Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian, mugikorra lapurtzeko gizon bat jotzeagatik
Ertzaintzak 27, 28 eta 31 urteko hiru gizon atxilotu ditu Donostian, Kontxako hondartzan sakelakoa lapurtzeko gizon bat jotzea egotzita.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa igandean izan zen, 22:00ak aldera. Kontxako pasealekuaren arkupetan zegoen gizon bati mugikorra lapurtu zioten hiru gizonek, bultzatu eta aurpegian eta gorputzean jo ostean.
Biktimak Zubieta kalerantz ihes egin zuen eta Ertzaintzaren patruila bati laguntza eskatu zion. Hainbat hematoma zituen jasandako erasoaren ondorioz.
Erasoa izan zen inguruetara joan ziren agenteek hiru gazte aurkitu eta geldiarazi zituzten. Gertakari horietan parte hartu zutela baieztatu ondoren, agenteek identifikatutako hiru gizonak atxilotu zituzten.
Antza denez, lapurtutako telefonoa hondartzara bota zuten, eta bertan aurkitu zuten agenteek, erdi lurperatuta. Hiru atxilotuak Donostiako guardiako epaitegiaren esku utzi dituzte gaur, astelehena.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko