Covid-19aren aldaera berriak
2022/08/24 - 22:41
Nafarroako sozietate batek zuzendari nagusia kargutik kendu du 2020an musukoak modu irregularrean erosteagatik
Auditoria batek ziurtatu duenez, Sodena Nafarroako enpresen garapenerako sozietate publikoak ez zion musukoak erosteko baimenik eskatu Gobernuari.
2022/08/23 - 19:19
Espainiako Gobernuak osasun-alerten sareen sarea izango den Osasun Publikoaren Agentzia sortzea onartu du
Zentro berriak Zaintza Epidemiologikoko Sare Nazionala ordezkatuko du, eta transmititu ahal diren zein transmititu ezin diren gaixotasunak jorratuko ditu, hala nola minbizia, diabetesa, gaixotasun kronikoak edo gizarte-determinatzaileak. Ez dute esan nork zuzenduko duen ezta non kokatuko den ere.
2022/08/22 - 14:49
Covid-19aren adierazleak hobetu dira Euskadin, 400 positibo gutxiagorekin eta 91 kasuko intzidentziarekin
Hildakoen kopurua nabarmen jaitsi da, 30etik 18ra, azken astearen aldean. Gainera, 11 pertsona ZIUetan daude gaur egun.
2022/08/17 - 21:37
Gipuzkoako motorzale bat hil da Huescan, zirkulazio istripu batean
Ezbeharra Yesero herrian jazo da. Hildakoa 55 urteko gizonezkoa zen.
2022/08/15 - 17:11
Erresuma Batuak omikroni aurre egiteko txerto berria onartu du
Zehazki, Moderna konpainia estatubatuarrak fabrikatutako txertoaren eguneratzea da, eta helduentzako indartze-dosietarako onartu dute.
2022/08/15 - 14:54
Covid-19aren egoerak hobera egiten jarraitzen du Euskadin, 600 positibo eta 20 ospitaleratze gutxiagorekin
Hildakoen kopurua zertxobait jaitsi da, 31tik 30era, azken asteko datuekin alderatuta. Hala ere, 15 pertsona ZIUetan daude gaur egun, joan den asteleheneko bederatzi pertsonen aldean.
2022/08/09 - 00:45
80.000 turista Txinako uharte batean harrapatuta geratu dira covid agerraldi baten ondorioz
Larunbatetik hegaldiak eta trenak bertan behera utzi dituzte, turistek logeletan sartu behar dute eta egunero testak egin. Orain arte ia kasu positiborik ez du izan uharte horrek.
2022/08/08 - 17:51
Covid-19aren adierazle guztiek hobera egin dute Euskadin, ia 1.000 positibo eta 200 gaixo gutxiagorekin
Halaber, hildako pertsona kopurua 53tik 31ra jaitsi da aurreko astearekin alderatuta, eta 9 pertsona daude gaur gaurkoz ZIUn, aurreko astelehenean, aldiz, 19 izan ziren.
2022/08/05 - 22:48
Covida pasatutakoen %13k luzaroko sintomak izaten dituzte; 200 ondorio inguru atzeman dira
Covidarekin kutsatu diren 8 pertsonatik batek, covid iraunkorra du, alegia, birusa pasatu ostean ere sintomekin jarraitzen du. Herbehereetan egindako ikerketa baten ondorioa da. 8tik bati, beraz, epe luzean eragiten dio.
2022/08/01 - 15:15
Pandemiaren adierazle guztiak jaitsi dira, baina heriotzek arinki egin dute gora: 53 hildako azken astean
2.730 positibo izan dira EAEn azken zazpi egunotan, aurreko asteko 4.702 kasuen aurrean.
2022/07/29 - 14:36
Izan txertoagatik zein infekzioagatik, Nafarroako herritarren % 97,4k antigorputzak ditu covid-19aren aurrean
Osaunbideak egindako ikerketa baten arabera, immunitate bikoitzeko egoera dute 30 urtetik beherakoen % 70ek, gutxi gorabehera, eta 60 urtetik beherako talde guztietan biztanle erdiek baino gehiagok. 60 urtetik gorako pertsonen erdiek baino gehiagok txertoaren immunitatea baino ez dute.
