Kutsatzeek behera egin dute Euskadin lehen aldiz azken hilabetean
37 pertsona hil dira azken astean Euskadin covid-19aren ondorioz, duela zazpi egun baino 11 gehiago. Hala ere, ez da ia aldaketarik izan ingresatu kopuruari dagokionez. Igande honetan 666 pertsona zeuden ospitaleratuta EAEko erietxeetan, duela astebete baino 9 gutxiago. Zainketa Intentsiboetan, 34 gaixo zeuden, duela zazpi egun baino bi gehiago.
Azpimarratzekoa da intzidentzia metatua lehen aldiz jaitsi egin dela, duela hilabete etengabe igotzen hasi zenetik. Joera-aldaketa horiren arrazoia kutsatzeen beherakada da; izan ere, % 28 egin dute behera covid kasuek. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan argitaratu duen azken buletin epidemiologikoaren arabera (uztailaren 11tik 17ra bitarteko datuak), 6.828 kasu positibo erregistratu dira, eta aurreko astean, berriz, 9531.
Osasun Sailak astelehen honetan argitaratu duen azken buletin epidemiologikoaren arabera (uztailaren 11tik 17ra bitarteko datuak biltzen ditu), 6.828 kasu positibo atzeman dira asteon (aurrekoan 9.531 izan ziren). Astean zehar egindako 23.186 proba diagnostikoekin alderatuta, positiboen tasa % 29,4koa da.
Txostenaren arabera, horietatik 4.431 60 urtetik gorako pertsonak dira. Talde horretan, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 1.561era igo da (astebete lehenago 1.654 zen). Biztanleria orokorrean, berriz, intzidentzia-tasa 745ekoa da, eta aurreko astean 793koa izan zen.
Intzidentzia metatuaz gain, oinarrizko ugalketa-kopuruak ere behera egin du 1etik behera kokatuz. Zehazki, igande honetan 0,80an zegoen Euskadin, eta aurreko igandean adierazle hori 1,07koa zen.
EAEko ospitaleetan 666 gaixo zeuden atzo covid19ak jota, aurreko astean baino bederatzi gutxiago. Horiez gain, zainketa intentsiboetako unitateetan 34 pertsona daude, aurreko astean baino bi gehiago.
Bestalde, Osasun Sailak jakinarazi du azken astean 37 pertsona hil direla koronabirusarekin, aurreko astean baino 11 gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Antzuola eta Urretxu artean
Suhiltzaileek helikoptero baten laguntza behar izan dute garrak itzaltzeko. Arratsaldeko 18:15ak aldera ke zutabeak ikusten ziren oraindik.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.
Hasi dira sanferminak, giro ezin beroagoan
Clint Jean Louis Fernandez eta Araceli Sergio Aguilera Tafallako Larrialdi Zerbitzuko zuzendariordeak eta ZIU mugikorreko erizainak jaurti dute txupina eta piztu dute jendez lepo zegoen plaza.