Metroko lanen Mirakontxa-Easo tartearen kontratua baliogabetzea aztertzen ari da ETS
Donostiako metroko Mirakontxa-Easo tarteko saihesbideko lanen kontratua bertan behera uztea aztertzen ari da Euskal Trenbide Sarea, proiektua gauzatzean sorturiko gorabehera geologikoen ondorioz nabarmen handitu delako aurrekontua.
Hondeaketa lanen fronteetako batean, lurraren etenak ustekabeko ur-jarioa eragin zuen joan den ekainean, eta horrek Kontxako pasealekuko eraikin batean zuloa eragin zuen. Ezusteko horri irtenbidea bilatu nahian, mortero-esne injekzio delakoak jartzen ari dira, lurra sendotzeko helburuarekin.
Era berean, Easo inguruan sakonera handiko tarteetan hondarrak agertu zirenez urtarriletik hona, Jet Grouting izenez ezaguna den eraikuntza sistema ezarri behar izan dute, oso trinkoak ez diren lurzoruak tratatzeko presio altuko teknika bat, lurra zementuarekin nahastu eta hura ordezkatzeko. Gauzak horrela, lurraren iraupen gaitasuna hobetzen da.
Arazo horiek konpontzeko teknikak ezarri behar izateak, ordea, kontratazio legeak baimentzen duena baino kostu handiagoa dakar aurrekontuan, eta, ondorioz, egungo kontratua baliogabetzeko aukera aztertzen ari da ETS. Proiektu berria bi hilabetetan adostuko litzateke. Gaur egungo lizitazioaren % 95ean egongo litzateke oinarrituta eta eraikuntza-irtenbideak aintzat hartuko lituzke. Gainera, urtea amaitu aurretik prest egongo litzateke lehiaketan aurkezteko eta kontratua bere egiten duenak maiatz aldera berrekin ahalko die obrei.
Bitartean, lanak ez dira geldituko, izan ere, aldi baterako enpresa elkarteak segurtasuna bermatzeko lanen ardura izango du eta lur gaineko lanak normaltasunez egingo dira, herritarrei kalterik ez eragiteko.
Gaur egun, bi kilometro inguruko luzerako Mirakontxa-Easo zatiko obraren % 40 inguru eginda dago jada. Easo haitzuloan estaldura lanak egiten ari dira, eta, aldi berean, Morlansen, Autonomiako kanoian eta San Martin kalean mikropiloteak jartzen ari dira, etorkizuneko Loiola kaleko sarbiderako.
Bigarren zatiko eragozpenekin alderatuta, hondeaketa lanek eraginkortasunez egin dute aurrera 2.140 metroko luzerako Lugaritz-Mirakontxa tartean, eta bukaturik omen daude jada. Bentaberriko haitzuloa, bestalde, estalita dago. Lugaritzen trenbidearekin lotzeko lanek aurrera dihardute, bai eta tunelaren estaldurak eta Bentaberri plazara eta kiroldegira sartzeko kanoiek ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.