FFP2 motako musukoen prezioa altuagoa da, saltokiaren arabera, 1,30 eurotik 4 eurora joan daiteke salneurria.
Bada gehiago. Zenbait lekutan derrigorrezko gisa ezarriko balira, ekoizpen arazoak egon litezke, eta balizko hornidura gabetze batek motako horretako maskara behar dituzten taldeak (osasun langileak, esaterako) horiek gabe utz litzake.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.