Kontzertuak
2023/07/07 - 18:51
"Jendea ez da espreski zu ikustera joango jaialdira, baina norbaiti jakin-mina pizteko balio lezake"
Merina Gris taldeak eta Eneritz Furyak bakarlariak kontzertua eskainiko dute Bilbao BBK Live jaialdiaren hirugarren egunena, eta beraiekin hitz egin dugu.
2023/07/07 - 14:55
Punk rocka ozen, Arrasaten
Mondra & Roll jaialdia egingo dute ostiral-larunbatetan, Monterron parkean, The Interrupters, Sick of it all, Buzzcocks, Perkele eta Bad Manners buru direla.
2023/07/06 - 14:21
Txopet: "Kontzertu hurbil eta energiaz betea eskainiko dugu Bilbao BBK Liven"
Txopet bilbotar taldeak piztuko du Kobetamendin Bilbao BBK Liveren 2023ko edizioaren garra. 17:30ean joko du post punk taldeak.
2023/07/05 - 14:43
Bilbao BBK Live: gida praktikoa
Hemen da Bilbao BBK Live jaialdiaren 16. edizioa. Joateko asmoa duzuen guztiontzat hemen duzue nola iritsi eta eskumuturrei buruzko informazio guztia.
2023/07/03 - 13:47
Gasteizek abegi gozoa egingo dio jazzari egunotan
Gaur, astelehenarekin, hasiko da Arabako hiriburuko jaialdia, eta Mendizorrotzako kontzertuak Maria Schneiderrek irekiko ditu asteazkenean, hilak 5.
2023/07/03 - 12:46
Dave Hollandek Getxo Jazz jaialdia itxi du
Kontrabaxu-jotzaile handia izan da Getxoko jaialdiko azken egunaren burua, Muxikebarrin. Gasteizera egingo dute gaurtik aurrera jazz doinuek Euskal Herrian.
2023/06/29 - 12:46
Jazzmeia Horn: ''Free Your Mind''
Getxo Jazz musika jaialdia abiatu du bart Jazzmeia Horn estatubatuar abeslariak. "Love & Liberation" diskoko kantua da "Free your mind".
2023/06/25 - 15:01
BBK Bilbao Music Legends Festival jaialdiak utzitako irudiak
Jaialdia ostiral eta larunbat honetan izan da, Chris Isaak eta The Cult bezalako artista ezagunak kartelburu izan dituelarik. Gainera, bertaratutakoek, besteak beste, Nikki Lane, Willis Drummond, The Waterboys, Uli John Roth eta Canned Heaten musika izan dute gozagai.
2023/06/23 - 14:04
Rockaren mitoak beste asteburu batez, oraingoan Bilbon
Gasteizen Iggy Pop, Chrissie Hynde eta beste hainbat izen handi jaso eta astebetera, BBK Music Legends Bilboko jaialdiaren kartelak Chris Isaak, The Cult eta The Waterboys ditu buruan.
2023/06/21 - 18:42
Jazza hemen da jada
Gasteizko eta Getxoko jazz jaialdiek aurtengo edizioak aurkeztu dituzte gaur. Karteletan nagusi, Brad Mehldau, Silvia Pérez Cruz, Maria Schneider, Al Di Meola eta Dave Holland.
2023/06/21 - 13:55
Kantu Bat Gara ikuskizunaren azken saioa eta Zea Maysen akustikoa, Haziberri jaialdian
Hirugarrenez egingo dute Gernikako jaialdia, uztailaren 14an, Herrien Parkean. Jon Maiak azkenekoz taularatuko du bertan "Kantu Bat Gara" ikuskizuna.
2023/06/19 - 14:27
Bob Dylan, bi egunez Donostian
Estatubatuar kantautorearen bira amaiezina astelehen eta asteartean geldituko da Donostian, Kursaalen. Sarrera batzuk gelditzen dira oraindik, 205 eta 155 euroko prezioan.
2023/06/16 - 16:52
Rocka, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den zaletasuna
Gero eta gehiago dira familia giroan joaten direnak musika jaialdi handietara, etxeko txikienak ere hartuta.Familian egiteko plan bikaina dela diote gehienek.
2023/06/16 - 13:38
Rancidek Azkena Rock Festival piztu du
Kaliforniar taldearen punk rocka ozen entzun da Gasteizko jaialdiaren aurreneko jardunaldian, El Drogasek eta Monster Magnetek ederto lagunduta. 2024ko ARFk datak dauzka dagoeneko: ekainak 20, 21 eta 22.
2023/06/15 - 14:12
"Rock gordina eta riff zaratatsuak entzungo dira Azkena Rock Festivalen, bolumen altuan"
Gaur hasiko da Azkena Rock Festival hiru eguneko rock jaialdia Medizabalan, Gasteizen, eta bertan izango diren hiru talderekin hitz egin dugu: Pasadena, Ezpalak eta Brigade Loco.
2023/06/13 - 14:46
Azkena Rock Festivaleko garra, piztear
Iggy Pop, Rancid, The Pretenders, Lucinda Williams, Incubus eta beste hamaika talde eta bakarlariren kontzertuak hartuko dituzten agertokiak prest daude dagoeneko Mendizabalan.
2023/06/09 - 15:24
El Drogas, Bulego, Huntza, Danny Ocean eta Antonio Carmona, Sagueseko kontzertuetan
Abuztuaren 12tik 19ra, 23:45ean hasita, ETS, Sofía Ellar eta Gari & Maldanbera ere izango dira Donostiako Aste Nagusiko kontzertuetan.
2023/06/09 - 13:42
Jaialdiak barra-barra, asteburuan
Bilbao BBK Live eta Azkena Rock Festival jaialdien atarikoak, Xaltaian Best, Andoaingo Rock Jaialdia, Ekinez festibala, Entorno Sonoro eta Araba Euskaraz ospatuko dira ostiral, larunbat eta igandean.
2023/06/04 - 12:38
11.300 jarraitzailek gogotik gozatu dute bart Alejandro Sanzen kontzertua Iruñean
Urte asko zeramatzan Iruñean jo gabe, eta egun oso inportantea zela azpimarratu du artista madrildarrak, "saio erabakigarria", alegia. Eta Sanzek du kale egin.
2023/06/02 - 13:39
Bilbok bere egin ditu Stingen kantuak
Britainiarrak Bilboko publikoa liluratu du bart, "My songs" biraren barruan emandako kontzertuan. Moldaketa berri zein zaharrez, "Message in a bottle"ko arpegioak, "Fragile"ren hunkikortasuna edo "Englishman in New York"en kadentzia monumentuak dira, ezinbesteko helduleku dirdiratsuak.