Alerta gorrian dauden herrietan neurri gehiago hartzea aztertuko du gaur Jaurlaritzak
Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen LABI Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku-batzordea berriro bilduko da gaur, osteguna, koronabirusaren bilakaera dela-eta neurri murriztaile gehiago hartu behar ote diren aztertzeko. Bileraren ostean, 18:00etan, agerraldia egingo dute hedabideen aurrean, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
Besteak beste, 100.000 biztanleko 500 kasu positibotik gorako tasa duten 5.000 biztanletik gorako udalerrietan koronabirusaren hedapena saihesteko neurri "fokalizatu eta kirurgiko" berriak ezartzeko aukera aztertuko dute, lehendakariak berak jakitera eman duenez.
Gaur egun, 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten EAEko udalerriak ondorengoak dira: Abadiño, Durango, Elorrio, Ermua eta Lekeitio Bizkaian, eta Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Hernani, Lezo, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zumaia eta Zumarraga, Gipuzkoan. Araban ez dago tasa hori gainditzen duen herririk.
Joan den larunbatean, euskal erakunde guztiak ordezkatuta dauden organo hori eta Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria bildu ziren, eta EAEn neurri murriztaile gehiago hartzeko agindua adostu zuten. Osasun Sailaren agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak baliozkotzeko zain daude orain.
Agindu horrek sei pertsonatik gorako taldeak debekatzea eta edukiera % 50era murriztea ezartzen du, besteak beste, ostalaritzan (terrazak salbu) eta kultur ekitaldietan eta erlijiosoetan. Jatetxeetan eta tabernetan 00:00etan ixtea ere aurreikusten du, orain arte baino ordubete lehenago, eta txokoetan eta elkarteetan jarduera debekatzea.
Gainera, Iñigo Urkulluk esan du "kezkatuta" daudela eta "5.000 biztanletik gorako udalerrietan beharrezkoak izan daitezkeen neurri berriak ezartzea" aztertuko dutela biharko bileran, "udalerri horietako batzuetan intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 kasu positibotik gorakoa baita". Azaldu duenez, neurri horiek, printzipioz, "fokalizatuak eta kirurgikoak" dira. "Hausnarketa horretan ari gara, eta bihar arratsaldean modu partekatuan heldu nahi diogu LABIren bileran", adierazi du.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak dagoeneko eman du agindu horren aldeko txostena; Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo esan zuenez, baliteke agindua berraztertzea, eta LABIren biharko bileran adostu daiteke hori.
Asteartean jakitera eman ziren Euskadiko pandemiaren bilakaerari buruzko azken datuek erakusten dutenez, Gipuzkoako bilakaerak gorantz jarraitzen du, 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasuko tasa metatua gainditu baitu. Zehazki, 506,14koa da Gipuzkoan, 304,7koa Bizkaian eta 291,8koa Araban.
Garitano: "Jaurlaritzak ez du arazorik izango herriak konfinatzeko"
Testuinguru honetan, Ignacio Garitano Osakidetzaren eta Osasun Sailaren Zaintza eta Kontrol programako koordinatzaileak adierazi du Eusko Jaurlaritzak ez duela “arazorik” izango herri osoak ixteko, neurri hori pandemia kontrolatzeko baliagarria izan daitekeela uste badu.
Garitanok gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak koronabirusari aurre egiteko diseinatutako planak dagoeneko aurreikusten duela konfinamendu perimetralak ezartzea, pandemiaren hedapen handiko lekuetan.
Nolanahi ere, balizko konfinamendu horiek eragingarria izateko, beste neurri “osagarriak” ere ezarri behar direla azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaletasunen artean, euren traineruen garaipenak ospatu baitituzte.
Imsersoren bidaiak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat astelehenean abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaitxoak egiteko.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.
54 urteko motorzale bat hil da Gasteizen izandako istripu batean
Istripua AP-1etik N-622ra doan zatian gertatu da, Arabako hiriburuan. Larrialdi-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.