Karabela portugaldarrak itzuli dira Gipuzkoako uretara
Urte luzez gure uretan ikusi gabe egon ondotik, karabela portugaldarrak Gipuzkoako kostaldera itzuli dira. Hainbat bainulari artatu dituzte azken orduetan marmokekin kontaktua izateagatik Kontxako badian eta Zarauzko eta Getariako hondartzetan.
Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Babes Zibileko zerbitzuek badiako barruko uretan "gutxienez sei marmoka portugaldar". Gauzka horrela goizean bandera horia ezarri dute Donostiako hondartzetan, baina ikuskapen lanak egin ondotik, eguerdian berriz ere bandera berdea ezarri dute, arriskurik ez dagoela argudiatuta.
Carlos Garcia Hernandez Donostiako Udaleko zinegotziak adierazi duenez, itxura guztien arabera atzo gertatutakoa "zerbait puntuala" izan zen. Hala ere, gogorarazi du marmoka berriak ikusiz gero, berriro aktibatuko dela protokoloa.
Zarauzko Udaletik jakinarazi dute, bestalde, marmoken bandera jarria dutela atzoz geroztik, baezpada ere.
Ez da lehenengo aldia. 2010eko eta 2011ko udan hainbat karabela portugaldar iritsi ziren Gipuzkoako uretara, bainularien artean beldurra eraginez. Hain justu marmokak Donostiako Zarautz, Ondarreta eta Kontxako hondartzetan azaldu ziren. Duela bost urte ikusi ziren azken aldiz euskal kostaldean.
Karabela portugaldarra (Physalia physalis) medusa mota bat da, baina horren ziztada oso mingarria. Erraz identifika daiteke, beti ur azalean geratzen delako eta more koloreko puxika puztu baten itxura duelako.
Itsaso zabalean aurkitu ohi da planetako ur bero guztietan, baita Atlantikoko Golkoan ere; horregatik, noizean behin agertzen da euskal kostaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon