Kutxabank
2025/03/18 - 12:42
Kutxabankek Indar sortu du, kapitalean 500 milioi euroko hasierako inbertsioa egiteko ahalmena duen bitartekoa
Administrazio kontseiluak 400 milioi euroko balioa duten Iberdrolaren akzioak fundazio akziodunetara eskualdatzeko proposamena egin zuen, eta Kutxabanken akziodunen batzar nagusiak eragiketa baimendu du.
2025/03/05 - 12:10
Banka sektoreak jaso zituen Euskadin iaz kexa gehien, hipoteka-gastuei lotutako erreklamazioak direla eta
Telefono eta telekomunikazio sektoreari aurrea hartu dio eta lehen postura igo dira banka sektoreari lotutako erreklamazioak, energia eta ur hornidurari lotutakoen gainetik.
2025/03/03 - 12:35
Eusko Jaurlaritzak aliantza bat osatu du sektore pribatuarekin 4.000 milioi euro mobilizatzeko
EAEren eraldaketa ekonomiko eta industrialera bideratuko du dirua, eta aurten 1.000 milioi euro gehiago izango ditu Finantzen Euskal Institutuak.
2025/02/14 - 08:48
Albiste izango dira: Talgo erosteko eskaintzak, Trumpen muga zergak eta Eusko Legebiltzarrak 45 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/06 - 08:45
Albiste izango dira: Gutxieneko soldataren mahaia, Sidenor - Talgo eskaintza eta Guau plataformaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/05 - 21:13
Sidenorrek hobetu egin du Talgo erosteko eskaintza
BBK-k, Vital Fundazioak eta Jaurlaritzak bat egin dute Jose Antonio Jainaga sustatzen ari den operazioarekin. Eskaintza berriak akzioko 4,80 euro ordaintzea lekarke, eta hori Hungariako Magyar Vagonek proposatutako 5 euroetatik gertuago dago.
2024/12/11 - 21:32
Imanol Pradales lehendakaria Mario Fernandezen beilatokian izan da
Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kutxabankeen presidentea izandakoari bihar emango diote azken agurra Getxoko Mesedeetako Andra Mariaren elizan.
2024/12/11 - 08:54
Albiste izango dira: Mario Fernandezen heriotza, arrantza kuoten inguruko akordioa eta Siria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/10 - 19:25
Profila: Mario Fernandez, euskal kutxen bat-egitearen buru izan zen abokatua
Mario Fernandez, Carlos Garaikoetxearen gobernuaren lehendakariordea eta Kutxabanken lehen presidentea, gaur hil da, 81 urte zituela. Abokatu, bankari eta politikari bilbotarrak urteak zeramatzan bizitza publikotik erretiratuta.
2024/12/10 - 19:12
Mario Fernandez Kutxabanken lehen presidentea eta aurreneko Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea zendu da
2009an, BBKren presidente hautatu zuten, Xabier de Iralaren ordezko gisa. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru kutxek bat egin eta 2012an Kutxabank sortu ondoren, erakundearen presidente izendatu zuten. 2014ko azaroaren 27an dimisioa eman zuen.
2024/10/31 - 14:11
Kutxabankek ia 400 milioiko irabaziak izan ditu irailera arte, % 2,8 gehiago, merkataritza-jarduerari esker
Entitatearen negozio nagusia % 16,4 hazi da, 1.514,5 milioira arte. Gainera, handizkako segmentuaren finantzaketa 1.000 milioi euro baino gehiago handitu da.
2024/07/24 - 17:48
Kutxabankek 263,7 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan eta 131,8 milioi eman die fundazioei
Finantza-erakundeak argitaratutako prentsa-oharraren arabera, emaitza hauek "merkataritza-jardueraren eta banku-negozio tipikoaren bilakaera positiboan dute oinarria", % 23,7ko hazkundea izan baitute.
2024/07/19 - 15:09
Honako hauek dira Microsoften erorketak kaltetutako enpresak
Akats informatikoak hainbat enpresaren zerbitzuetan eragin du. Hegazkin konpainiak, komunikabideak eta banketxeak gorabeherak izaten ari dira.
2024/06/11 - 15:19
Atenea espazioak jarraipena emango dio Tabakaleran Eureka Zientzia Museoari 2026tik aurrera
Kutxa Fundazioaren Plan Estrategiko berriak 15 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du 2026ko udazkenean Tabakaleran Atenea espazio berria abian jartzeko. Horrek jarraipena emango dio Eureka Zientzia Museoari, eta urte horretako lehen seihilekoan itxiko da Miramongo museoa.
2024/05/20 - 15:31
Anton Arriolak baieztatu du Afganistanen zauritutako bilbotarra ''ondo eta animotsu'' dagoela
Kutxabankeko presidenteak jakitera eman duenez, BBK-ko langile ohia bankuko Erretiratuen Elkartearekin harremanetan jarri da eta "ondo" dagoela jakinarazi die.
2024/04/25 - 14:57
Kutxabankek 120 milioi irabazi ditu 2024ko lehen hiruhilekoan
Kutxabank Taldea inbertsio fondoetan harpidetza garbi handienak dituen hirugarren erakundea izan da 2024ko lehen hiruhilekoan, 712 milioi euroko sarrerekin eta % 7,5eko merkatu kuotarekin.
2024/03/22 - 10:43
Banka sektoreko grebak % 75eko jarraipena izan du EAEn, sindikatuen arabera
Caixabank, Ibercaja, Unicaja, Ibercaja, Kutxabank, Rural Kutxa eta Ingeniarien Kutxa bankuetako langileek ez dute greba deialdiarekin bat egin.
2024/03/15 - 13:53
EAEk eta Nafarroak banku-bulegoen erdiak galdu dituzte azken 15 urteetan
Euskadik eta Nafarroak duela 15 urte zituzten banku-sukurtsalen ia erdiak galdu dituzte; 2008an hasi zen beherakada hori, eta, pandemiaren ondoren, areagotu egin da.
2024/03/15 - 08:57
Albiste izango dira: Saretzen: Banku bulegoen erradiografia, Amnistia Legea eta Korrika Nafarroan sartuko da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/15 - 06:50
Sukurtsalen % 80 bost banketxeren eskuetan dago Hego Euskal Herrian
2015ean, krisi ekonomikoa gertatu eta gutxira, 40 entitate ezberdinek bulegoak zituzten Hego Euskal Herrian. Bederatzi urte geroago, kopuru hori 27ra jaitsi da, Espainiako Bankuak jasotako datuen arabera.