LABI Euskadi
2021/03/05 - 17:51
Euskadin mugikortasuna nolakoa izango den du aztergai LABIk
Lehendakariak agerraldia egingo du 18:00etan Prentsaurrekoa eitb.eus-en bidez jarraitu ahalko duzu, zuzenean.
2021/03/05 - 16:03
LABIk Euskadi barruko mugikortasuna berreskuratzea erabaki dezake arratsaldean
Birusari aurre egiteko modu bakarra mugikortasuna eta kontaktuak murriztea dela esan du lehendakariak gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, horregatik ez da espero jende bilkurak lautik seira pasatzea.
2021/03/04 - 15:20
Herrien arteko mugikortasuna baimentzea aztertuko du bihar LABIak
Neurriak arintzeko asmoa dago, baina pandemiaren bilakaera eta bereziki ZIUetako okupazio altua ikusita, Jaurlaritzak zuhurtzia mezua bidali du beste behin.
2021/03/03 - 11:02
Lurralde barruko mugikortasuna baimentzea aztertuko du LABIk, ostiraleko bileran
Jonan Fernandezen iritziz, ez da "irekiera handiak" egiteko garaia. LABIren batzorde teknikoak ostegunean egingo du batzarra, LABIren aholku batzordearen bezperan.
2021/03/02 - 12:03
Atutxa: "Eremu gorrian egon arren, beste adierazleak ere begiratu behar ditugu"
Ostiraleko LABIan neurriak arinduko diren galdetuta, Itxaso Atutxak adierazi du "LABIak kontutan hartzen dituen bost parametroetako batzuen datuak ez dira onak".
2021/02/12 - 15:25
Udalerrien arteko mugikortasunean murrizketak arindu ditu Eusko Jaurlaritzak
Alboko udalerrira aktibitate sozioekonomikoak eta aire libreko kirola egitera joan ahalko da. Bizi Berri III planaren helburua da ekainean intzidentzia 60tik behera egotea.
2021/02/12 - 15:25
Kirolari dagozkion neurri eta salbuespen berriak
Ondoko herrira joatea baimenduta egongo da aire librean kirola egiteko. Horrez gain, gorrian ez dagoen beste udalerri batera mugitu ahalko da eskola kiroleko entrenamenduetara joateko.
2021/02/11 - 16:10
EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari nola erantzun aztertzen ari da Jaurlaritza
Gobernuko zerbitzu juridikoek astelehenera arteko epea dute autoaren aurkako helegitea aurkezteko. Bestalde, "Bultza Kirola Euskadi" elkarteak dio LABIri itxarongo diola epaitegira jo aurretik.
2021/02/11 - 14:59
LABI teknikoa bildu da eta ez da aurreikusten aldaketa sakonik etorriko denik
Izurritearen jarraipena egin eta biharko aholku batzordean eztabaidatu eta hartu daitezkeen neurriak izan dituzte mahai gainean.
2021/02/11 - 10:44
LABI teknikoak pandemiaren bilakaera aztertu eta balizko neurriak proposatuko ditu
Auzitegiak eremu gorrian dauden taberna eta jatetxeak irekitzeko baimena eman ostean, ikusteko dago, LABI teknikoaren proposamena jasota, LABIren Aholku Batzordeak zer erabakitzen duen ostiralean.
2021/02/10 - 18:23
Tabernak irekitzeko baimena eman izana kaltegarria dela esan du Sagarduik
Osasun sailburuak agerraldia egin du Legebiltzarrean txertaketa irregularrei buruz eta mugikortasunari lotutako murrizketak urratu zituen LABiko kidearen harira azalpenak emateko.
2021/02/10 - 15:26
Ez dirudi Jaurlaritzak neurri murriztaile gehiago hartuko dituenik ostiraleko bileran
LABI teknikoa bihar bilduko da. Eta politikoa etzi, lehendakaria buru. Atzoko epaia gora behera, neurriak ez gogortzea erabaki lezake.
2021/02/09 - 15:23
Jaurlaritzak kargutik kendu du Ibon Etxeberria, konfinamendua urratu ostean
Jaurlaritza ez dator bat Etxeberriak dekretuari buruz egin duen interpretazioarekin. Sagarduiren esanetan, zalantza sor dezake idazketak, baina dio neurriak eurak oso argiak direla.
2021/02/09 - 12:56
LABIko kide batek golfean aritzeko konfinamendua hautsi duela salatu dute
Osasun Sailak haren jokabidea defendatu du, azken astean kirola aire librean egiteko irizpidea aldatu egin dela, baina agiri ofizialetan oraindik ez dutela argitaratu argudiatuta.
2021/02/08 - 12:28
Zupiria: ''Egoerak eskatzen digu zorroztasunean jarraitzea''
Bingen Zupiriak ohartarazi du gaixo egon litezkeen pertsonen etxeratzeak bermatzea dela "une honetan, arrisku punturik inportanteena".
2021/02/03 - 15:29
Urkulluk espero du LABIren hurrengo bileran neurri zorrotzagoak hartu behar ez izatea
Aste Santuari buruz esan du une honetan zaila egiten zaiola horretan pentsatzea: "Goiz da mugikortasun askea ekar dezakeen edozertan pentsatzeko, kutsatzeek gora egin dezaketela kontuan izanda".
2021/01/23 - 16:00
Astelehenean EAEn indarrean sartuko diren neurriak, argitaratuta
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dute astelehenetik aurrera indarrean sartuko diren neurri murriztaileen dekretua: udalerrien mugak, itxita, eta bilerak, lau pertsonara mugatuta.
2021/01/22 - 18:20
Euskadi Pfizer txertoaren 'seigarren dosia' erabiltzen ari da posible denean
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak zehaztu duenez, potean geratzen den hondarra dosi bat osatzeko nahikoa ez denean, ez dute seigarren dosia ematen, “segurtasun bermeak betetzen ez dituelako”.
2021/01/22 - 16:12
EAEko udalerri guztiak itxi eta bilerak lau pertsonara mugatu dituzte
Neurriak autonomia erkidego osoan zorroztu ditu LABIk, astelehenetik aurrera. Saltokien ordutegia ez da aldatuko, etxeratze-agindua ezin izan dutelako aurreratu.
2021/01/22 - 15:22
LABI teknikoak EAEko udalerri guztiak ixtea proposatu du
Gainera, LABIren Batzorde Teknikoak bilera guztiak lau pertsonara mugatzea ere proposatu dio Aholku Batzordeari.