KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Covid-19aren adierazleak hobetu dira Euskadin, 400 positibo gutxiagorekin eta 91 kasuko intzidentziarekin

Hildakoen kopurua nabarmen jaitsi da, 30etik 18ra, azken astearen aldean. Gainera, 11 pertsona ZIUetan daude gaur egun.
Jendea paseoan Bilboko udaletxearen aurrean
Jendea Bilboko udaletxearen aurrean. Argazkia: EITB Media.

Koronabirusaren eraginak hobera egiten jarraitzen du Euskadin, azken asteko datuak biltzen dituen azken buletin epidemiologikoan adierazleek behera egin ostean.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, 18 pertsona hil dira, aurreko astean 30 izan ziren bitartean, eta igandera arte 156 ospitaleratze zenbatu dituzte gela arruntetan (joan den astelehenean 180 ziren), eta 11k tratamendua jasotzen dute ZIUetan; duela 7 egun 15 pertsona kritikoak ziren.

Ildo beretik, positiboen kopuruak ere behera egin du, 803 guztira, aurreko asteko 1.203ekin eta abuztuaren 1ean argitaratutako buletinean jasotako 2.730ekin alderatuz.

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziari dagokionez, azken txostenaren arabera 91,46 kasukoa da; hau da, duela astebeteko 140,62 kasuen azpitik dago.

Azken astean 9.904 test diagnostiko egin dituzte, 803 positiborekin, eta horrek % 8,1eko positibotasuna utzi du. Birusaren birsorkuntza-indizeari dagokionez, 0,88koa da Euskadin, 0,86koa Araban, 0,92koa Bizkaian eta 0,82koa Gipuzkoan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: "Ekitaldien alkatea baino, nahiago nuke igogailuen alkate gisa oroitua izatea"

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du Aste Nagusiaren hirugarren jardunaldian zortzi atxilotutu egon direla eta 48 salaketa jarri direla, iazko epe berean baino kopuru txikiagoak. Halaber, azaldu du bere agintaldian Bilbon ekitaldi handiak antolatu diren arren, 'igogailuen alkatea' bezala oroitua izatea gustatuko litzaiokeela, horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu izanaren aitorpena baita.

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusian, pentsio duinen alde

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, "jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, eta legigintzarako herri-ekimena atzera bota izana salatu dute. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X