Covid-19aren aldaera berriak
2022/07/11 - 14:36
Gora egiten jarraitzen dute ospitaleratzeek Euskadin, 707 pertsona baitaude gela arruntetan eta ZIUetan
Gela arruntetan % 33ko igoera izan da eta zainketa intentsiboetan, % 39koa. Bestalde, 26 pertsona hil dira azken astean, duela zazpi egun baino lau gehiago.
2022/07/11 - 14:01
EBk covid-19aren txertoaren bigarren indartze-dosia gomendatu du 60 urtetik gorakoentzat
Europa osoan, infekzioen eta ospitaleratzeen gorakada berri baten erdian, Europako osasun agentziek bigarren indartze-dosia ematen hastea gomendatzen dute.
2022/07/10 - 14:07
Felix Zubia: "Covidagatik ospitaleratuek % 42 egin dute gora, baina oraingoz kasu larriak ez dira hainbeste"
Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan adierazi duenez, koronabirusaren aldaera berriak etengabe garatzen ari dira eta "kutsakorragoak" dira, baina badugu horien aurrean defendatzeko immunitaterik. Ospitaleak estutu daitezkeela dio, baina ZIUetan lasai daude.
2022/07/08 - 23:34
Biolan enpresak Euskadin ekoiztutako antigenoen testak farmazietan saltzeko baimena lortu du
Duela urte eta erdi eta Biolan Health euskal enpresak antigeno-test batzuk garatu zituen. Test horiek atzerriko enpresa pribatuei edo herrialdeei baino ezin izan zizkien saldu, baina ez zituen farmazietan merkaturatu, tramite burokratiko bat falta baitzen.
2022/07/08 - 13:11
Sagarduik espazio itxietan eta jende pilaketetan musukoa erabiltzeko deia egin du
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak azpimarratu du "balizko kutsatze baten aurrean gure babesa indartzen duten prebentzio neurri indibidualen" garrantzia.
2022/07/05 - 16:25
Barrualdeetan musukoa erabiltzeko gomendioa egiten dute adituek, kutsatzeen hedapena eteteko
Olatu betean gaude, parametro guztiek hala erakusten dute, eta adituen ustez, neurriak lehenbailehen hartu behar dira. Omicronen aldaera berriak oso kutsakorrak dira. COVIDa pasatuta edo txerto guztiak hartuta ere, berriro kutsatzeko arrisku handia dago.
2022/07/05 - 16:22
Errefortzu dosiak gora egin du gazteenen artean azken asteetan, baina oraingoz heren batek bakarrik jaso du
Oporrekin bat eginda, errefortzu dosiak gora egin du 18-29 urte bitartekoen artean, 7.000 baino gehiagok eman dute azken hilabetean. Hiru puntu egin du gora gazteen artean txertaketak, baina adin tarte guztiak hartuta gutxien txertatu direnak dira.
2022/07/05 - 16:16
Covid-19arekin gaixotuz gero, bakartu eta zaurgarrienekin kontu handia izatea eskatu du Jaurlaritzak
Covid-19aren zazpigarren olatuan gaude, hala uste dute adituek. Adierazle guztiek okerrera egiten duten honetan, Jaurlaritzatik ere kezka azaldu dute. Kutsatzeek bakarrik ez, ospitaleratzeek ere gora egiten dute egunetik egunera.
2022/07/05 - 15:07
Zupiria: "60 urtetik gorakoekin eta gaitzen bat dutenekin kezka eta arreta izaten jarraituko dugu"
Eusko Jaurlaritzan bozeramailearen hitzetan, "eszenatoki berri" batean gaude omikronen azpialdaerak zein bilakaera izango duen ikusteko dagoelako. Horren aurrean, berretsi du Osasun Saila eta Osakidetza bera "adi-adi" egon beharko direla.