2022/07/26 - 21:54
Frantziak ez du osasun pasaporterik eskatuko abuztuaren 1etik aurrera
Hala ere, aldaera arriskutsuren bat agertzen baldin bada, Pariseko Gobernuak 12 urtez gorako herritarrei PCR proba negatibo bat eskatzeko aukera izango du mugetan, 2023ko martxoaren 31ra arte.
2022/07/25 - 14:59
Pandemiaren datu guztiek egin dute hobera, heriotzenak izan ezik: 47 hildako, azken astean
Aurreko astean baino hamar lagun gehiago zendu dira EAEn covid-19agatik. 550 lagun daude ospitaleratuta koronabirusa tarteko, duela zazpi egun baino 111 gutxiago, eta 26, ZIUan, zortzi gutxiago. Intzidentzia ere jaitsi da, eta 469,99an kokatu. Hilaren 18tik, 4.072 positibo zenbatu dituzte.
2022/07/24 - 16:24
"Tximino-baztanga hedatzen ari da, baina ez da gaitz larria eta kasu gehienak bere kabuz hobetzen dira"
Felix Zubia Donostiako Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak esan duenez, tximino-baztanga eta covidaren nazioarteko osasun larrialdiak ez dira alderagarriak.
2022/07/22 - 21:07
Covid-19aren aurkako laugarren dosia iraileko bigarren hamabostaldian hastea aurreikusi du Dariasek
Txertaketa 80 urtetik gorakoekin eta egoitzetan daudenekin hasiko da, eta "ondoren" 60 urtetik gorakoen txanda izango da. Gainerako pertsonei dagokienez, Osasun ministroak esan du lantaldeko adituen irizpideen "mende" egongo dela.
2022/07/18 - 14:47
Kutsatzeek behera egin dute Euskadin lehen aldiz azken hilabetean
Dena dela, 37ra igo da covidaren eraginez hildako pertsonen kopurua. Igande honetan Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan 666 pertsona zeuden, duela astebete baino 9 gutxiago, eta zainketa intentsiboetan, berriz, 34, duela zazpi egun baino bi gehiago.
2022/07/15 - 18:33
Estatu omenaldia egin diete 2020ko martxotik hona covid-19ak jota hil diren 109.000 pertsonari
Estatuko agintariak bildu ditu omenaldiak, Errege-erreginak eta Espainiako presidentea buru. 300 bat gonbidatu bildu dira, hildakoen senitartekoak, eta osasun eta zientzia arloko ordezkariak tartean.
2022/07/15 - 13:38
Osasun Sailak covid-19aren txertaketa pauta osatzearen garrantzia berretsi du
Errefortzuko dosia (hirugarrena) hartzeko hitzordua, Osakidetzan aurretiko hitzordua hartzeko ohiko bideetatik har daiteke.
2022/07/12 - 14:04
Nafarroan covid ospitalizazioak bikoiztu egin dira sanferminetako lehen egunetan
Sailburuaren arabera, ZIUetako pazienteen eta heriotzen kopuruak ez dira igo. Indurainek San Fermin Jaien eragina beste momentu batzuetan baino "azkarrago" helduko dela ziurtatu du.
2022/07/11 - 23:25
Barrualdeetan musukoa erabiltzeko eta sintomak izan ala ez isolatzeko eskatzen dute adituek
Barrualdeetan berriz ere musukoa erabiltzeko gomendatzen dute epidemiologo eta medikuek. Eta, horrez gain, positibo diren pertsona guztiak bakartzeko, sintomak izan ala ez. Ahal den heinean telelana bultzatzeko eskatzen dute, eta posible ez den kasuetan, baja laboraletara itzultzea.