''cerodenero''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izarok bira amaitzeko kontzertu bat egingo du BECen, maiatzaren 31n

Kontzerturako sarrerak asteazkenean, uztailak 17, jarriko dituzte salgai. Gaualdi horretarako iragarri dituzten lehen artista gonbidatuak Olatz Salvador eta Baiuca dira.
Iragarkia
20240715124743_izaro_
18:00 - 20:00
Izaro: ''Bira hau beirazko burbuila baten barnean gorde nahiko nuke, beti bisitatu ahal izateko''

Izarok 2025eko maiatzaren 31n amaituko du "cerodenero" estudioko bere laugarren diskoa aurkezteko bira, kontzertu "berezi" batean, gonbidatuek inguratuta. Sarrerak asteazkenean, uztailak 17, jarriko dituzte salgai, eta Olatz Salvador eta Baiuca dira iragarri dituzten lehen gonbidatuak.

Behin bira amaituta, "itzulera zehatzik gabeko atsedenaldia" hartuko du.

Cerodenero kontzertua BEC Izaro Cerodenero kontzertua BEC Izaro

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X