Kontzertuak
2024/06/28 - 14:52
Nøgen, Izaro, Tatta-Süne, Edurne, Nil Moliner eta La La Love You, Bilboko Aste Nagusiko lehen izenak
Bilboko Udalak Abandoibarreko eta Europa parkeko agertokietako programazioaren zati bat iragarri du.
2024/06/28 - 11:14
EHZ: kokapen berria, betiko oinarriak
EHZ jaialdia Arberatze-Zilhekoan egingo dute lehenengo aldiz, ostiraletik igandera. Nolanahi den, kontsumoan oinarritutako festibalen moldearen alternatiba izateko jaidura izango da berriz festibalaren iparra, egoitza berria gorabehera.
2024/06/26 - 14:02
Donostiako Jazzaldiak William Parker kontrabaxu-jotzailea sarituko du
Sei egunean, jazz jaialdiak 76 kontzertu eskainiko ditu 12 agertokitan, horietako 41 doakoak. Besteak beste, Diana Krall, John Zorn, Gregory Porter, William Parker, Iñaki Salvador, Rufus Wainwright, Izaro, Chill Mafia eta Sílvia Pérez Cruz arituko dira.
2024/06/24 - 13:37
Azkena Rock Festivalek utzi dizkigun zortzi izen
Ostegun, ostiral eta larunbatean, 50.000 sartu-irten izan dira guztira Gasteizko rock jaialdiaren 22. edizioan.
2024/06/21 - 12:10
Jane's Addictionek euria ahatzarazi du Azkena Rock Festivalen hasieran
Kaliforniar laukoteak kontzertu dotorea eskaini du bart, ateri zela, Gasteizeko jaialdian, publikoa eta Brigade Loco, Whisperings Sons eta Ty Segall taldeak busti egin ziren jardunaldi batean. 2025ean, ekainaren 19, 20 eta 21ean izango da jaialdia.
2024/06/20 - 12:39
Fermin Muguruza: ''Poza eta errespetua ematen dit birak''
Irundar musikariak nazioarteko bira iragarri du 2025erako, urtarrilean hasi eta urrian bukatuko dena. Tartean, ekainaren 14an Reale Arena estadioan joko du, eta bertan hitz egin dugu berarekin.
2024/06/20 - 09:52
Nork esan du osteguna ez dela rock-and-rollerako egun aproposa?
18:00etan, Mendizabalako esparruko ateak ireki, eta Azkena Rock Festival jaialdia hasiko da. Lehen egunerako menuan, Txopet eta Brigade Loco euskal taldeak, Whispering Sons belgikarren rock iluna, Ty Segall musikari hiperaktibo eta interesgarria eta Jane's Addiction 90eko hamarkadako beteranoak.
2024/06/19 - 16:29
Mendizabala prest da Azkena Rock Festivalerako
Horrela dago Mendizabalako eremua jaialdia hasteko ordu batzuen faltan. Hiru gau, lau agertoki eta hirurogei bat talde aurretik, tartean Jane's Addiction, Queens of the Stone Age, Sheryl Crow eta Band of Horses.
2024/06/17 - 11:28
Bloñ, errealismo magiko sonikoa
Baxenabartar seikoteak Hori Bai Larrabetzuko gaztetxea sorgindu du bart, "Bañolet" websail-filmeko musika oinarri duen kontzertu liluragarrian. Hamar egunean egindako sei kontzertuko errenkadan azkena izan da Larrabetzukoa.
2024/06/16 - 11:04
Judas Priestek metalaren topagune bihurtu du Nafarroa Arena
Egun Rob Halford buru duen talde britainiarrak kontzertu epikoa eman du bart Iruñean. Kanta ezagunenak ez dira falta izan, 'Breaking the Law' eta 'Living After Midnight' abestiak, esaterako.
