Chris Isaak eta The Cult izango dira BBK Bilbao Music Legends Festival jaialdiko kartelburuak
BBK Bilbao Music Legends Festival Bilbao Arenan ekainaren 23 eta 24an egingo den jaialdiaren kartela itxitzat eman dute antolatzaileek, eta Chris Isaak rock-and-roll kantari eta konpositore mitikoak joko duela iragarri.
Jaialdiaren bigarren kartelburua da Isaak. Hiru hamarkadako ibilbidea eta estudioko hamahiru disko atzean dituela, kaliforniar musikariak ekainaren 24an, larunbatarekin, eskainiko du bere ikuskizuna, The Cult lehen kartelburuak jo eta biharamunean.
Aurtengo edizioan, beste hauek ere egongo dira: Uli Jon Roth Scorpions hard rock eta heavy metal talde historikoaren buru eta gitarrista izen zena, Nikki Lane country rock kantari et akonpositorea, Willis Drummond taldea "Hala ere" diskoa aurkezten, Vargas Blues Band eta Luke Winslow-King estatubatuar ekoizle eta konpositorea.
Egunez eguneko sarrerak astelehenetik aurrera egongo dira salgai (60 euro + gastuak) eta bonuak ere erosi ahalko dira (95 euro + gastuak). Ostiralean, The Cultez gain, joko dute Uli Jon Rothek, Nikki Hillek, Willis Drummondek, Vargas Blues Bandek, The Daltonicsek eta Suak. Larunbatean arituko dira Isaak, The Waterboys, Canned Heat, Nikki Lane, Luke Winslow-king eta Lorelei Green.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko