Kontxako hondartza
2023/07/10 - 12:52
Karabela portugaldarrak itzuli dira Gipuzkoako uretara
Hainbat lagun artatu dituzte azken orduetan marmokekin kontaktuan egoteagatik Kontxako badian, eta Zarauzko eta Getariako hondartzetan. Donostiako Udalak jakitera eman du, halaber, goizean ikuskapen lanak egin ondotik, ez dutela besterik topatu eta bandera berdea jarri dutela berriz ere.
2023/06/13 - 14:41
Bandera berdea jarri dute Kontxan eta Ondarretan, egoera berrezarri ondoren
Eneko Goia Donostiako alkateak goizean azaldu duenez, uraren kalitatearen kontrolari buruzko azken azterketek "emaitza onak eman dituzte", eta dagoeneko bainua baimendu dute bi hondartzetan.
2023/06/12 - 18:58
Bandera gorria Kontxako hondartzan, badian hondoratu den yatearen hidrokarburo isuriagatik
Oraingoz, ez du eraginik izan bainatzeko gunean, baina usain handia dago; beraz, ez da bainatzea komeni. Ondarretako hondartzan ere, Donostiako Udalak bandera horia jartzea erabaki du.
2023/06/12 - 11:42
Yate bat hondoratu da Kontxako badian, baina inor ez da zauritu
Ur-bide bat zuen 14 metroko yate bat da hondoratu den ontzia. Suhiltzaileak bonbekin joan dira ura ateratzeko asmoarekin, baina azkenean buia batzuetara lotu dute ontzia, erabat hondoratu ez dadin.
2023/06/01 - 09:48
Albiste izango dira: CIRCOM Regional biltzarra Donostian, larrialdi klimatikoa eta hondartza denboraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/23 - 00:37
Donostiako Zurriola hondartza garbitu dute, ekaitz bortitzen ondorioz enborrez eta zikinkeriaz bete ostean
Nafarroa iparraldeko ekaitzen hondarrek eta Añarbeko urtegiak Donostiako hareatzan utzi dute arrastoa. Enborrez eta zikinkeriaz bete da hondartza.
2023/02/27 - 15:56
Elurra Kontxako hondartzara iritsi da, 5 urteren ondoren
Lehen elur malutak iritsi dira kostaldera. Kontxako badiara jende andana hurbildu da goizean hondartza zuriz estalita ikusteko. Iragarpenak dio arratsalde erdialdera arte elur gehiago eging duela.
2023/02/27 - 15:47
Elurra Kontxako hondartzara iritsi da
Irudi ezohikoez gozatu ahal izan dute gaur Kontxako badiara hurbildu direnek, hondartza zuriz ikusteko parada izan baitute. Lehen elur malutak kostaldera iritsi dira, eta iragarpenak dio arratsaldera zehar ere elur gehiago egingo duela.
2023/02/22 - 16:58
Marea biziak euskal hondartzetan
Egunotan itsasgora eta itsasbeheraren artean gutxienez 4 metroko aldea egongo da.
2023/01/18 - 20:15
Kontxako badiako igerilariari erreskatea kobratzea aztertzen ari da Donostiako Udala
Bi ertzainek uretara jauzi egin dute, hura salbatzeko, eta azkenean hirurak erreskatatu behar izan dituzte.
2023/01/18 - 15:16
Igerilari bat eta bi ertzain erreskatatu dituzte Kontxako badian
Nautikoaren parean igeri egiten ari zen pertsona batek laguntza eskatu du eta bi ertzainek uretara jauzi egin dute. Azkenean, hirurak erreskatatu behar izan dituzte.
2022/09/11 - 17:57
Errausketaren aurkako mugimenduaren protesta Donostian, Zubietako plantaren eta Bergarako proiektuaren kontra
Giza-katea egin dute Kontxa hondartzan "Erraustegia gelditu. Sistema aldatu" leloarekin, hondakinen kudeketa politiketan aldaketa eskatzeko.
2022/08/30 - 22:33
Abuztuko itsasoko uraren tenperatura azken hamarkadetako bigarren altuena da
Ura 24,2 ºC-ra dago Kontxako badian. Donostiako Aquariumak neurketak egiten dituenetik, 1947tik, bigarren tenperatura altuena da aurtengoa, 2003ko udarenaren ondoren.
2022/08/22 - 14:39
Targaryendarren armarria ikusgai dago Kontxan, ''La Casa del Dragon'' telesailaren estreinaldia dela eta
Donostiako Kontxa hondartza aukeratu dute "La Casa del Dragon" telesailaren mundu mailako estreinaldia sustatzeko. Gaur mundu osoan estreinatuko da "Game of Thrones" telesailaren prekuela.
2022/08/21 - 23:34
Donostia, 'Game of Thrones' telesailaren prekuelaren estreinaldiko agertoki, astelehenetik asteazkenera arte
Astelehenean estreinatuko da HBO Max plataformaren telesail berria, eta Kontxako hondartzan egingo dute mundu mailako promozioa. Targaryen familiaren armarria irudikatuko dute hondarrean, eta igande honetan hasi dira harriak deskargatzen. Asteazkenera arte izango da ikusgai.
2022/08/15 - 19:47
Berriz ere abordatu dute Donostia piratek!
Milaka pertsonak hartu dute parte Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi koloretsuenean.
2022/08/14 - 16:36
Itsasoko ura, ohi baino beroago
Aurten izaten ari garen beroaldiekin eta prezipitazio eskasarekin, itsasoan ere nabari da aldaketa. Donostiako Aquariumean esaterako, 1947tik neurtzen dute Kontxako uraren tenperatura eta aurten 25 gradutik gora dago. Ereagako hondartzan, berriz, uraren tenperatura 23,4 gradukoa da.
2022/07/17 - 23:44
81 urteko gizon bat hil da igande honetan Kontxako hondartzan
Ondoezik sentitu da, eta bertaratu diren osasun-langileak suspertzen saiatu diren arren, ez dute haren bizitza salbatzerik lortu.
2022/07/13 - 14:08
Dozenaka lagun hurbiltzen dira egunero Kontxara ilunabarra ikustera
Donostiako ilunabarra erakargarri turistiko bihurtu da eta dozenaka pertsona biltzen dira egunero Kontxako barandan edo hondartzan ikuskizunaz gozatzeko.
2022/06/14 - 16:20
Arduragabekeriaren ondoriozko erreskateak kobratu egingo ditu Donostiako Udalak
Hala jasotzen du gaur onartu den Udal Ordenantza berriak. Helburua beharrezkoak ez diren arrisku-egoerak saihestea da, Eneko Goia hiriko alkatearen hitzetan.