DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hondartzainek kontrolatuko dute Kontxako hondartzaren edukiera

Ekainaren 15ean hasiko da udako denboraldia Donostian. Aurten, Kontxako hondartzak hiru sarbide izango ditu soilik.
Hondartzain bat.
Hondartzain bat. Argazkia: Donostiako Udala

Donostiako udako denboraldia ekainaren 15ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da. Aurten, bigarren urtez jarraian, covid-19aren aurkako segurtasun neurriek markatuko dute. Neurri horietako bat hondartzainek Kontxako hondartzaren edukiera kontrolatzea izango da.

Miguel Angel Diez Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi eta hondartzetako arduradunak adierazi duenez, "nahiz eta pandemiaren datuek hobera egin duten, txertoa hartu duten herritarren ehunekoak gora egin duelako, erne ibili behar dugu, eta, beraz, aurreko denboraldian ezarri ziren neurri batzuk mantendu".

Diezek azaldu du Kontxako hondartzan izan daitezkeela arazo gehien distantzia soziala zaintzeko itsasaldien eraginez, itsasgoretan bereziki. "Hori dela eta, itsasgora izan baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago arte, sarrera mugatua izango da, Kontxako edukieraren arabera. Hondartzainak arduratuko dira sarbideak kontrolatzeaz, eta, behar izanez gero, udaltzainek lagunduko diete", adierazi du.

Kontxako hondartzan, hiru sarrera egongo dira: Cervantes Plazaren ondoko arrapala, erlojuen arrapalak eta Eguzki ondoko eskailerak. Sarrera nagusietan, banderatxoak egongo dira aurten ere, sarrera libre (bandera berdea) edo itsasgorengatik mugatuta (bandera gorria) dagoela adierazteko.

Edukierak Udalaren webgunearen eta Foru Aldundiaren web-aplikazioaren bidez ezagutu ahalko dira Igeldon eta Urgullen jarritako bideometria kamerek ematen dituzten datuei esker.

Hondartzetan maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da ur-ertzeko pasealekuetan edo hareatzetan sartu eta irteteko. Eguzkia hartzeko edo itsasoan bainatzeko, ez da beharrezkoa izango maskara, baina bai gainerako erabiltzaileekiko segurtasun distantzia gordetzea.

Udako denboraldia

Hondartzen zaintza eta sorospen zerbitzuaren ordutegia 10:30etik 19:30era izango da, ekainaren lehen hamabostaldian eta irailaren bigarrenenean. Denboraldiko gainerako egunetan, ekainaren 15etik irailaren 15era, 10:00etatik 20:00etara luzatuko da.

Guztira, 29 pertsonak emango dute zerbitzua. 22 sorosle arduratuko dira hondartzetako zaintzaz: 7 Kontxan, 6 Ondarretan eta uhartean, eta 9 Zurriolan. Horiez gain, uretako motorren patroiak, hondartzako arduradunak eta koordinatzaile nagusi bat arituko dira.

Urtero bezala, Kontxako hondartzan bainu lagunduaren zerbitzua ere egongo da, ekainaren 15etik abuztuaren 31ra, 11:00etatik 19:30era.

Kabina kolektiboek zerbitzua eskainiko dute hondartza denboraldian. Ekainean eta irailean, 09:00etatik 20:00etara izango dira erabilgarri, eta uztailean eta abuztuan, berriz, 09:00etatik 20:30era. Beranduenez, horiek itxi baino ordu erdi lehenago sartu ahalko da kabinetara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X