Lan istripuak
2022/05/03 - 09:42
35 urteko langile bat hil da Ondarroan izandako lan istripu batean
Langilea eraikin bateko leihoa mozten ari zen, eta lepoan egindako zauriaren ondorioz hil da. Osalanek ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostegun honetarako Ondarroan.
2022/04/29 - 14:29
CAFeko langileek amiantoaren biktimak omendu dituzte
Beasaingo CAFeko langileek manifestazioa eta omenaldia egin diete amiantoaren ondorioz hildako lankideei. Lore-eskaintza CAFen ate nagusian amiantoaren biktimei egindako monumentuan egin da.
2022/04/28 - 16:33
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Egunean prekarietateak hiltzen duela salatu du gehiengo sindikalak
Sindikatuek lan istripuak salatu dituzte gaur ospatu dituzten manifestazioetan. Prekarietatea eta gehiegizko azpikontratazioa istripu hauen atzean daudela uste dute.
2022/04/28 - 12:39
Lourdes Iscar (Osalan): "Laneko arriskuen prebentzioa huts egiten ari da, zaintza jaisten ari garelako"
Osalaneko zuzendari nagusiaren aburuz, "lan batek, batez ere, segurua izan behar du, eta denok egin behar dugu lan horretarako".
2022/04/28 - 11:21
Mitxel Lakuntza: ''Enpresa askok ez diote beldurrik ikuskaritzari, eta horren adierazle da istripu kopurua''
ELAren idazkari nagusiak soldatak KPIaren arabera zerga igoera exijitu du berriz ere: "Korronte eta posizio neoliberalietan egon direnek ere esan dute ez dela zergak jaisteko garaia, justu kontrakoa. FMIk ere bai. Oso garbi ikusten da, FMI berak ere ezkerretik pasa du Eusko Jaurlaritza".
2022/04/28 - 11:16
Mitxel Lakuntza: "Lan istripuen erdiak gertatzen dira kontratuaren lehen bi hilabeteetan"
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko egunaren harira, ELAko idazkari nagusiak salatu duenez, enpresek ez dute legea betetzen eta administrazioak ez du behar besteko presioa eta ikuskaritza egiten.
2022/04/25 - 14:41
Sei lan-heriotza eta 61 lan-istripu larri erregistratu ditu aurten Osalanek
Guztira, 9.569 istripu zenbatu ditu EAEko estatistika ofizialak 2022ko lehen hiruhilekoan. Eusko Jaurlaritzak "gehien-gehienak saihestu zitezkeela" nabarmendu du, eta sentsibilizazio-kanpaina berria abiatu du.
2022/04/18 - 19:52
Gasteizko langile bat hil da Haron enpresako ateak azpian harrapatuta
Gertaera joan den larunbatean izan zen, oraindik zehaztu ez diren arrazoiengatik, zaintza-lanak egiten ari zen enpresako atea gainera erori zitzaionean
2022/04/13 - 22:08
70 urteko baserritar bat hil da Olaberrian, traktoreak harrapatuta
Ezbeharra 18:00etan gertatu da Barruti auzoan. Biktima traktorearekin lanean ari zen soro batean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta biktima suspertzen saiatu dira, baina azkenean tokian bertan hil egin da.
2022/04/12 - 18:36
52 urteko behargin bat hil da Iruñeko Arrosadia auzoan
Ezbeharra 15:00etan gertatu da Urrobi Errekaren kalean. Aurten dagoeneko 18 behargin hil dira Euskal Herrian lan-istripuz, horietako hiru Nafarroan.
2022/04/12 - 18:23
Gobernuek ez dute nahikoa egiten lan istripuen gorakadaren aurrean, sindikatuen arabera
2021ean Hego Euskal Herrian 68 pertsona hil ziren lanean. Sindikatuek diotenez, gobernuek ez dituzte prebentzio politikak aldatzen, nahiz eta "eraginkorrak ez izan". Ikuskari gehiago eskatu dituzte EAEn eta Nafarroan.
2022/04/12 - 16:36
68 langile hil ziren Hego Euskal Herrian lan-istripuz 2021. urtean
Aurten, oraingoz, 16 langile hil dira Hego Euskal Herrian lan istripuetan. Halako istripuak gutxitzeko baliabide gehiago eskatu ditu gehiengo sindikalak, bere iritziz, lan ikuskaritzan eta Osalanen behar baino behargin gutxiago daudelako egoerari aurre egiteko.
2022/04/11 - 15:33
Langile bat hil da Zamudion, lan istripu ez traumatiko batean
Ingemat enpresan izan zen lan istripua, apirilaren 6an. LABek salatu duenez, tramatikoak ez diren lan istripuak "ez dira kasualitatez gertatzen lan ordutegian". Aurten horrela hil den hirugarren langilea da.
2022/04/07 - 21:09
51 urteko arrantzale hondarribiar bat hil da Kantabriako uretan, bihotzekoak jota
'San Antonio Berria' ontzian ari zen lanean, berdelaren kanpainan murgilduta. LABek gogorarazi duenez, aurten gutxienez 16 behargin hil dira lanpostuan jadanik.
2022/04/06 - 17:19
ELAk ez du parte hartuko "langileak txiroago" bihurtzen dituen errenta-itunetan, Lakuntzaren arabera
Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusiak 1.381 euroko gutxieneko soldata eskatu du, KPIaren araberako soldata-igoerak, langile publikoen finkapena, edo energia-enpresen publikotasuna.
2022/03/28 - 22:04
Langile bat hil da Eibarren, lan istripu batean
5 metrotik erorita hil da 60 urteko gizonezkoa. Ezbeharra 11:15 aldera gertatu da. Nahiz eta larrialdi zerbitzuek behargina artatu eta Donostia Ospitalera eraman, 17:00etan heriotzaren berri eman dute.
2022/03/19 - 14:30
Langile bat hil da lan-istripuz, Zegamako Goilaser enpresan
57 urteko gizonezkoa da hildakoa. Ertzaintzak ikerketa ireki du. Bestalde, gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du atzo langile bat hil zen Lakuntzako enpresaren aurrean, 2015etik lau langile hil direla bertan salatzeko.
2022/03/18 - 18:52
Berriozarko 39 urteko langile bat hil da Lakuntzan
15:15ean gertatu da ezbeharra, pieza handiak galdatzen lan egiten duen Sakana Elkarte Kooperatiboan. Atzo beste istripu bat izan zen lantegi horretan bertan, eta LABek salatu duenez, 2015etik enpresa horretan bizia galdu duen laugarren behargina da.
2022/03/09 - 17:14
Behargin bat hil da Baionan
Garabi bat gidatzen ari zela, erori egin da etxebizitza baten gainera eta gidaria hil egin da. Ezbeharra San Izpiritu auzoan gertatu da 14:00ak aldera. Etxebizitzako 22 bizilagun, tartean lau haur, Ibis hotelera eraman behar izan dituzte.
2022/02/19 - 13:22
37 urteko langile bat hil da Deustun, aldamio batetik erorita
Ertzaintzak baieztatu duenez, eraikin bateko seigarren solairutik erori da behargina eta tokian bertan zendu da. Osalanek ikerketa zabaldu du. Zortzi dira, dagoeneko, 2022an Euskal Herrian lan-istriputan hil direnak.