Kontxako hondartza
2021/08/01 - 16:36
Etxeratek presoen hurreratzea eskatu du Euskal Herriko hainbat hondartzatan
Kolektiboak haien senideei ezarritako "salbuespeneko espetxe politika" salatu du.
2021/07/23 - 17:35
Donostiako Pasealeku berria trafikoari itxita egongo da uztailaren 26tik abuztuaren 19ra barraka guneagatik
Udalak ohar batean azaldu duenez,gune hori irekita egongo da egunero 17:00etik 23:30era eta musukoa erabiltzea ezinbestekoa izango da.
2021/07/11 - 16:38
Hondartzak jendez bete dira, eta hareatza askotan zaila izan da segurtasun-distantzia mantentzea
Eguzkia atera bezain pronto, askok eta askok hondartzara jo dute. Bizkaian zein Gipuzkoan, antzeko irudia ikusi da gure hareatzetan. Alabaina, horraino iristea ez da erraza izan.
2021/07/11 - 10:42
Esklerosi anizkoitza "mila aurpegi dituen gaixotasuna da"
Euskal Herriko txoko askotan gaur egingo den "Busti zaitez" kanpainak gaixotasun sendaezin hau paraitzen duten pertsonei eta haien familiei babesa ematea du helburu, baita ikerketan aurrera egiteko dirua biltzea ere.
2021/06/13 - 20:50
Beroa, hondartzak gainezka eta edukierak gainditzear, Bizkaian eta Gipuzkoan
Orotara, Bizkaia eta Gipuzkoako zazpi hondartza itxi dituzte egunean zehar, jende gehiegi zegoelako.
2021/06/13 - 15:43
Kontxa, jendez gainezka, adbekzio laino bitxi batek estalita
Euskal kostaldeko hondartzak jendez bete dira gaur, eguraldi paregabea dela eta. Donostian, adbekzio lainoa izeneko fenomenoa bertatik bertara ikusi dute.
2021/05/28 - 11:25
Hondartzainek kontrolatuko dute Kontxako hondartzaren edukiera
Ekainaren 15ean hasiko da udako denboraldia Donostian. Aurten, Kontxako hondartzak hiru sarbide izango ditu soilik.
2021/04/20 - 16:25
Donostialdeko Metroaren proiektua eteteko eskatu dute hainbat eragilek
Satorralaia herritarren plataformak bultzatutako manifestua babestu dute hainbat alderdik, sindikatuk eta gizarte elkartek.
2021/03/31 - 12:49
Euskal hondartzetan pilatzen ari den jendetzak kezka piztu du
Uda giro honekin kostaldea da askoren helmuga. Baina pilatzen ari den jendetzak kezka piztu du. Donostiako Zurriolan, gazteak musukorik gabe eta talde handitan ibili dira.
2021/03/28 - 16:32
Eguraldi ona aprobetxatu eta kostaldeaz gozatzeko plana egin dute askok
Donostian goizetik nabaritu da egunaz gozatzeko gogoa. Kontxako pasealekuan jende andana ibili da paseoan. Jendea baita Bakion ere.
2021/03/13 - 15:45
Jendetza bildu da kostaldeko herrietan
Mugikortasuna askea da dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan, eta askok lehen asteburu hau kostaldean pasa nahi izan dute. Kresala sentitzeko beharra zeukatela aitortu digute batzuek.
2021/01/11 - 15:10
Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian, mugikorra lapurtzeko gizon bat jotzeagatik
Igandean eraso zioten, 22:00ak aldera, biktima Kontxako pasealekuko arkupeetan harrapatu ostean.
2020/12/03 - 10:42
Kontxako pasealekua itxita egongo da ibilgailuentzat igande eta jaiegunetan
Abenduaren 6tik aurrera itxiko dute, eta oinezkoentzat bakarrik izango da.
2020/10/07 - 16:17
Donostialdeko Metroaren inaugurazioa 2024ra atzeratu dute
Iñaki Arriola sailburuak esan du Mirakontxa-Easo tartean sortutako arazoak konpontzeak % 50 eta % 70 artean garestitu lezakeela azpiegituraren kostua.
2020/09/25 - 19:59
Hondartza denboraldiaren balantze positiboa egin du Gipuzkoak
%90,17 handitu da jende emana Gipuzkoako hondartzetan aurtengo denboraldian. 50.000 erabiltzailek deskargatu dute "Nik Hondartzak" aplikazioa.
2020/09/16 - 20:06
Amaitu da Gipuzkoako hondartza denboraldia
Gaurtik aurrera ez da sorospen-zerbitzurik izango. Denboraldia itxi bada ere, Donostiako Udalak adi jaraituko du pilaketarik gerta ez dadin.
2020/08/27 - 15:44
Gizon bat hil da Kontxako hondartzan, sorosleek uretatik atera ostean
10:00ak aldera atera dute Donostiako hareatza zaintzen ari ziren sorosleek uretatik, eta hondartzan suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
2020/08/10 - 22:49
Kontxa eta Ondarretako hondartzetan bainua debekatu dute marrazo bat ikusi dutelako
Antza, Kontxako badian sorosleek marrazo bat ikusi dute gora eta behera eta hondartza itxi egin dute.
2020/07/18 - 14:09
Maskara derrigorrezkoa den lehen hondartza asteburua, Bizkaian eta Gipuzkoan
Ez dago jantzi beharrik eserita zein etzanda egoteko, baina bai itsasertzetik paseatzeko. Joan aurretik hondartzetako okupazioa aplikazioetan begiratzeko eskatu dute foru aldundiek.
2020/07/05 - 22:26
Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait hondartza itxi behar izan dituzte
Eguraldia lagun, jendez bete dira Euskal Herriko hondartzak uztaileko lehen asteburuan. Segurtasun distantziari eutsi beharrak, ordea, hondartzak ixtea ekarri du.