Kontxako hondartza
2022/08/21 - 23:34
Donostia, 'Game of Thrones' telesailaren prekuelaren estreinaldiko agertoki, astelehenetik asteazkenera arte
Astelehenean estreinatuko da HBO Max plataformaren telesail berria, eta Kontxako hondartzan egingo dute mundu mailako promozioa. Targaryen familiaren armarria irudikatuko dute hondarrean, eta igande honetan hasi dira harriak deskargatzen. Asteazkenera arte izango da ikusgai.
2022/08/15 - 19:47
Berriz ere abordatu dute Donostia piratek!
Milaka pertsonak hartu dute parte Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi koloretsuenean.
2022/08/14 - 16:36
Itsasoko ura, ohi baino beroago
Aurten izaten ari garen beroaldiekin eta prezipitazio eskasarekin, itsasoan ere nabari da aldaketa. Donostiako Aquariumean esaterako, 1947tik neurtzen dute Kontxako uraren tenperatura eta aurten 25 gradutik gora dago. Ereagako hondartzan, berriz, uraren tenperatura 23,4 gradukoa da.
2022/07/17 - 23:44
81 urteko gizon bat hil da igande honetan Kontxako hondartzan
Ondoezik sentitu da, eta bertaratu diren osasun-langileak suspertzen saiatu diren arren, ez dute haren bizitza salbatzerik lortu.
2022/07/13 - 14:08
Dozenaka lagun hurbiltzen dira egunero Kontxara ilunabarra ikustera
Donostiako ilunabarra erakargarri turistiko bihurtu da eta dozenaka pertsona biltzen dira egunero Kontxako barandan edo hondartzan ikuskizunaz gozatzeko.
2022/06/14 - 16:20
Arduragabekeriaren ondoriozko erreskateak kobratu egingo ditu Donostiako Udalak
Hala jasotzen du gaur onartu den Udal Ordenantza berriak. Helburua beharrezkoak ez diren arrisku-egoerak saihestea da, Eneko Goia hiriko alkatearen hitzetan.
2022/06/01 - 14:41
Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian eta Donostian
Gipuzkoako gainerako hondartzetan ekainaren 15ean hasiko da, eta Lapurdikoetan eta Arabako urtegietan, berriz, hilaren 18tik aurrera joango dira, gutxinaka, zerbitzuak martxan jartzen.
2022/06/01 - 12:55
Donostiak hasiera eman dio Gipuzkoako hondartzen denboraldiari
Donostiako lau hareatzek gaur hasi dute bainu-denboraldia, baina toldoak ez dira ekainaren 15era arte egongo prest. 26 soroslek zainduko dute bainularien segurtasuna. Gipuzkoako gainerako hondartzek ekainaren 15ean hasiko dute denboraldia.
2022/04/01 - 12:04
Kontxako uretan bainua hartzen ari ziren bi pertsona erreskatatu dituzte
Suhiltzaileek eta Gurutze Gorriak atera dituzte goizaldeko seiak aldera uretan bainatzen ari ziren 26 eta 25 urteko bi gizonezkoak.
2022/01/24 - 13:53
Donostiako hondartzetako toldoen zozketarako izen-ematea ireki dute
Guztira, 1.400 toldo zozketatuko dituzte Kontxa, Ondarreta eta Zurriola hondartzen artean. Otsailaren 11n itxiko da izen-ematea.
2022/01/10 - 12:37
Kontxako Pasealekuko baranda berritzeko obrak hasi dituzte
Gainera, horiek eusten dituen horma konponduko eta espaloia zabalduko dute. Obrek uda arte iraungo dute.
2022/01/01 - 16:34
Mendi buelta egitea edo Kontxan bainua hartzea, askoren plana urteko lehen egunean
Inoizko jendetzarik handiena izan da gaur goizean Pagasarrin urtea estreinatzeko. Donostian, berriz, dozenaka lagun hurbildu dira Kontxa hondartzara urteko lehen bainua hartzera.
2021/10/18 - 08:50
Gaurtik aurrera isunak jarriko dizkiete Kontxako pasealekutik baimenik gabe igarotzen diren ibilgailuei
Kontxa pasealekuaren inguruan lanak egin ahal izateko irailaren 18an errepidea itxi zutenetik, Mugikortasun agenteak informazioa emateaz arduratu dira. Gaurtik aurrera, ordea, 90 euroko isunak jarriko dituzte.
2021/09/12 - 17:42
Zubietako erraustegia ixteko eskatu dute dozenaka pertsonek Donostian
Parte hartzaileek 'Erraustegirik ez' irakurri zitekeen pankartak eraman dituzte, besteak beste, baita 'Errausketa = Klima aldaketa' leloa irakur zitekeen bat ere.
2021/09/10 - 13:46
Analisiek baieztatu egin dute alga toxikoaren presentzia Donostiako uretan
Analisiei esker ikusi ahal izan da alga honen presentziaren tamaina ez dela "apartekoa". Uraren kalitatea oso ona da bainurako eta amaitutzat eman da gertaera.
2021/09/09 - 13:42
Horrela eragingo die Kontxako Banderak oinezkoei eta ibilgailuei
Estropadak Pasealeku Berriari eta Kontxa pasealekuari eragingo die gehien, baina, besteak beste, Urgull mendia ere itxita egongo da.
2021/09/07 - 20:36
Bandera horia Donostiako hondartzetan, 40 bainularik baino gehiagok azkura izan ondoren
Analisien faltan, badirudi 'Ostreopsis siamensis' alga izan daitekeela horren eragilea. Egunotako tenperatura altuek ere alga agertzea eragin ahal izan dute.
2021/09/06 - 23:15
Abisu horiak indarrean jarraituko du astearte honetan EAEn, tenperatura altuengatik
Hego-ekialdeko haizea nagusituko da astearte honetan; beraz, tenperatura oso altuak izango dira lurralde osoan, eta goizaldea ere oso beroa izango da. Gainera, abisu horia izango da EAE osoan baso-sute arriskuagatik.
2021/09/06 - 12:33
Kantauri itsasoko perla, airetik ikusita
Kontxako banderaren lehen jardunaldiaren emanaldiak Gipuzkoako hiriburuko irudi ikusgarriak utzi dizkigu.
2021/08/03 - 21:27
Musukoa, derrigorrezkoa EAEko hondartzetan eta igerilekuetan, pertsonen arteko tarteari ezin bazaio eutsi
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, astearte honetan, autoa eman du, eta, horren bidez, musukoa ez da halabeharrezkoa hondartzetako eta igerilekuetako joan-etorrietan eta paseoetan; hori bai, zehaztu duenez, metro eta erdiko tartea bermatu ezin bada, eraman beharko da.