Bortxaketa kasuetarako Zigor Kodea 'lehenbailehen' berritzea eskatu du Marotok
Javier Maroto PPko Gizarte Gaietako Politika idazkariordeak Zigor Kodea "lehenbailehen" berritzea eskatu du gaur, "biktimak erasotzaileei aurre ez egitea edo ez defendatzea erabakiz gero ere", bortxaketa kontuan hartu dezan.
Erreforma horri ekiteko dei egin dio Marotok Espainiako Gobernuari, joan den asteazkenean 'La Manada' taldeko bost kideei bederatzi urteko espetxe-zigorra ezarriz ebatzitako epaiaren inguruan hainbat egunetan "lasai hausnartu" eta gero. Sexu-abusuak egin zituztela erabaki du epaimahaiak, eta ez bortxaketa, intimidaziorik eta indarkeriarik egon ez zela argudiatuta.
"Gure Zigor Kodeak indarkeria ezinbestekotzat jotzen badu pertsona bati bortxaketa eta eraso delituak leporatzeko, Zigor Kode hori berehala berritu behar dugu, agerikoa den arazo bati erantzuteko", arrazoitu du Marotok PPren egoitzaren aurrean egindako adierazpenetan.
Bortxaketa baten gertakari "lotsagarria" eta "mingarria" badagoela azpimarratu du, nahiz eta biktimak indarkeriarik ez jasan erasotzaileei aurre egin ez zielako. Agintari popularraren aburuz, "emakumearen defentsarekin konpromisoa" dutenek, Maroto barne, "mezu hori ulertu dute, epaia ebatzi zuten epaileen eztabaidaz harago".
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"