Donostialdeko Metroaren inaugurazioa 2024ra atzeratu dute
Donostialdeko Metroa ez da iragarritako urtean, 2022an, martxan egongo, eta 2024ko bigarren seihilekoan inauguratuko dute. Hala iragarri du gaur Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak. Mirakontxa-Easo tartean arazoak sortu ziren ekainean, eta horiek konpontzeak eragingo du atzerapena. Horrez gain, nabarmen garestituko ditu lanak: hasieran iragarritakoa (53,2 milioi euro) baino % 50-70 gehiago.
Arriola lanak ikusten izan da gaur, Pedro Marco Garraio sailburuordearekin, Ernesto Martinez de Cabrero ETSko zuzendari nagusiarekin eta Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera. Bisitan, Topoaren trenbide saihesbidearen lanak amaitzeko "konpromisoa" berretsi du Arriolak.
Sailburuak gogorarazi duenez, irailean ura eta harea agertzen hasi ziren eremu horretan, eta arazo hori konpontzeko teknika berriak erabili behar izan zituzten. Lanok kontratazio legeak baimentzen duena baino kostu handiagoa zekarren aurrekontuan, eta, hori dela eta, adjudikazioa bertan behera uztea erabaki zuen ETSk.
Arriolak azaldu du arazoak "400 metro eskaseko sektore batean" agertu direla, eta erantsi du saihesbideko 6,9 kilometroko tunelen eta galerien % 90 dagoeneko hondeaturik dagoela. Kontxako hondartza inguruan lurra finkatzeko mortero-esne injekzioak aplikatzen ari dira.
"Izaera geologikoa zuten arazoak", argitu du. Hori guztia konpontzeak ekar lezakeen gainkostuaz galdetuta sailburuak esan duenez, ondo aztertu beharreko kontua da, baina litekeena da "% 50 eta % 70 artean garestitzea".
Adjudikazioa, maiatzean
Dena dela, sailburuak azpimarratu du lanean jarraituko dutela, eta lan berrien proiektua "urte amaiera baino lehen" prest egotea espero duela, adjudikazioa maiatzean egin ahal izateko.
Bien bitartean, San Martin eta Easo kaleen eremuan lanean jarraituko dutela nabarmen du: "Obrak ez daude geldirik, eta lanean jarraituko dugu ahalik eta lasterren amaitzeko".
Saihesbidearen gainerako lanak, hirigunean egin behar dituzten hiru geltokienak barne, "martxa onean" doazela adierazi du Arriolak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.