La Palma sumendia
2022/09/18 - 16:56
La Palmako sumendia esnatu zenetik urtebetera, familia asko ez dira oraindik itzuli etxera
Sumendiak irlako biztanle guztien bizitzak aldatu zituen, eta mundu osora iritsi ziren bertako irudi ikusgarriak. Ia urtebete geroago, labak jandakoa berreraikitzen jarraitzen dute.
2022/08/20 - 22:58
Galdakaoko boluntarioek omenaldia jaso dute La Palmako erupzioaren ostean emandako laguntzagatik
Alvaro Saizek, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko presidenteak, hunkituta gogoratzen ditu duela ia urtebete uhartean igaro zituzten egunak. Oraindik ere esker on mezuak jasotzen jarraitzen dute.
2022/08/20 - 22:53
Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak La Palmaren omenaldia jaso du, erupzioan egindako lanagatik
186 egun izan ziren bertan, eta orain, El Paso herrian, palmatarren esker ona jaso dute, emozio handiz.
2021/12/27 - 16:25
Cumbre Vieja sumendia itzalita, kalteak konpontzen hasi dira La Palman
Ehunka dira etxerik gabe gelditu direnak. Agindutako laguntzak ahalik eta azkarren heldu daitezela eskatu diote gaur bisitan dabilen Pedro Sanchezi.
2021/12/26 - 15:52
Non albistea, han ETB
2021eko albiste garrantzitsuenean harian egon da ETB, eta laburbilduma osatu dugu bideo honetan.
2021/12/25 - 21:45
Palmako sumendia ofizialki eman dute itzalitzat
Hiru hilabeteren ostean, agintariek iragarri dute irailaren 19an hasitako erupzioa amaitu egin dela.
2021/12/25 - 21:44
Sumendia itzalita, lasaitasuna iritsi da La Palmara
Dena den, gas toxikoa eta lur-jausiak egon daitezkeela ohartarazi dute. Orain, berreraikitzeko lanean hasiko dira.
2021/12/24 - 13:27
La Palmako sumendiko erupzioa hiru hilabetetan zehar
La Palmako sumendiak bihar beteko ditu hamar egun azken erupzioa gelditu zenetik. Epe hori ezarri dute irailaren 19an piztu zen erupzioa behin betiko amaitutzat jotzeko. Berrikus ditzagun sumendiak piztuta igaro dituen hiru hilabeteak.
2021/12/19 - 16:00
Hiru hilabete bete dira Palmako sumendia piztu zenetik
Azken astean arnasa hartu dute, neke zantzuak dituelako sumendiak. Zientzialariek uste dute gabonetan itzalitzat eman daitekeela, egoerak horrela jarraitzen badu.
2021/12/15 - 21:59
Astelehenetik, jarduerarik gabe dago La Palmako Cumbre Vieja sumendia
Etenaldia aprobetxatuz, konora hurbildu dira zientzialariak. Euren esanetan, hamar egun itxaron behar da guztiz itzali den ikusteko.
2021/11/30 - 10:41
La Palmako sumendiaren kono nagusia, drone batetik ikusita
Irudietan ikus daiteke kono nagusiak jarduera eten duela eta bigarren mailako konoak biltzen duela une honetan jarduera handiena.
2021/11/19 - 15:42
Bizkaiko Gurutze Gorriko Alain Bravok hamar egun egin ditu Palman laguntzen
Anboton, Gorbeian eta Bizkaiko beste mendi askotan makina bat erreskate egin ditu Alain Bravok. Oraingoan, ostera, urrutiko beste mendi batean ibili da laguntzen, La Palmako Cumbre Viejan izan da.
2021/11/10 - 11:57
La Palmako sumendiaren isurketa berri bat itsasoa iritsi da Los Guirres hondartzaren inguruan
Labaren eta itsasoaren arteko talka termikoaren eraginez azido klorhidrikoaren partikulak dituzten lurrun zutabeak sortu dira. Lurrun hau osasunerako arriskutsuak izan daitezke (@involcan-en irudiak).
2021/11/02 - 15:43
GBGE Galdakao elkartea La Palmara joan da, sumendiaren kaltedunei laguntzera
Galdakotik joan diren sei pertsonek labak edo errautsek suntsitu ez dituzten etxebizitzak salbatzea da helburua. Horretarako egin behar duten lana ez da makala.
2021/11/02 - 10:49
La Palmako bost udalerritan eskolak bertan behera utzi behar izan dituzte sumendiaren errautsarengatik
Eskolak Internet bidez izango dira El Paso, Los Llanos de Aridane, Tazacorte, Tijarafe eta Puntagorda udalerrietan, La Palmako sumendiak botatzen duen errautsaren ondorioz.
2021/11/01 - 13:15
La Palmako sumendia zazpigarren erupzio astean sartu da
La Palmako sumendiak 975,2 hektarea kaltetu eta 2.574 eraikin suntsitu ditu irailaren 19an erupzioan sartu zenetik.
2021/10/30 - 22:50
Milaka turista joan dira zubi honetan La Palmara, sumendiaren erupzioa ikusteko
Zubi honetan turismoa berreskuratzen hasi da La Palma. Izan ere, 10.000 turistatik gora bertaratu dira sumendia ikustera, eta hoteletako okupazioa zein garraio publikoa beteta daude. Gainera, bisitari-oldeagatik, lotura-autobusak jarri dituzte behatokira iristeko.
2021/10/29 - 14:43
Bonba bolkaniko bat La Palmako sumendiko hegalean behera
Harri Geiger geokimikariak grabatu ditu irudiak. Irudietan, La Palmako sumendiaren goialdetik abiadura handian jaisten den bonba bolkaniko bat ikus daiteke.
2021/10/28 - 11:51
La Palmako sumendiaren kono nagusia hautsi egin da berriro eta airearen kalitatearekiko kezka areagotu egin da
Azken orduetan, 3,5 gradutik gorako lurrikarak ugaritu egin dira La Palman, sakonera ertainetan eta sakonetan. Horren ondorioz, VI intentsitateko lurrikara gertatzeko aukerak handitu egin dira.
2021/10/27 - 18:17
138 lurrikara baino gehiago izan dira La Palman azken 24 orduotan, 4,6ko indarrekoa handiena
Laba botatzen jarraitzen du sumendiak, eta kolada zaharren gainetik doaz berriak. Irailaren 19tik, 908 hektarea harrapatu ditu labak.