Lan istripuak
2022/08/24 - 19:06
Atxondoko Draxton-Fuchosa enpresako langile bat larri zauritu da
Enpresa-batzordeak "prekarietateari" eta kontratazio-baldintzei egotzi die lan-istripua, eta ostegunerako elkarretaratzea deitu du.
2022/08/23 - 13:35
Langile bat hil da Markina-Xemeingo harrobi batean
34 urteko langilea harri handi batek harrapatuta hil zen astelehen honetan. LABek mobilizazioetan parte hartzera dei egin du.
2022/08/17 - 22:44
Langile bat hil da Zeanurin, zuhaitzak mozten ari zela
Aurten Euskal Herrian lan istripuz hil den 51. langilea da, laugarrena abuztuan.
2022/08/16 - 17:43
Garraiolari bat hil da Oiartzungo Lanbarren industrialdean, istripu ez traumatikoan
Asteartean gertatu da, LABek jakitera eman duenez; sindikatuak elkarretaratzea deitu du, asteazken eguerdirako.
2022/08/10 - 20:06
LAB, ELA, ESK, STEILAS, ENHE eta HIRU sindikatuek lanean babes neurriak bete daitezen eskatu dute
Errenterian ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute eguerdian lan-istripuak salatzeko. Hildakoen familiei elkartasuna adierazi diete.
2022/08/10 - 18:44
Elkarretaratzea egin dute Errenterian elkarretaratzea azken 48 orduotan izandako bi lan istripuak salatzeko
Sindikatuek deitutako ekitaldian, hildakoen familiei elkartasuna adierazi diete sindikatuetako ordezkariek, eta lanean babes neurriak bete ditzaten eskatu dute.
2022/08/09 - 12:05
49 urteko langile bat hil da Errenterian, aldamio batetik erorita
Lan ezbeharra atzo jazo zen. Behargina laugarren pisutik amildu zen Goiko kaleko lan batzuetan beharrean ari zela.