Neurri murriztaile berriak, iraupena eta salbuespenak
EAEko Aldizkari Ofizialak astearte honetan, hilak 27, argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak atzo iragarritako neurri murriztaileak. Neurriok alarma-egoera baliatuta eta koronabirusaren kutsatzeak gelditzeko asmoz hartu dituzte. Hauek dira neurriak eta salbuespenak:
1- Gauez zirkulatzeko askatasuna mugatuta egongo da 23:00etatik 06:00etara. Hala ere, beharrezkoak diren jarduerak egiteko posible izango da kaletik ibiltzea.
Hauek aipatzen ditu zehazki dekretuak: sendagaiak, osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erostea; osasun-zentroetara joatea; albaitaritza-zentroetara joatea urgentziazko arrazoiengatik; laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea; ohiko bizilekura itzultzea, atal honetan aurreikusitako jarduera batzuk egin ondoren; adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea; gasolindegietan edo gasolina-zerbitzuguneetan erregaia hartzea, aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezkoa denean, eta ezinbestekoa den edozein jarduera, betiere behar bezala egiaztatuta badago.
2- Euskal Autonomia Erkidegoko mugak itxita egongo dira. Salbuespenak izango dira eta beharrezkoak diren kasuetan posible izango da EAEko mugak zeharkatzea, besteak beste, osasun arreta jasotzeko, lanera joateko, ikasketengatik edo zaintza arrazoiengatik.
3- Udalerri guztietan sarrera-irteerak itxita egongo dira. Alabaina, udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimenduko da jarduera sozioekonomikoak egiteko (udalerri mugakidean egin ohi diren jarduerak, eta 2. artikuluan jaso diren salbuespenen artean ez daudenak, esaterako: supermerkatura joatea, tindategira, jatetxera edo haurtzaindegira joatea, eta gure udalerrian bertan egin ditzakegun baina, hurbiltasunagatik eta irisgarritasunagatik, udalerri mugakidean egitea komeni zaizkigun jarduera sozial eta/edo ekonomikoak, Jaurlaritzak gerora kaleratutako gidan jasotzen denez).
Udalerri mugakideetara joan ahalko gara, halaber, kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko, edota baimendutako kirol-lehiaketetarako beharrezkoak diren lekualdatzeak egiteko.
Aurreko bi kasuetan bezala, posible izango da udalerritik ateratzea, besteak beste, osasun arreta jasotzeko, lanera joateko, ikasketengatik edo zaintza arrazoiengatik.
4- Gehienez sei pertsona bildu ahalko dira taldean, eremu publikoan nahiz pribatuan. Bizikideak izatea izango da salbuespena eta kasu horretan ez da mugarik egongo.
Neurriok gaurko 06:00etan sartu dira indarrean. eta gutxienez 15 egunez egongo dira indarrean. Tarten horretan neurriak luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango dira, betiere osasun egoeraren arabera.
Neurri espezifikoak
Neurri orokorrez gain, dekretuak hainbat neurri zehatz jasotzen ditu. Aurrena, maskararen erabilera derrigorrezkoa dela gogorarazten du, aurretik ebatzitakoari jarraiki.
Beilei eta ehorzketei dagokienez, gehienez 30 pertsona izan ahalko dira aire zabaleko guneetan, eta sei pertsona espazio itxietan, bizikideak izan edo ez. Dena dela, ezingo da gainditu baimendutako edukieraren % 50. Hildako pertsona bat ehorzteko edo haren errausketa-agurra egiteko segizioan, gehienez ere 30 pertsonak parte hartu ahal izango dute aire librean, eta 10 leku itxian, betiere distantzia soziala mantenduta. Aire zabalean egiten diren merkatuetan ezingo dira jarri ohiko edo baimendutako postuen % 50 baino gehiago (postu arteko banaketa 1,5 metrokoa).
Ostalaritza Eremu gorrian zeuden herrietan ezarritako itxiera ordua (21:00) bertan behera geratu da, eta orokorra ezarri: tabernek eta jatetxeak, terrazek barne, 23:00ak baino lehen itxi beharko dute, barne hartuko da bezeroak ateratzea, 23:00etan zirkulazioa mugatu baino nahikoa lehenago. 06:00ak arte itxita egon beharko dira. Barran kontsumitzea debekatuta dago. Kontsumoa mahaian eserita egingo da beti. Gehienezko edukiera % 50koa izango da, eta mahai baten bueltan, gehienez sei pertsona bildu ahalko dira. Diskotekek eta txoko eta elkarte gastronomikoek zarratuta jarraituko dute. Joko eta apustu etxeei tabernei ezarritako neurri berak ezarriko zaizkie.
Kultura-jarduerak eta ikuskizunak baimenduta daude espazio itxietan, gehienezko edukiera % 50ekoa bada eta gehienez 400 pertsonarekin (aire librean, edukiera % 50ekoa izan behar da, gehienez 600 pertsona).
Taldeko kirol jarduera honako kasuetan bakarrik baimenduko da (bakarkakoa baimenduta dago): gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak, betiere maskara erabilita, bai eta lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak ere. Aire zabalean, banaka edo taldeka egin daiteke, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere sei pertsonako taldeetan. Eskola kirolari dagokionez, entrenamenduetan gehienez sei ume/nerabe izan ahalko dira. Profesionala edo erdi-profesionala ez den talde federatuen lehiaketak eta eskola kirolarenak bertan behera jarraitzen du.
Espazio itxietan zein aire zabalean egiten diren kirol lehiaketek, ekitaldiek eta kirol-ikuskizunek % 50eko gehienezko edukiera izango dute (gehienez 400 eta 600 pertsona, hurrenez hurren). Zehaztu beharra dago halakoetara udalerri horretan eta ondokoetan bizi direnak bakarrik joan ahalko direla. Hots, San Mameseko partidetara bilbotarrak eta ondoko herrietakoak bakarrik joan ahalko dira.
Garraio publikoari (taxiak eta ibilgailu gidariduneko garraioa salbu) abiatzeko azken ordu hau ezarriko zaio: 24:00ak. Horrez gain, gehieneko edukiera bete arte okupatu ahal izango dira.
Haur-parkeak, kirol-eremuak, skate pistak edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horietan gehieneko edukiera errespetatzen bada: barrutiaren azaleraren espazio konputagarriko lau metro koadro bakoitzeko pertsona bat.
Zure interesekoa izan daiteke
San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotan, muturreko beroagatik
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak "ezin direla zehaztu presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gizon bat hil da Sopuertan, trafiko istripuz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.