Hauek izango dira euskal taldeen estadioetako edukierak
LABIk 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetako gehieneko edukiera % 30era egokitu du, astelehen honetan, abuztuaren 30ean, aurkeztutako dekretu berriaren arabera. Hala, Lehen Mailako eta Bigarren Mailako futbol-estadioetan, beraz, edukiera % 20tik % 30era igotzeko aukera izango dute irailaren 1etik aurrera.
LaLiga Santander ligako euskal taldeei dagokienez, zale kopuru hau hartu ahalko dute zelaietan:
- Alaves (Mendizorrotza): 5.952 zale izango dira irailaren 19an, larunbatean, Osasunaren aurkako partidan.
- Athletic (San Mames): 15.986 bazkide hartu ahalko dituzte irailaren 11n, larunbatean, Mallorcaren aurkako partida ikusteko.
- Reala (Reale Arena): 11.850 zalek izango dute aukera irailaren 19an, larunbatean, Sevillaren aurkako partida ikusteko.
LaLiga SmartBank ligako euskal taldeen artean, berriz, Ipuruak bakarrik du 5.000 ikusle baino gehiago hartzeko edukiera, eta, beraz, % 30eko edukierara egokitzeko aukera izango du Eibarrek:
- Eibar (Ipurua): 2.449 zale sartu ahako dira zelaian irailaren 4an Leganesen aurkako partida ikustera.
Saskibaloian, aldaketa horrek ACBko bigarren jardunaldian izango du eragina. Irailaren 23an, 3.004 zale izango dira Miribillan, Bilbao Basketen eta Zaragozaren arteko partida ikusteko. Buesa Arenan, aldiz, 4.651 zalek izango dute Baskonia eta Fuenlabradaren arteko partida ikusteko aukera, irailaren 24an.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.