EAEk Estatuko lan absentismo tasarik altuena dauka, Adecco Group Instituteren arabera
Adecco Group Institute erakundeak 2022ko hirugarren hiruhilekoari dagokion absentismo eta lan istripuei buruzko txostena argitaratu du. Bertan ematen dituen datuen arabera, EAEk dauka Estatu osotik lanera agertzen ez direnen kopururik handiena; hain zuzen ere, % 9,8koa da datua. Nafarroa dago bigarren postuan % 8,3ko tasarekin. Bi kasuetan, urte osoko datuak kontutan hartuta, %1 inguru egin du gora datuak.
Ikerketa zentroko zuzendari Javier Blascok datuak kontestuan jarri nahi izan ditu. Bere hitzetan, hirugarren hiruhilekoan "udako oporren eraginez hitzartutako ordu efektiboek izan duten beherakada nabarmenaren ondorioz" etorri da datu hau.
Aldi baterako ezintasunaren ondorioz gertatutako absentismoari dagokion tasa aurrekoa baino baxuagoa da EAEn; % 7,4koa. 2021ekoarekin alderatuta % 1,2 egin zuen gora eta hau ere Estatuko altuena da.
Datuak sektoreka begiratuta, huts egite gehien gertatu ziren sektorea industria izan zen Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Atzetik ditu eraikuntza eta zerbitzuak.
Confebasken erantzuna
Confebask patronalak deitoratu egin ditu lanera ez joatearen datu hauek. Virginia Mugicarentzat, patronalaren sail juridikoko zuzendariarentzat, datuok "ez dute albiste berririk ekarri" eta penagarritzat jo du EAE "behin eta berriz txapeldun izatea" absentismoan. Lehiakortasunarentzat "oso datu kaltegarriak" direla gehitu du.
Patronaleko zuzendaritzako kideak aldi baterako ezintasunari lotutako absentismoaren datuak azpimarratu ditu. Datu orokorren % 70-80 artean daudela esan du eta ez dutela ulertzen "zergatik den gainerako komunitateetan baino askoz altuagoa". Enpresariak oso arduratuta daudela eta gaia erakundeei helarazi dietela azaldu du.
Ezbeharren kopurua jaitsi egin da
The Adecco Groupen ikerketa eta dibulgaziorako gunearen txostenak ezbeharrei buruz ere hitz egiten du. Haren arabera, lan-istripuek % 21 egin zuten behera 2022ko hirugarren hiruhilekoan Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, 2021eko epe berberarekin alderatuta.
Lan istripuen inzidentzia 100.000 biztanleko 214koa da EAEn. Estatuko hirugarren daturik baxuena da, datu orokorra 234koa baita. Nafarroan, aldiz, Estatuko bataz bestekoa gainditzen dute; 100.000 biztanleko 291 lagunek izan zuten lan-istripuren bat.
Sektoreak kontutan hartuta, eraikuntzan gertatzen dira istripu gehienak. Bigarren lekuan industria agertzen da eta, ondoren, nekazaritza. Kontrara, zerbitzuen sektorean zenbatzen dira istripu gutxien.
Azkenik, in itinere istripuen datuei begiratuta, 100.000 biztanleko 25 langilek izan zuten bidean istripuren bat 2022ko uztailean, abuztuan edo irailean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.