La Manada" auzia
2018/04/30 - 20:30
Catalá, Ricardo Gonzalez epaileari buruz: 'Jakina da arazo berezi bat duela'
Espainiako Justizia ministroaren ustez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak “lehenago jardun behar zuen” Ricardo Gonzalez 'La Manada'ren aurkako epaian kontrako botoa eman zuen epailearen aurka.
2018/04/30 - 18:42
Rafael Catalá ministroaren hitzek botere judiziala haserretu dute
Ricardo Gonzalez epaile polemikoaren kontra, botere judizialak neurriak hartu beharko lituzkeela uste du Catala Justizia ministroak.
2018/04/30 - 15:40
'La Manada' auzian boto partikularra eman zuen epailea berandutzeagatik zigortu zuten
Botere Judizialaren Kontseiluak sei hileko zigorra ezarri zion Ricardo Javier Gonzalezi 2001ean, hutsegite oso larria egin zuela iritzita, etengabe arrazoirik gabeko atzerapenak pilatzeagatik.
2018/04/30 - 14:40
'Denek dakite Ricardo Gonzalez epaileak arazo berezi bat duela'
Espainiako Justizia ministroaren ustez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 'lehenago jardun behar zuen' La Manadaren aurkako epaian kontrako botoa eman zuen epailearen aurka.
2018/04/29 - 18:11
Bortxaketa kasuetarako Zigor Kodea 'lehenbailehen' berritzea eskatu du Marotok
'Biktimak erasotzaileei aurre ez egitea edo ez defendatzea erabakita ere', bortxaketa aurreikustea eskatu du PPko Gizarte Gaietarako Politika idazkariordeak.
2018/04/28 - 22:20
35.000 pertsona manifestatu dira Iruñean, 'La Manada'ren epaiaren aurka
"Ez dago gure hitza epaituko duenik" dioen pankartaren atzetik abiatu da Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa.
2018/04/28 - 20:28
35.000 pertsona atera dira kalera Iruñean, 'La Manada'ren epaia salatzeko
"Ez dago gure hitza epaituko duenik" dioen pankartaren atzetik abiatu da Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa Nafarroako Justizia Jauregitik.
2018/04/28 - 19:06
Alderdiek epaia lotsagarritzat jo eta kode penala aldatzea eskatzen dute
Alderdi guztiak bat etorri dira La Manadaren aurkako epaia lotsagarria dela esatean. Epaileek egindako interpretazioa ez dela onargarria diote eta legea aldatzea eskatzen dute.
2018/04/28 - 18:32
Biktimaren abokatuek epaia errekurrituko dutela jakinarazi dute
'La manada' auziko parte guztiek helegitea jarriko dute, beraz, epaiaren aurka, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi beharko du orain.
2018/04/28 - 13:16
Zigor Kodea 'berrikustea' beharrezkoa dela esan dute euskal alderdiek
'Manada'ko bost kideen aurka asteon kaleratutako epaia izan dute hizpide, Radio Euskadiko goizeko tertulia politikoan.
2018/04/27 - 23:01
Milioi bat sinadura baino gehiago, epaileen inhabilitazioa eskatzeko
23:48 arte 1.136.854 pertsonak kanpaina babestu dute kanpaina. Epaiaren berri izan ondoren, 20 eskaera baino gehiago martxan jarri dituzte plataforman, gehienak Zigor Kodean aldaketak eskatzeko.
2018/04/27 - 22:27
Ricardo Javier Gonzalez epailea inhabilitatzeko eskariak hasi dira
Absoluzioa eskatuz Ricardo Javier Gonzalez epaileak egindako boto partikularrak hautsak harrotu ditu, ez bakarrik gizartean Justizia arloan ere. Gogor kritikatu dute epaian idatzitakoa.
2018/04/27 - 21:34
Hollywooden ere gaitzetsi dute ‘La Manada’-ren epaia
Jessica Chastain eta Rose McGowan aktoreek epaileen erabakia salatu dute euren sare sozialen bitartez.
2018/04/27 - 18:39
Legebiltzarrak 'La Manada'ren epaiaren aurkako adierazpena onartu du
Jaurlaritzaren izenean Josu Erkoreka bozeramaileak atzo garbi esan zuen euren ustez sententzia oso labur gelditu zela. Gaur Legebiltzarrean sententziaren kontra agertu dira alderdi guztiak.
2018/04/27 - 17:34
Milaka lagun kalera atera dira, 'La Manada' taldearen epaia gaitzesteko
Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean elkarretaratzeak eta protestak izan dira "La Manada" taldearen kasuak eragindako haserre bizia erakusteko.
2018/04/27 - 16:18
Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak ez dute ontzat ematen epaia
Foru gobernuak epaiaren irakurketa juridikoa egin ostean ez du ulertzen emaitza. Hamar egunen barruan helegitea ezarriko dutela errepikatu dute.
2018/04/27 - 13:42
EiTBko langileen bilkurak, 'La Manada'ren sententziaren aurka
EiTBko langileek bilkurak egin dituzte gaur goizean Bilbo, Miramon eta Gasteizko egoitzetan 'La Manada'ren sententziaren aurka protesta egiteko.
2018/04/27 - 11:57
'La Manada'ren sententziaren aurkako kontzertua eskaini du 'El Drogas'ek
Kontzertua sare sozialak erabiliz deitu zuen El Drogasek. Mezu horretan 21:00etan 'zarata ateratzen duten tramankuluekin Justizia? Jauregian' egongo zela iragarri zuen.
2018/04/27 - 00:48
'La Manada' auziaren epaiaren gakoak
Epaimahaiak sexu-abusua leporatu die bost akusatuei, baina ez bortxaketa, emakumea behartu eta menderatu egin zutela onartu badu ere.
2018/04/26 - 22:10
Sumina kaleetan 'La Manada'ren epaiaren aurka
Milaka emakume kalera atera dira Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.