Bilbao Blues Festivalek hamahiru talde aurkeztuko ditu bigarren edizioan
Hamahiru talde igoko dira agertokira, uztailaren 28tik 30era, Bilbao Blues Festival jaialdiaren bigarren edizioan.
Areatzan paratuko duten agertokian, uztailaren 28an abiatuko dute programazioan, eta hiru egunez bertatik igaroko dira The Big Flyers, Vasti Jackson & The Mississippi Trinity eta Anthony Paule Soul Orchestra feat Terrie Odabi & Theo Huff (ostirala), Shakura S'Aida, Rick Estrin & The Nightcats eta The Original Blues Brothers Band (larunbata) eta Ghalia Volt, Bette Smith eta Los Mambo Jambo Arkestra (igandea).
Rick Estrin kaliforniar harmonika-jotzaileak kontzertua eskainiko du, beraz, ostiralean; baina, horretaz gain, Bilbao Blues Festival saria jasoko du bere ibilbidean musikari emandako guztiaren truke.
Gainera, Guggenheim museoan kontzertu pedagogikoak egingo dituzte, Granujas a Todo Ritmo dixie bandak kalejira egingo du eta Areatzako kioskoan kontzertuak (larunbat-igande eguerdietan) eta boogie woogie ikastaroak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko