Kontsumobidek musukoen ikuskapena egingo du sareta itxurakoetan arreta jarrita
Kontsumobidek maskarak ikuskatzeko kanpaina bati ekingo dio datorren asteartean, enpresek Kontsumo Ministerioak otsailaren 12ko higiene-maskaren etiketei eta ezaugarriei buruzko aginduan jasotako araudi berria betetzen dutela bermatzeko. Agindua astelehenean jarriko da indarrean.
Hala iragarri du goizean Javier Hurtadok, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, Txarli Prieto parlamentario sozialistari erantzunez. Bigarren honek “zorroztasuna” eskatu die fabrikatzaileei eta banatzaileei, maskarak “osasuna eta bizitza” direlako.
Otsailaren 11an 30 eguneko epea eman zien ministerioak enpresei, neurri berrietara egokitzeko. Epe horren amaieran, Kontsumobideri dagokio EAEn banatzen diren musukoek arauak betetzen dituzten ala ez frogatzea.
Hurtado sailburuaren arabera (Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutua, sail horren mendekoa da), kanpainak arreta berezia jarriko du sareta itxurako musukoetan; izan ere, gisa horretakoak dira aldez aurreko azterketetan irregulartasun gehien erakutsi dituztenak indarrean dauden arauak betetzeari dagokionez.
Duela hilabete eskas, esaterako, EAEn salgai zegoen marka jakin bateko musuko garden edo sareta itxurakoak kentzea eskatu zuen, ez zuelako UNE-0065: 2020 araua betetzen. Arau horrek zehazten du musuko higieniko berrerabilgarrien bakterio-iragazpenaren (BFE) eraginkortasunak % 90ekoa edo handiagoa izan behar duela, eta arnasgarritasunak, berriz, % 60koa baino txikiagoa. Bere garaian egindako txostenaren arabera, aztertutako musukoen bakterioak iragazteko eraginkortasuna % 15,3koa zen, eskatutakoa baino sei aldiz txikiagoa.
Sailburuak iragarri duenez, ikuskaritzak araudia betetzen ez duten enpresak zigortuko ditu; izan ere, bere hitzetan, "merkatuak nahikoa denbora izan du neurrietara egokitzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.