Alcalá Norte eta Ibil Bedi, Glad Is The Day Donostiako jaialdian
Abuztuaren 4an bihurtuko dute aurten, zortzigarrenez, Cristina Enea musikarako, azokarako eta umeentzako jolasetarako agertoki. 12:00etatik 21:00etara, Alcalá Norte madrildar entzutetsuen post punka, Ibil Bediren popa eta Erromintxelak arrasatearren swinga entzun ahalko da, besteak beste.
Cristina Enean zehar paratutako azokak 50 mahai bilduko ditu (vintage dendak, hiriko diseinatzaileak…), eta umeentzako jarduerak ere prestatu dituzte egunez egiten den jaialdirako.
Musika programazioari dagokionez, bi agertoki izango dira. Agertoki Nagusitik, zazpi talde pasatuko dira La Ola Maldita donostiarren surf rocka, Alcalá Norte azken urtean ahoz aho "La vida cañón" kantuak gidatuta berebiziko ospea bereganatu duen post punk taldea, Erromintxelak arrasatearren swinga, La Txamaren soinu eklektikoak, Magia Bruta, Ibil Bediren popa eta Silverio mexikarraren ikuskizuna.
Hondamen Sonikoa hip hopari eta "urbanoa" deitu den musika horri eskainitako agertokian arituko dira Makeda (DJ), 1111 (Live), Alai (Live), Sara Goxua (DJ), Kalipotxo (Live), Sixsex (Live), Alta (DJ) eta Sofy Suars (DJ) .
Glad is the Day izenak Gladys del Estal Guardia Zibilak hildako militante ekologista omentzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko