Maskara-motak: zeintzuk diren eta zein ezaugarri dituzten
Maskara higienikoak, maskara kirurgikoak eta norbera babesteko ekipamendutzat jotzen diren maskarak daude. Azken horiek partikulen eta aerosol likidoen aurrean iragazki gisa funtzionatzen dute eta hiru motatakoak izan daitezke: FFP1, FFP2 eta FFP3 maskarak dira ohikoenak koronabirusaren pandemiarena bezalako egoeretan eta osasun-langileentzat.
Jarraian, maskara horien guztien ezaugarriak zehaztu ditugu.
MASKARA HIGIENIKOAK
Apirilaren 13az geroztik metro eta aldiriko trenetako geltokietan banatzen dituzten maskarak dira. Espainiako Industria Ministerioaren dokumentu baten arabera (bertan, osasun-erabilerarako maskaren eta banakako babes-ekipoen gida teknikoak daude zehaztuta, horiek fabrikatzeko interesa duten enpresentzat), maskara higienikoak ez daude erabiltzailea arrisku zehatz batengandik babesteko diseinatuta, eta ez dira gomendatzen eragile arriskutsu baten aurrean aritzeko; eta, beraz, ez dira osasun-produktutzat hartzen, ezta banakako babes-ekipotzat ere.
Espainiako Gobernuak adierazi du orain arteko aholkuei gehitu behar zaizkiela maskara higieniko hauek, gehigarri bat direla, alegia. Eta zeintzuk diren oinarrizko neurriak gogorarazi du: eskuak sarri garbitzea, pertsonen artean metro eta erdiko tarteari eustea, eta eskuekin kontaktuan dauden gainazalak ahal bezain ondo garbitzea.
Maskara higienikoak hiru motatakoak izan daitezke:
1-UNE 0064 eta 0065 araudia betetzen dutenak:
Espainiako araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituzten maskarak dira. Etiketa begiratuta egiaztatu daiteke.
2- Beste zehaztapen batzuk betetzen dituztenak:
Espainiako arautegiak ezarritako kalitate baldintzak betetzen ez dituzten edo beste arau batzuen arabera egindako maskarak dira. Etiketan jartzen du zein ezaugarri dituen.
3- Zehaztapenik gabeko maskarak:
Probarik eta egiaztatzerik egin ez dizkieten maskarak dira.
Zenbat aldiz erabili daitezke?
- Berrerabilgarriak badira, ekoizleak zehaztuko du zenbat aldiz garbitu daitekeen gehienez. Gomendatutakoa baino gehiagotan erabiliz gero, maskararen eraginkortasuna ez da bermatuta egongo.
- Berrerabilgarria ez bada, erabili ondoren bota egin beharko da.
- Erosotasunagatik eta higiene arrazoiengatik, maskara lau ordutik gora ez erabiltzea gomendatzen da.
- Erabileragatik umelduta edo hondatuta antzemanez gero, beste bategatik aldatzea komeni da.
Non eros daitezke?
- Edozein establezimendutan topatuko dituzu salgai.
MASKARA KIRURGIKOAK
Osakidetzaren arabera, erabiltzailearen edo jantzita daramanaren ingurukoak babesteko balio du, arnasketan sortutako partikulak kanpoaldera iristea galarazten baitu. Era berean, erabiltzailea bera ere pittin bat babesten du, fluido biologikoen zipriztinen aurka, zehazki. Osakidetzak bere profesionalei ezinbesteko tartean erabiltzea gomendatzen die, eta beste gaixo batekin edo jarduera batekin hasi aurretik botatzea.
Bakterioak filtratzeko eraginkortasunaren arabera, maskara kirurgikoak I edo II motakoak izan daitezke. Bigarren horiek odola eta bestelako likido biologikoak jasateko gai dira.
Zenbat aldiz erabili daitezke?
- Ekoizlearen arabera izango da. Produktuaren argibideak irakurri.
- Umel edo zikin badago, aldatu.
- Erosotasunagatik eta higiene arrazoiengatik, maskara lau ordutik gora ez erabiltzea gomendatzen da.
- Posible da iraungitze-data izatea.
Non eros daitezke?
- Edozein establezimendutan, baina paketeetan jarri beharko dira salgai, produktua erabili aurretik kutsatu ez dadin.
- Farmazietan soilik erosi ahalko dira maskarak banaka.
NBE MASKARAK
Norbera Babesteko Ekipamendutzat (NBE) jotzen dira eta osasun arloko profesionalek erabiltzeko prestatuta daude. Izan ere, ingurumenean dauden partikulak eta aerosol likidoak iragazten dituzte, eta, horrela, erabiltzaileek ez dituzte horiek inhalatzen. Iragazpen-eraginkortasunaren arabera, maskara FFP1, FFP2 edo FFP3 motakoa izan daiteke. COVID-19aren aurrean babesteko FFP2 maskarak gomendatzen dituzte.
1- FFP1 maskarak: Farmazia Elkargoen Kontseilu Nagusiak emandako irizpideen arabera, % 78koa dute gutxieneko iragazpen-eraginkortasuna, eta, gehienez, % 22koa da barnealdera sartu daitekeen kopuru edo "ihesaldi" maximoa. Material inerteen partikulekin lan egiteko erabili ohi dira.
2- FFP2 maskarak: iragazpen-eraginkortasuna % 92koa dute. Farmazia Elkargoen Kontseilu Nagusiak zehazten duenez, toxikotasun txiki eta ertaineko aerosolekin lan egiteko erabili ohi dira. Osasun-langileei gelatik kanpo janztea gomendatzen die Osakidetzak, eta gelatik irteterakoan, ontzi itxi batera botatzeko.
3- FFP3 maskarak: iragazpen-eraginkortasuna % 98koa dute, eta toxikotasun handiko aerosolen aurka erabiltzen dira, Farmazia Elkargoen Kontseilu Nagusiak zehaztu duenez. Esposizio-arriskua dagoenean bakarrik erabiltzea gomendatzen du Osakidetzak, eta ez Administrazio osoan.
Zenbat aldiz erabili daitezke?
- Ekoizlearen arabera izango da. Produktuaren argibideak irakurri.
- Umel edo zikin badago, aldatu.
- Erosotasunagatik eta higiene arrazoiengatik, maskara lau ordutik gora ez erabiltzea gomendatzen da.
Non eros daitezke?
- Farmazietan, espezializatutako establezimenduetan eta saltoki handietan daude eskuragarri.
BIDEOA | Nola jantzi eta nola kendu maskara
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.