Kutxabank
2024/01/22 - 09:11
Albiste izango dira: Arrantza Bizkaiko Golkoan, patineteen araudi berria eta hipoteka gastuen erreklamazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/02 - 12:34
Kutxabankek ez dizkie komisioak kobratuko milioitik gora bezerori
Erakundeak iragarri duenez, urtarrilaren 15etik aurrera, bezeroen % 80k kontuen eta Visa Dual txartelen mantenua doan izango du, eta on line transferentziak eta Estatuko txekeen sarrerak kosturik gabe egin ahal izango ditu.

2023/11/29 - 15:06
EKA kontsumitaile Alkartea: ''Maileguen gastuak erreklamatzeko bidea erraztu zaie Kutxabankeko bezeroei''
Kutxabank-ek EKA kontsumitzaile Alkarteak egindako eskari bati idatziz erantzundakoaren arabera, 2019 urtea aurretik etxea erosi zutenei prozedura xamurtu zaiela uste du Leire Alberdi abokatuak.
2023/11/23 - 15:02
Kutxanbakek hipoteka gastuak itzuli beharko ditu, baina erakundeak dio 2019tik jada egiten duela
Kutxabankek adierazi du 2019an Auzitegi Gorenak epaia kaleratu zuenetik ari direla bidegabe kobratutako hipoteka gastuak bezeroei itzultzen.

2023/11/21 - 19:53
Kutxabankek aurreikusi du hipoteka berrien kopurua % 9,7 jaitsiko dela 2023an Euskadin
Kutxabankek enkargatutako txosten batek egiaztatzen du bilakaera horrek "pixka bat" hobetzen duela Espainiako hipoteka-merkatuaren batez bestekoa, bertan % 11,4 jaitsiko baita ekitaldi honen amaieran.
2023/10/26 - 14:22
Kutxabankek 385,2 milioi euro irabazi ditu irailera arte, iazko aldi berean baino % 53,8 gehiago
Kutxabank taldeak nabarmendu duenez, banku negozioaren ohiko diru-sarrerak % 44 hazi dira, interesen marjinaren bilakaeraren eta aseguruen negozioaren ondorioz.
2023/09/24 - 12:21
''Aurrezkien errentagarritasuna handitzen hasi dira banketxeak, baina gehiago espero dugu''
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak iragarri duenez, banketxeekin bilduko dira laster. Interes tipoek gora egin badute ere, aurrezki-gordailuen errentagarritasuna ez, eta hori hain justu eskatu nahi diete finantza-erakundeei (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/09/16 - 19:56
Jose Ignacio Berroeta hil da, 1990 eta 2003 artean BBK-ko presidente izandakoa
Bizkaiko antzinako aurrezki kutxa zuzendu zuen hamahiru urteetan, erakundeak hazkunde handia izan zuen.
2023/09/15 - 15:40
Interes tasen igoerak kredituen merkatuari eta enpresen sorkuntzari eragiten diela ohartarazi du Kutxabankek
Banketxearentzat "ona" da interes tasak "goia jo" izana, baina aitortu du horren ondorioz kredituen kontratazioa mantsotu egin dela.
2023/09/12 - 13:11
Banketxeei ezarritako zerga kautelaz etetea errefusatu du Auzitegi Nazionalak
Otsailaren hasieran onartutako neurri horren arabera, 2019an 800 milioitik gorako interes eta komisioak izan zituzten finantza erakundeek % 4,8ko tasa ordaindu behar dute etekin horiengatik.

2023/07/27 - 15:03
Kutxabankek eta Laboral Kutxak 250,2 eta 109,7 milioiko etekin garbiekin itxi dute lehen seihilekoa
Datuak %53,4 eta %68,8 hazi dira, hurrenez hurren, iazko hilabete berarekin alderatuta.
2023/07/13 - 13:10
Europako Auzitegiak Estatuko epaileei agindu die HMEI indizearen informazioa argia jaso zela egiaztatzeko
Argitaratutako sententziaren arabera, kontsumitzaileek HMEI indizearen kalkuluaren inguruko informazio garbia eta nahikoa jaso behar dute. Hori egiaztatzea, estatuko organu judizialei dagokiela dio Luxemburgoko epaitegiak.
2023/07/13 - 07:00
Europako Justiziak gaur erabakiko du Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea baliogabetzat jo ala ez
2020ko martxoaren 3an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak arrazoia eman zien HMEI indizea zuten hipotekak zituzten kontsumitzaileei, baina urte bereko urriaren 21ean, Auzitegi Gorenak baztertu egin zuen neurriz kanpokoak zirela.
2023/07/03 - 22:34
Xabier Sagredo BBKko presidentea 'Urteko CEO' aukeratu dute 'CEO Today Europe' sarietan
Sari horrekin, "egun Europa den nazioarteko negozio gune oparoa izateko mugak gainditzen ari diren" zuzendarien lana aitortzen dute antolatzaileek.

2023/06/06 - 13:05
Arriolak uste du beste bi bider igoko dituztela interes tasak aurten, eta 2024tik aurrera, beherakada
Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak Europako Banku Zentralak interes-tasak bi bider igoko dituela aurreikusten du, eta datorren urtetik aurrera, interesek "beheranzko joera" hartuko dutela dio, "maila normalagoa lortu arte".

2023/05/10 - 21:54
Anton Arriola (Kutxabank): ''Euskadiko mugetatik haratago hazteko unea da”
Kutxabankeko presidenteak kritikatu egin ditu Espainiako Gobernuak bankuei ezarritako zerga eta "merkatu askatasuna" urratzen dituzten neurriak. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2023/05/10 - 21:02
Ibilgailu elektrikoen baterietarako Txinarekiko "mendekotasun basatiaz" ohartarazi dute
CIE Automotive-ko presidenteak azpimarratu du "akats argiak" egiten ari direla trantsizio energetikoa, eta gai horretan Europak egin beharreko apustuaren alde egin du.
2023/04/27 - 18:33
Kutxabankek 110,7 milioi euro irabazi ditu urteko lehen hiruhilekoan, 2022an baino % 47,3 gehiago
Finantza-erakundeak nabarmendu duenez, inbertsio-funtsetan harpidetza garbi gehien izan dituen Espainiar Estatuko bigarren taldea izan da Kutxabank.
2023/04/02 - 16:45
Xabier Sagredo, BBK-ko presidentea: "Kutxabank Espainiako Estatuko bankurik kaudimendunena da"
BBK-k erreserba funtsa bete du aste honetan, Kutxabankek errotuta jarraitu dezan, eta enpresen parte hartzea aregotuko du, finantzaketa iturriak handitzeko. Xabier Sagredo BBK-ko presidentearekin izan gara. Finantza krisi betean, Kutxabanken kaudimena nabarmendu du.
2023/03/30 - 19:01
Kutxabankek Eduardo Ruiz de Gordejuela proposatu du kontseilari delegatu berri izateko
Finantza erakundeko bigarrena izango da eta García Lurueña ordezkatuko du.