LABI Euskadi
2021/09/17 - 11:28
Zupiria: "Neurrien lasaitzeak diskotekak betetzera eramango gaituela uste badugu, oker gaude"
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du "askatasun handiagoko" agertoki baten atarian gaudela, eta zaila izango dela murrizketak ezartzea. Hori dela eta, zuhurtzia eta erantzukizuna eskatu dizkie herritarrei.
2021/09/17 - 01:56
Euskadin gaueko aisialdia berreskuratzeko aukera mahai gainean jarriko du gaur LABIk
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa alertaren 2 mailara jatsi dira. Bizi Berri IV planaren arabera, agertoki honetan edukiera handitzea, ordutegiak luzatzea eta taldean bildu daitezkeen pertsonen kopurua 10era zabaltzea posible litzateke. Horrekin batera, diskotekak irekitzea eztabaidatuko dute.
2021/09/16 - 22:30
147 kasuko intzidentzia metatuarekin neurriak leundu ditzake ostiral honetako LABIk
Besteak beste, aforoek, ordutegiek eta gaueko aisiak arnasa pixka bat har lezakete. Eusko Jaurlaritzaren Biziberri planaren helburuak betetzen ari dira intzidentzia eta txertaketari dagokionez. Villabona, Ortuella, Trapagaran, Galdakao eta Laudio eremu berdean daude.
2021/09/15 - 16:02
Urkulluk zientzialariei babesa eman die ''gutxiesten'' dituztenen aurrean
Iñigo Urkulluk Donostian egin ditu adierazpen hauek, EHUren 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko ekitaldi ofizialean emandako hitzaldian.
2021/09/14 - 22:38
Gaueko aisialdiak ez du itxaropen handirik ostiraleko LABIren bilerari begira
Diskoteketan dantzalekuak baimentzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Nafarroan, ez da dantzalekurik izango, baina ordutegiak asko malgutuko dira ostiraletik aurrera gau giroko aisialdian.
2021/09/10 - 13:29
LABIren Aholku Batzordea irailaren 17rako deitu du lehendakariak
Pandemiaren egoerak nabarmen egin du hobera azken egunetan, hala, egun indarrean dauden neurriak arintzea erabaki lezake mahaiak.
2021/09/09 - 19:59
Gaixo immunodeprimituei hirugarren txertorako hitzordua ematen hasi da Osakidetza
Taldea 4.500 pertsonak osatzen dute. Tartean daude, besteak beste, transplanteren baten hartzaileak edota minbizia mota batzuen kontrako tratamenduan dauden gaixoak.
2021/09/09 - 12:16
Zupiria: "Litekeena da irailaren 20ko astean indarrean dauden neurriak berrikustea"
Bingen Zupiriak azpimarratu duenez, "zuhurtziaz jokatzen jarraitu behar dugu, baina 2-3 asteren buruan bizimodu irekiagoa egiteko aukera izan genezake".
2021/09/08 - 20:38
Neurriak arintzeko eta pandemiaren beheranzko joera egonkortzen den ikusteko 15 egun itxarongo ditu Euskadik
Jonan Fernandezek ez du "zentzuzkoa" ikusten une honetan neurri murriztaileak arintzea. Gainera, Delta aldaera kasuen % 95 direla gogorarazi du.
2021/09/08 - 13:26
Jaurlaritzak intzidentzia tasa 150 kasutara jaistea lortu nahi du datozen asteetan
Jonan Fernandezek adierazi duenez, helburua da ZIUetako okupazioa 1. agertokiko zifra baxuenetan egotea eta herritarren % 90ek txertatzea da.
2021/09/01 - 02:31
LABIk onartutako neurri berriak gaur sartu dira indarrean
LABIk onartutako neurri berriak asteazken honetan sartu dira indarrean. Kontsultatu hemen zerrenda osoa.
2021/08/30 - 23:34
Zinemaldiak pozez hartu du zinema-aretoen edukiera % 60ra zabaltzea
Joan den astean, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak ETBn egindako elkarrizketa batean zinema-aretoetan publiko gehiago sartzeko eskatu zuen, jaialdia bideragarria izan zedin. Eta gaur egun LABIk ahalbidetu du.
2021/08/30 - 16:29
Ostalariek eta dendariek begi onez ikusi dituzte neurri berriak
Neurriak iragarri bezain laster erreakzioak ez dira falta izan kalean. Ostalariek eta dendariek begi onez hartu dituzte neurri malguagoak, arnasa hartzeko aukera ematen dietelako.
2021/08/30 - 16:20
Pandemiaren egoera ikusita, LABIk hainbat neurri leundu ditu
Denda, gimnasio eta zinema aretoetan aforoa % 35ekoa izatetik % 60ra pasako da. Taberna eta jatetxe barrualdeetan, berriz, % 60koa izango da. 5.000 pertsona baino gehiagoko aforoa duten instalazioetan edukiera % 30era igoko da.
2021/08/30 - 16:14
Hauek izango dira euskal taldeen estadioetako edukierak
LABIk aurkeztutako dekretu berriaren araberan, 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan gehieneko edukiera % 20tik % 30era zabalduko da, irailaren 1etik aurrera.
2021/08/30 - 14:24
Gela izango da burbuila taldea bai Haur Hezkuntzan eta baita Lehen Hezkuntzan ere
Bildarratz sailburuak azaldu duenez, Haur Hezkuntzako ikasleek ez dute musukorik eraman beharko gelan, baina bai Lehen Hezkuntzakoek.
2021/08/30 - 13:50
''3-4 astean xede-populazio osoa gutxienez dosi batekin txertatuta izango dugu''
Gotzone Sagarduik azaldu duenez, EAEko herritarren % 86,6k covid-19aren aurkako txertoaren dosi bat jaso dute gutxienez, eta % 78,9k jarraibide osoa.
2021/08/30 - 13:05
Edukiera % 60ra handitu du LABIk, ostalaritzan salbu, % 50ekoa izango baita
Edukieraren inguruko neurriak malgutzeaz gain, mahaiaren bueltan bil daitekeen jende kopurua 8 pertsonara igotzea erabaki dute, eta futbol-estadioetako edukiera % 30era handitu dute.
2021/08/30 - 12:32
LABI bilduta dago Euskadiko egoera epidemiologikoa eta indarrean dauden neurriak aztertzeko
Aurreko bileran, covid-19aren aurkako neurriei eustea erabaki zuen aholku-batzordeak, pandemiaren beheranzko joerak ez baitu "isla argirik" ospitaleen okupazioan.
2021/08/30 - 12:05
Egoera epidemiologikoa eta indarrean dauden neurriak aztertzen ari da LABI
Iñigo Urkullu buru duen bileran, egoera epidemiologikoa aztertzen ari dira eta pandemiari aurre egiteko neurri berriak hartu ala ez erabakiko dute.