LABI Euskadi
2020/10/27 - 11:57
Neurri murriztaile berriak, iraupena eta salbuespenak
Jaurlaritzak udalerriak itxi ditu, etxeratze-agindua ezarri du eta sei pertsonatik gorako taldeak galarazi ditu.
2020/10/27 - 10:53
Udalerritik ateratzea galarazi eta EAE ixtea agindu du Jaurlaritzak
23:00etatik 06:00etara ezingo da kalean ibili, ordu tarte horietan etxeratze agindua ezarri dutelako. Halaber, sei pertsonatik gorako bilerak galarazi ditu Jaurlaritzak.
2020/10/26 - 21:20
Hauek dira neurri murriztaile berriak Euskadin, alarma-egoera ezarri ondoren
Udalerrietara mugatu ditu joan-etorriak Jaurlaritzak, eta EAE ixtea agindu du. 23:00etatik 06:00etara ezingo da kalean ibili, ordu tarte horietan etxeratze agindua ezarri dutelako.
2020/10/26 - 21:08
Euskadiko osasun egoera "kezkagarritzat" jo du Sagarduik
Eusko Jaurlaritzaren ustez, eraginkorragoa da neurri murriztaileak udalerri guztietara zabaltzea.
2020/10/26 - 17:53
Jaurlaritzak COVID-19aren aurkako neurri berriak iragarriko ditu gaur
Goizeko lehen orduan esparru juridiko berria aztertu dute, eta une honetan LABIren bileran neurri murriztaile berriak aztertzen ari dira. Neurriak, ostera, arratsaldean iragarriko dituzte.
2020/10/26 - 15:20
Arratsaldean ezagutuko ditugu ezarriko diren neurri murriztaile berriak
Goiz guztia bilduta egon da Biziberri planaren batzorde teknikoa eta arratsaldean LABI taldea batzartuko da. Ondoren ezagutuko ditugu neurri berriak.
2020/10/24 - 13:09
Fernandez: "Laster mugatuko da, ziur aski, gaueko aisialdia"
EAEn pandemia kontrolatzeko sortutako batzorde teknikoaren koordinatzaileak "nork bere burua mugatzeko" eskatu die herritarrei, hori aginduko duen lege baten zain egon beharrean.
2020/10/24 - 10:17
Euskadi osoan gaur indarrean sartuko diren neurriak
Edozein talde edo bileratan gehienez ere sei pertsonak parte hartzea gomendatu du Eusko Jaurlaritzak, EAEko Auzitegi Nagusiak behartzea ez duelako babestu.
2020/10/22 - 15:47
Urkullu: "Alarma ez den neurri orori atea itxi dio Justizia Auzitegi Nagusiak"
Lehendakariak aurreratu du arratsaldeko bileran egoera sakon aztertuko dutela, eta COVID-19ari aurre egiteko neurri berriak proposatuko dituela.
2020/10/21 - 21:11
Alerta gorrian dauden herrietan neurri gehiago hartzea aztertuko du gaur Jaurlaritzak
Testuinguru horretan, Ignacio Garitanok aurreratu du, egoerak hala eskatzen badu, ez dutela arazorik izango zenbait udalerritan konfinamendu perimetralak ezartzeko.
2020/10/21 - 16:19
Bihar arratsaldean LABI taldearen bilera izango da egoera aztertzeko
Baliteke neurri murriztaile gehiago ezartzea gorrian dauden 5.000 biztanletik gorako herrietan.
2020/10/21 - 12:27
Urkullu, etxeratze-agindua aztertzeko prest, "neurri guztiak hartu ostean"
Lehendakariaren ustez, alarma-egoera ezarri baino, Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoen arteko "gobernantza kolaboratiboa" behar da.
2020/10/19 - 10:47
Bilerak 6 pertsonara mugatzea ez da gomendioa, debekua baizik
Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiari igorri dio agindua dagoeneko. Auzitegiak orain hiru egun ditu txostena aztertzeko. Hala, beranduen dela, ostegunerako argituta beharko luke auziak.
2020/10/17 - 21:07
"Berandu" ibiltzea eta "motz geratzea" leporatu dio EH Bilduk Urkulluri
"Berriro diogu: birusari aurre hartu behar zaio", nabarmendu du koalizio abertzaleak Twitterren duen kontu ofizialean.
2020/10/17 - 16:38
Aisialdiarekin lotutako murrizketak erabaki ditu LABI aholku-batzordeak
Tabernetako edukiera % 50era murriztuko dute, eta sei pertsona baino gehiagoko taldeak debekatuta egongo dira.
2020/10/17 - 16:29
Neurri murriztaile berriak EAEn, koronabirusari aurre egiteko
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, parkeak gauean itxi egingo dituzte, tabernek 00:00etan, eta 6 pertsona baino gehiago biltzea ez da posible izango esparru publikoan zein pribatuan.
2020/10/17 - 15:18
Aforoak % 50era eta sei pertsona baino gutxiagoko taldeak Euskadin
Gainera, parke, lorategi eta jolastokiak 23:00etan itxiko dituzte, eta federatu gabeko kirol lehiaketak bertan behera geratuko dira. Ostalaritzak ateak 24:00etan itxi beharko ditu.
2020/10/16 - 16:57
Urkulluk aholku-batzordea bilduko du larunbat honetan, neurri gehiago hartzeko
Larunbat honetan iragarriko dituzten murrizketa berriek orain arte espazio publiko eta lokaletan baimendutako edukierekin zerikusia izango dute; esaterako, taberna eta jatetxeen barnealdea ixtea.
2020/08/28 - 10:12
Ikasturte berrirako neurriak iragartzen ari da Jaurlaritza
Nekane Murga eta Cristina Uriarte prentsaurrekoa eskaintzen ari dira, LABIren bileraren ostean, ikastetxeetara itzultzeko hartutako neurri guztien berri emateko.
2020/08/25 - 16:43
Eusko Jaurlaritzak ostiralean hartuko ditu ikasgeletara itzultzeko neurriak
Datorren ostiralean LABIren bilera egingo dute, eta bertara Nekane Murga dago gonbidatuta. Bertan, ikasturte hasierarako beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte.