Kutsadura
2023/03/25 - 12:21
Europar Batasunak eta Alemaniak akordioa lortu dute errekuntza motorren inguruan
Bruselak iragarri duenez, 2035erako errekuntza motorren debekuari betoa kentzea erabaki dute. Neurria etenda zegoen, Alemaniako Gobernuak mota horretako erregaiak sartu nahi dituelako akordioan.
2023/03/21 - 22:11
Erregai sintetikoak erabiltzen dituzten motorrekin salbuespen bat egitea proposatu dio Bruselak Alemaniari
Proposamen horrek erregai sintetikoz funtzionatzen duten motorrak dituzten ibilgailuen kategoria berri bat sartuko luke araudian, hots, 'e-fuels' izenekoak, eta 2035etik aurrera merkaturatu ahal izango lirateke.
2023/03/15 - 20:13
Urkulluk proposamen bat igorriko die NBEri eta EBri, garapen jasangarriaren helburuak lortzen laguntzeko
Lehendakariak 'Agenda 2030 Euskadi' Foroak Miñaon (Araba) egindako bileran aurkeztu du dokumentua. Besteak beste, proposamenak "estatukoak ez diren" gobernuek prozesu horretan duten zeregina bultzatzea proposatzen du.
2023/03/11 - 11:18
Fukushimako ura, Japonia osoari eragiten dion konpondu gabeko arazoa, krisi nuklearretik 12 urtera
15.900 pertsona hil eta 2.523 desagertu ziren Japoniako ipar-mendebaldea birrindu zuten lurrikararen eta ondorengo tsunamiaren ondorioz. Fukushimako zentralean pilatutako ur kutsatua datozen hilabeteetan itsasora botatzeko plana onartu du orain Japoniako Gobernuak.
2023/03/03 - 22:22
Alemaniak atzera egin eta 2035erako konbustio autoen salmenta debekatzeko akordioa ezerezean gelditu da
Europak akordioa erdietsi zuela uste zenean, zalantzak nagusitu dira 2035erako konbustio autoen salmenta eteteko hitzarmenaren gainean. Alemaniak bere jarreran bira eman ondotik, datorren asteartean egitekoa zen bozketa datarik gabe atzeratu dute 27ek.
2023/03/01 - 19:51
Bilbobuseko autobusak Metro Bilbaoren azpiegitura erabiliz kargatuko dira uztailetik aurrera
600.000 euro inbertituko dira zerbitzuan, eta horietatik 140.000 euro Next Generation funtsetik etorriko dira. Elorrietako garajean jarriko da, eta zortzi karga-terminal izango ditu, bakoitza 120 kilowattekoa.
2023/02/19 - 11:47
Iparraldean, Bilbon eta Donostian airearen kalitatea txarra da egunotan
Atmo adierazleak maila gorrian kokatu du Iparraldea, eta Donostian eta Bilbon ere datuak txarrak dira. Suteak eta Saharako hautsa dira eragile nagusiak.
2023/02/14 - 18:01
2035ean gasolina eta diesel autoen salmenta debekatzea babestu du Europako Parlamentuak
Zehazki, onartutako arau berriak salmenta berriko turismoen emisioak 2030ean % 55 murrizteko helburua ezarri du; furgoneten kasuan, berriz, ezarritako murrizketa % 50ekoa da.
2023/02/13 - 21:12
Zubietako erraustegiaren kutsadura araudia "ez betetzea" salatu du ikerketa batek
Ikerketa Ekopol EHUko ikerketa taldeak egin du, GuraSOS elkartearekin lankidetzan.
2023/01/28 - 18:28
Urrunagako bizilagunak: "Otua Taldea gu itotzen ari da"
Urrunaga, Goiain eta Urbinako 70 bat bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Lakuako Ertzain etxearen parean, Otua taldeko birziklatze enpresen jardueraren ondorioz duela 10 urtetik hona jasaten ari diren kutsadura salatzeko.
2023/01/09 - 21:15
Ordiziako polikiroldegia hustu egin behar izan dute kloro ihes bat tarteko
18:30ak aldean gertatu da ezbeharra eta ordu horretan haur asko zebilen igerian. Aldatzeko betarik gabe, arrapaladan alde egin behar izan dute eta inguruko bizilagunek mantak eta bestelako berokiak eman dizkiete babesteko. Hainbatek azaleko narritadurak ere izan dituzte.
2023/01/09 - 20:04
Ozono-geruza berreskuratzen ari da, eta berotze globala moteltzen lagun dezake
Ozono-geruzarako kaltegarriak diren substantzia kimikoen % 99 mundu mailan pixkanaka desagerrarazteari esker, geruza berreskuratu eta klima-aldaketa moteldu egiten da.
2023/01/09 - 15:52
50.000 biztanletik gorako hirietan urte amaierarako zehaztu beharko dituzte emisio gutxiko guneak
Emisio gutxiko eremuak zehazteko epeak aurrera egiten du, eta, momentuz, euskal udalerrietan ez daude erabakita. Hori bai, erabiltzaile asko zuhurtziaren zuhurtziaz hasi dira ibilgailuetarako pegatinak eskuratzen.
2023/01/06 - 21:56
Tabako-enpresek zigarrokinen garbiketa ordaindu beharko dute
Hondakinen eta lurzoru kutsatuen lege berriak dio tabako-enpresek beren gain hartu behar dutela zigarro-puntetatik biltzeko erantzukizuna. Betebehar hori zehaztuko duen araudi berriak indarrean egon behar zuen dagoeneko, baina ez da garaiz idatzi.
2022/11/21 - 10:59
Azazetako eta Labrazetako parke eolikoak 2025ean martxan egotea aurreikusten du Iñigo Ansolak
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren arabera, deskarbonizazioaren bidean pausoak emateko, mota honetako parke eolikoak premiazkoak dira.
2022/11/18 - 12:45
Berritasun gutxi COP27ko akordioaren lehen zirriborroan
Testuak ez du jasotzen erregai fosilen erabilera gradualki murrizteko talde ekologistek eta Indiak egindako eskaera.
2022/11/18 - 11:15
Qatarreko Munduko Txapelketak EAEko industriak urtebetean baino CO2 gehiago aireratuko du
Carbon Market Watch GKEaren ustez, Qatar 2022ko karbono aztarna bost milioi tona CO2 baliokidekoa izango da; FIFAk, aldiz, 3,6 milioi tonakoa izango dela dio. EAEko industriak, 2019an, ia 3,4 milioi tona CO2 baliokide bota zituen.
2022/11/16 - 13:56
Getxon salbamendu eta itsasoko kutsaduraren aurkako simulakroa egin dute
Ariketan, karga-ontzi batek eta arrantza-ontzi batek talka egin dutela simulatu da. Horren ondorioz, ordu erdian 70 tona fuel isuri dira itsasora, eta zauritu bat aireko baliabideen bidez erreskatatu behar izan dute.
2022/11/13 - 15:39
Galiziako Xuntak ez du goi-mailako ordezkaritzarik bidali Prestigeren 20. urteurreneko ekitaldira
Camariñaseko Udalak omenaldia egin die galipota jasotzen aritu zen marea txuriari, eta PPren Gobernuak konpromisozko ordezkaritza bat besterik ez du bidali.
2022/11/13 - 15:31
Prestige itsasontziak eragindako hondamendiak 20 urte bete ditu
Gaurko egunez hasi ziren arazoak, eta sei egunera ontzia erdibitu egin zen, galipota itsasoan eta kosta guztian zabalduz.