lan eskaintzak
2019/04/15 - 20:31
Osakidetzak zozketa bidez hautatuko ditu lan-eskaintzetako epaimahaiak
Bestalde, proba teorikoetarako 'EAEtik kanpoko adituak' deituko dituzte, eta epaimahaikideek formazio saio bat jasoko dute, euren ardurak eta egitekoak azaltzeko.
2019/04/12 - 11:31
Emakume batek lan elkarrizketa faltsu batean bortxatu egin dutela salatu du Getxon
Ustezko erasotzailea (gizona) Areetan atxilotu dute.
2019/04/03 - 13:57
Jasun aire-iragazkien enpresa britainiarrak lantegi bat irekiko du Gueñesen
Iragazki oso sofistikatuak fabrikatuko ditu EAEn. Horretarako, 5 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du, eta 10 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Enkarterrin.
2019/04/01 - 15:40
39 lanpostuko LEPa deitu dute Nafarroan informatika sistemetako teknikariei zuzenduta
Hautaprobak urrian hasiko dira. 39 lanpostuak hiru txandatan banatuko dituzte: 16 plaza txanda irekirako; 17, barne-igoerako txandarako, eta gainerako 6ak, desgaitasunen bat duten pertsonentzat.
2019/03/29 - 16:24
Espainiako Gobernuak 33.793 plazako LEPa iragarri du hauteskundeen atarian
Batetek azaldu duenez, eskaintza honen helburua herritarren arreta hobetzea eta Administrazioa gaztetzea da.
2019/03/28 - 17:18
Ekainaren 15ean egingo dute Hezkuntzako lan eskaintza publikoaren lehen proba, BECen
Guztira 7.988 eskaera jaso dituzte 1.687 lanpostu betetzeko. Onartutakoen zerrenda apirilaren 3an argitaratuko du Hezkuntza Sailak.
2019/03/26 - 21:24
Jaurlaritzak 500tik 700ra igo du Ertzaintzan bete beharreko lanpostuen kopurua
700 lanpostu eskainiko dira dagoeneko martxan dagoen Ertzaintzaren 28. promozioan. Ertzaintzan inoiz egin den lan eskaintzarik handienetako bat da.
2019/03/20 - 18:05
Legebiltzarrak ez du eskatuko susmopean dauden lan eskaintzako azterketak gelditzea
Probak geldiaraztea eskatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, baina EAJk eta PSE-EEk errefusatu dute. Bitartean, PP bozketan abstenitu da.
2019/03/15 - 21:47
La Naval ontziolako langileak Madrilen izan dira enpresaren nazionalizazioa eskatzeko
Reyes Maroto Industria ministroak esan die ez dela posible esku-hartze publikorik inbertsore pribaturik izan gabe.
2019/03/14 - 15:11
2012ko abenduan sailburu ardura hartu zuen Jon Darponek
Medikua bera, kudeaketan eskarmentua zuen gizona zen. Jaurlaritzaren ikurretako bat gidatzera etorri zen: azpiegitura berriak, osasun egitasmo aitzindariak eta Osakidetzako lan eskaintza.
2019/03/11 - 17:22
Hiru sendagile deitu dituzte deklaratzera, Osakidetzako irregulartasunekin lotuta
Ikerketa burutu ostean, fiskalak ezagutarazte delitua egotzi die hiru sendagile horiei, eta auzipetu gisa deitu ditu deklaratzera.
2019/03/05 - 10:52
Zabalik, Arabako Enplegu Publikoaren Eskaintzan izena emateko epea
Interesdunek apirilaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
2019/03/01 - 13:58
Gasteizek 39 udaltzainentzako lan eskaintza publikoa onartu du
Deialdi bateratura joango dira plaza hauek, eta hurrengo pausoak hautaketa prozesua eta Arkauteko formakuntza izango dira.
2019/02/26 - 22:31
Osakidetzaren lan-eskaintza publikoaren eredua aztertzeko lantaldea sortu dute
Kerman Orbegozo (EAJ), Rebeka Ubera (EH Bildu), Cristina Macazaga (Elkarrekin Podemos), Natalia Rojo (PSE-EE) eta Laura Garrido (PP) legebiltzarkideek osatuko dute lantalde berria.
2019/02/26 - 15:07
Lehendakariak 'uzten' dion bitartean 'lanean jarraituko duela' esan du Darponek
Urkulluk kargutik kentzen ez badu, oposizioak Legebiltzarrean Darponen aurka aurkeztuko duen gaitzespen-mozioa babestuko duela esan du alderdi popularrak.
2019/02/22 - 15:06
4.350 hautagai eta 500 lanpostu, Ertzaintzaren larunbateko lan eskaintza publikoan
Azterketa psikoteknikoak eta ezagutza eta pertsonalitate probak egingo dituzte bihar BECen. Azken 25 urteetan Ertzaintzak egin duen lan eskaintza publiko handiena izango da.
2019/02/20 - 11:05
Jon Darponek ez du dimititzeko asmorik eta Lan Eskaintza Publikoa amaitu nahi du
Halaber, Fiskaltzak seinalatutako Osakidetzako hiru arduradunen errugabetasun presuntzioa defendatu du. 'Ez dago ezer frogatuta', gaineratu du.
2019/02/19 - 18:56
Darpon kargugabetzeko eskatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek
EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk neurriak hartzeko eskatu diote Urkullu lehendakariari. Idoia Mendiak, berriz, Jaurlaritza "auzia argitzeko ahaleginetan" ari dela azpimarratu du.
2019/02/19 - 16:41
Filtrazioen arduradunak hiru mediku direla uste du Fiskaltzak
Anestesiologia, Angiologia eta Digestiboko probetan izandako ustezko irregulartasunak hiru zerbitzubururi leporatu dizkie.
2019/02/19 - 15:48
Darponek dimititzeak 'ez du zentzurik', Erkorekaren esanetan
Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, Osasun sailburua arazoa konpontzeko konpromisoa hartu du, eta, hortaz, "zeregin horretan jarraitu beharko luke".