2024/06/15 - 12:09
The Pretenders taldeak bere abesti ezagunenak eskaini dizkio BBK Bilbao Music Legends jaialdiko publikoari
Chrissie Hynderen taldeak kontzertu hunkigarria eman du bart Bilbao Arenan. Talde anglo-estatubatuarrak 1980an argitaratu zuen lehen diskoa, eta 2023an berriena, "Relentless" izenburukoa.
2024/06/14 - 13:59
Esne Beltza, Nøgen, Nil Moliner eta Tina Turnerren aldeko omenaldia, Saguesen Aste Nagusian
Abuztuaren 10etik 17ra egingo dituzte kontzertuak, 23:45ean hasita. Amparanoia & Los Artistas del Gremio; Ben Yart, Kiliki Frexko eta Bravaren showcasea; Los Zigarros; eta La La Love You ere arituko dira.
2024/06/06 - 09:58
Metal eta su festa bart Anoetan, Rammstein taldearen eskutik
Alemaniar taldeak ohiko leherketa eta garrez lagundu zituen metal industrialeko doinu astunak Donostiako estadioan bart eman zuen kontzertuan, 35.500 lagunen aurrean. "Du hast" arrakastatsua entzun zen, noski.
2024/06/05 - 16:51
Mundu osoko Rammsteinen jarraitzaileak Anoetan bilduko dira gaur gauean
Metal industriala egiten duen talde alemaniarraren 37.000 jarraitzailek ikuskizun "basati" batez gozatzea espero dute gaur gauean. Batzuek estadioko ateetan igaro dute gaua, sartzen lehenak izateko.
2024/06/04 - 11:39
Zetakek "Mitoaroa" kontzerturako sarrera guztiak saldu, eta urtarrilaren 3an ere joko du
Pello Reparazen taldeak Nafarroa Arenan urtarrilaren 4an emango duen kontzertu berezirako txartelak ordubetean bukatuko dira.
2024/06/01 - 15:23
Korrontzi taldeak kontzertu berezi batekin ospatu du bere 20. urteurrena Donezteben, lagunez inguratuta
Xabier Berasaluze, Leturia, Ohinkari eta Dardara dantza taldeak eta Doneztebeko mendi abesbatza izan dira gonbidatuetako batzuk. Emanaldi hau ETB1eko "Oholtza" saioan emitituko da laster.
2024/06/01 - 14:38
Robe Iniesta Extremoduroko kide ohiak bere azken diskoa aurkeztu du Irunen
Abeslari, gitarrista eta konpositorea Ficoban izan da bart, eta Nafarroa Arenan izango da gaur gauean "Se nos lleva el aire" azken diskoko abestiak aurkezten. Irailaren 27an Gasteizen arituko da, eta urriaren 19an, Bilbon.
2024/05/29 - 12:08
Zetak taldeak Nafarroa Arenan ospatuko du bosgarren urteurrena, urtarrilean
Urtarrilaren 4an, larunbatarekin, Mitoaroa ikuskizuna taularatuko du Pello Reparaz buru duen taldeak Nafarroako hiriburuan. Sarrerak ekainaren 4an jarriko dituzte salgai.
2024/05/24 - 13:47
AEBk legez kanpoko monopolioa egotzi dio Ticketmasterri, sarreren salmentan
Merrick Garland AEBko fiscal nagusiak azaldu duenez, enpresak lehiakortasuna eragozteko egindako jarduera ilegalek eragin dute salaketa.
2024/05/05 - 14:48
Madonnak Copacabanako hondartza dantzaleku erraldoi bihurtu du bart, inoiz eskaini duen kontzertu handienean
40 urteko ibilbidea ospatzeko 'Celebration Tour' biraren amaierako doako kontzertu itzelean, 1,5 milioi lagun bildu ditu Rio de Janeiron (Brasil). 812 metro koadroko oholtza bere eginda, ibilbidearen errepaso musikala egin du 65 urteko artistak, eta dantzan jarri ditu zaleak bere kanta ezagunenekin.