Kontzertuak
2022/08/08 - 20:13
Fitok bi kontzertu eskainiko ditu Bilbon, urtarrilaren 5ean eta 6an
Asteazken honetan, 52 eta 80 euro arteko sarrerak jarriko dituzte salgai 12:00etatik aurrera.
2022/08/06 - 12:45
Gozategik eta Tremenda Jauriak gaua girotu dute Gasteizen
Gipuzkoako talde historikoak Matxeta Plazan eskaini zuen bart bere zuzenekoa; regueton taldea, berriz, txosnetan aritu zen.
2022/08/05 - 13:19
FestiLasai jaialdiak giroa piztuko du Biarritzen musikaren eta skatearen bidez
Willis Drummond, Sega Sound Killers, ASM eta David Cairol, besteak beste, arituko dira jaialdian abuztuaren 5ean eta 6an.
2022/08/04 - 20:22
Andre Maria Zuriaren egitarau osoa
Gasteizko jaiak abuztuaren 4tik 9ra izango dira, eta 400 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu Udalak.
2022/08/03 - 15:17
Iruñeko kontzertu aretoek kalera aterako dute musika
Musika Aretoak Kalean programak bederatzi kontzertu antolatu ditu hiriko hainbat plazatan abuztuaren 3tik irailaren 28ra arteko tarterako. Lehen kontzertua Micky & The Buzzek emango du San Bartolome gotorlekuan.
2022/07/29 - 13:51
Beltza Weekend jaialdia bueltan da
Irailaren 8, 9 eta 10ean egingo dute musika beltza ardatz duen jaialdiaren laugarren edizioa, Iruñean: Alexis Evansek, Tito Ramirezek, Alpheusek eta Los Retrovisoresek joko dute.
2022/07/28 - 15:24
Donostiako Piratek aste osoko egitaraua berreskuratuko dute bi urteren ondoren
Abuztuaren 15ean izango da piraten "abordatzea". Aurten Bilgune Feministako kideak izango dira txupinazoaren arduradunak.
2022/07/28 - 15:09
Fito eta Mikel Erentxun Travellin' Brothersekin batera arituko dira Bilbao Blues Festival jaialdia ixteko
Bizkaitar taldeak igandean eskainiko duen kontzertuak emango dio azkena ostegunean, uztailak 29, hasiko den doako blues jaialdiari.
2022/07/27 - 21:22
Milaka 'motoamatxo' eta 'motoaitatxo' bildu dira BECen, Rosalia ikusteko
Zale askok 12 ordu arteko ilarak egin dituzte urteko kontzertu ikusgarrienetako batekin gozatzeko.
2022/07/27 - 15:07
Dozenaka pertsona BECen aurrean, Rosaliaren kontzertura sartzeko zain
Orduak falta dira oraindik BEC ireki arte, baina dozenaka lagun, gehienak gazteak, atearen aurrean daude, ilaran eta ilusio handiz, kontzertuan tokirik onena lortzeko asmoz. Ikusmina oso handia da.
2022/07/26 - 18:22
Hell Dorado Gasteizko aretoak 20. urtemuga ospatuko du udazkenean
Kontzertu aretoak hainbat kontzertu antolatu ditu 20. urteurrenaren bueltan. Rocka izango da nagusi guztietan.
2022/07/22 - 23:06
Gregory Porter izan da entzungai Donostiako Jazzaldian, arratsaldean
Gauean, Miho Hazama eta Hiromi izango dira Trinitate Plazan.
2022/07/21 - 13:39
Musika Zurriolako hondartzara itzuli da Simple Minds taldeaen eskutik
Bi urteren ondoren, musika Jazzaldiaren espaziorik ludikoenera itzuli da, Zurriolako hondartzara. Bertan Simple Minds britainiarrek laurogehigarren hamarkada soinu izan duen kontzertu indartsua eskaini duten bart.
2022/07/21 - 12:25
Fermin Muguruzak dantzan jarri du Errenteria, Madalena jaiak hasi bezperan
Errenteriako txistulari bandak eskaini duen kontzertuak oso gonbidatu berezia izan du. Fermin Muguruza eszenatokira igo da eta zazpi abesti abestu ditu, horietako bi Jon Maiak lagunduta.
2022/07/20 - 23:12
Hasi da Donostiako 57. Jazzaldia
Vadim Neselovskyi pianista ukrainarraren kontzertuak eman dio hasiera, arratsaldean; gauean, berriz, Simple Minds taldea izango da Zurriolako agertokian.
2022/07/20 - 19:34
Donostiako Jazzaldiak Zurriolako agertokia berreskuratu du, pandemia tarteko bi urtez erabili ezinik ibilita
Covidaren aurkako neurriengatik, azken bi urteotan ezin izan dugu gozatu Zurriolako kontzertu handiez; oraingoan, baina, eta Simple Minds taldeak berriro estreinatuta, eskuragarri dago, berriro ere.
2022/07/20 - 18:14
Donostiako Jazzaldiaren egitaraua
Dozenaka kontzertu egongo dira Donostiako hainbat agertokitan, Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioan: Simple Minds, Calexico, Gregory Porter, Iggy Pop, Amina Claudine Myers, Diana Krall, Herbie Hancock, Mulatu Astatke...
2022/07/20 - 15:19
Simple Mindsen Zurriolako kontzertuak abiatuko du Donostiako Jazzaldia
Lehenago, 19:00etatik aurrera, Vadim Neselovskyi ukrainar pianistak kontzertua eskainiko du Chillida Leku Hernaniko museoan.
2022/07/20 - 00:26
57. Donostiako Jazzaldia asteazken honetan hasiko da, Vadim Neselovskyirekin eta Simple Minds taldearekin
Hilaren 25era arte, guztira 84 kontzertu izango dira gipuzkoar hiriburuan, 14 agertokitan.
2022/07/19 - 14:02
Euskadiko Orkestrak zinemari leihoa irekiko dio Donostian
"¡De película!" kontzertuan, hainbat filmen soinu bandak joko dituzte irailaren 1ean, Kursaalen: "Karibeko piratak", "Titanic", "Maskara", "Bizitza ederra da"… Bi aktore bikoiztailek, gainera, pelikulotako hainbat pertsonaiaren ahotsak egingo dituzte, gaztelaniaz.