Langile bat hil da Eibarren, lan istripu batean
60 urteko langile bat hil da Eibarren (Gipuzkoa), bost metroko altueratik erorita. Proyectos y Reformas Leire enpresarentzat lan egiten zuen hildakoak.
EiTB Mediak azaldu duenez, behargina pabiloi bateko teilatua konpontzen ari zen, itoginak konpontzen, hain zuzen ere. Halako batean kubierta zapaldu eta erori egin da.
LAB sindikatuak Twitter sare sozialean salatu duenez, 14 langile zendu dira aurten lan istripuz, horietatik bost altueratik erorita; "hau da, neurri egokiak hartuz gero erabat ekidin daitekeen lan istripu motaren ondorioz". "Odoluste honek erantzuleak ditu", erantsi du sindikatu abertzaleak.
Ezbeharra 11:15 aldera gertatu da. Nahiz eta larrialdi zerbitzuek behargina artatu eta Donostia Ospitalera eraman, 17:00etan heriotzaren berri eman dute.
Osalanek ikerketa jarri du martxan.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk greba orokorra deituko du
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako