Hipoteka gastuak erreklamatzeko epea agortuta dagoen ala ez argitu beharko du gaur EBko Auzitegiak
Espainiako Estatuko banketxeek bidegabe kobratutako hipoteka gastuak erreklamatzeko epea zabalik dagoen ala ez. Hori da gaur, ostegunarekin, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi behar duena.
Auzitegi Gorenak 2019an ebatzi zuenez, banketxeei zegokien notarioaren gastuen % 50, eta jabetza erregistroaren, gestoriaren eta tasazioaren % 100 ordaintzea. Ordura arte, kontsumitzaileen bizkar zeuden gastuok. Klausulak baliogabe jo zituen Espainiako auzitegiak, eta finantza entitateek bidegabe kobratutakoak itzuli behar zituela ebatzi zuen.
Gorenak berak baina baita Bartzelonako Lurralde Auzitegiak ere Europako auzitegira jo zuten orduan, neurria preskribatzeko epearen inguruan argibideak eskatzeko. Hain justu, arazo prejudizial horiek aztertu beharko ditu gaur auzitegiak. Lau banketxek (Caixabank, BBVA, Sabadell eta Santander bankuak) defendatzen dutenez, erreklamazio epea hilaren 22an amaitu zen, Auzitegi Gorenak epaia eman eta bost urtera, hain justu. Nolanahi ere, badira epea zabalagoa dela dioten interpretazioak ere.
Kontsumitzaile elkarteen arabera, agertokirik okerrenean jarrita, 2024ko apirilaren 24an amaituko litzateke epea. Izan ere, hasierako datari (urtarrilaren 22) pandemiaren ondorioz ezarritako alarma egoeraren 82 egunak batu behar zaizkio. Beste interpretazio baikorragoek are gehiago luzatzen dute epea: 2025eko uztailaren 9ra edo 16ra arte.
Batez beste 1.500 euro berreskura daitezke
Gorenak ebatzitakoaren arabera, notarioaren gastuen % 50, eta jabetza erregistroaren, gestoriaren eta tasazioaren % 100 berreskuratu ahal dute bezeroek.
Horrekin batera, hipoteka gastuak ordaindu zirenetik sortutako interesen % 100 ordaindu beharko liekete bezeroei.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.