Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Arrantza Bizkaiko Golkoan, patineteen araudi berria eta hipoteka gastuen erreklamazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Berdela, Hondarribiko portuan
Berdela, Hondarribiko portuan. Argazkia: Irekia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Arrantza debekua Bizkaiko Golkoan: Frantziako Gobernuak arrantza debekatu du gaurtik, urtarrilaren 22tik, otsailaren 20ra Bizkaiko Golkoko uretan, izurdeak babesteko ernalketa garaian. Espainiako Gobernuak ere iragarri du Bizkaiko Golkoan sare bidezko arrantza debekatuko duela. Hala ere, oraindik ez du zehaztu noiztik nora egongo den indarrean debekua eta zein arrantza-ontziri eragingo dien. 

- Patinete eketrikoen araudi berria: Aldaketa ugari dakartza indarrean sartzear den patinete elektrikoen arautegi berriak. Homologazio ziurtagiria, txirrina, argiak, segurtasun sistemak… horrelakoak izan beharko dira patineteak hemendik aurrera. Gidariek, gainera, trafiko arauak bete beharko dituzte.

- Hipoteka gastuen erreklamazioa: Hipoteka gastuak erreklamatzeko epea ez da bihar, asteartea, bukatzen. EBko Justizia Auzitegiak emandako erantzun baten harira ezarri zuten urtarrilaren 23ko data epemugatzat, baina, oraindik argitu gabe dauden zenbait kontu tarteko, zehazteke dago noiz arte errekalamatu ahalko diren gastuak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X