2022/07/05 - 12:11
Ugo Mayor: "Omikronen aldaera berri bat ari da hedatzen, eta badirudi apur bat kutsakorragoa dela"
EHU eta Ikerbasqueko ikerlariaren esanetan, "lehenago omikronekin kutsatu zirenak berriro kutsatzen ari dira. Barnealdeetan aireztapena ez da bermatzen ari, baina ez dut uste jaietan, leku irekietan, kutsatzeko arrisku handia egongo denik".
2022/07/05 - 11:53
Ugo Mayor: ''Omicronen aldera berri bat ari da hedatzen, eta badirudi apur bat kutsakorragoa dela''
EHU eta Ikerbasqueko ikerlariaren esanetan, "lehenagotik omicronekin kutsatu zirenak berriro kutsatzen ari dira". Barne lekuetan aireztapena ez da bermatzen ari, baina ez du uste jaietan, leku irekietan, kutsatzeko arrisku handia egongo denik.
2022/07/05 - 11:39
Sanferminak ''buruarekin gozatzeko'' deia egin du Enrique Mayak
Iruñeko alkateak onartzen du zaila dela sanferminetan musukoarekin ibiltzea, baina prebentzio-neurriak hartzeko eskatu die inguruan pertsona zaurgarriak dituztenei.
2022/07/04 - 23:24
Musukoa erabiltzea eta arretaz jokatzea, erakundeen eta adituen gomendioak
Koronabirus kasuen gorakada berriaren aurrean, prebentziorako eta zuhurtziaz jokatzeko deia egin dute instituzioek zein adituek. Bereziki, nagusiei eta pertsona zaurgarriei gomendatu diete neurriak hartzeko.
2022/07/04 - 19:29
Babes Zibileko Batzordeak sanferminetan kontuz ibiltzeko eskatu du, koronabirus kasuen gorakadaren aurrean
Era berean, astelehen honetan oniritzia eman diote 2.700 agente baino gehiago izango dituen segurtasun-dispositiboari eta polizia koordinatzeko zentro bat sortzeari.
2022/07/04 - 15:16
% 22,9 egin du gora ospitaleratutako pertsona kopuruak astebetean, eta ia bikoiztu egin dira ZIUetako gaixoak
Halere, 22 pertsona hil dira aurreko astean koronabirusa dela eta, aurrekoan baino zortzi gutxiago.
2022/07/04 - 14:35
Osasun Sailak zuhurtziari eusteko dei egin du kasuen igoera dela eta
Eusko Jaurlaritzak garrantzitsu jo du talde eta pertsona zaurgarriek zuhurtziari eustea, are gehiago udan, interakzio soziala hazten diren garaian. Halaber, dei egiten die Covidaren sintomak dituzten edo positibo ematen duten pertsonei maskara erabili ditzaten eta interakzio sozialak saihestu.
2022/07/03 - 16:16
Egun dauden covid kasuen % 90 kutsakorragoak diren azpialdaera berrienak dira
Txertoak ez dira aldaera horretarako hain eraginkorrak. Immunodeprimituak eta adinekoak bereziki zaintzea, eta leku itxietan eta pilaketa uneetan musukoa erabiltzea aholkatzen dute.
2022/07/03 - 15:07
Felix Zubia: "700 kasutik gora dago intzidentzia-tasa, 60 urtetik gorakoen datuak erreferentziatzat hartuta"
Donostia Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan azaldu duenez, joerak goranzkoa izaten jarraituko du, baina ospitaleratze gutxiagorekin eta ZIUen egoera lasaiago batekin.
2022/07/02 - 11:49
Osakidetzaren 2018-2019ko LEParen lehen fasearen amaierari ekingo diote asteburu honetan Barakaldoko BECen
Administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat izango dira gaurko probak. Igandean, berriz, erizainen eta radiodignostiko teknikarien txanda izango da.
2022/07/01 - 21:32
Osasun ministroak musukoa erabiltzea gomendatu du covid bidezko kutsatzeen gorakadari aurre egiteko
Era berean, koronabirusaren aurkako txertoaren indartze-dosia jartzeko beharra azpimarratu du.