Gobernuek ez dute nahikoa egiten lan istripuen gorakadaren aurrean, sindikatuen arabera
Lan heriotzak eta gaixotasunak % 10,2 hazi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 16,7 Nafarroako Foru Erkidegoan 2021ean, ELA, LAB, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek batera aurkeztu duten lan osasunari buruzko txostenaren arabera.
2021ean gutxienez 48 heriotza izan dira EAEn eta 20 Nafarroan. Sindikatuen esanetan, "datu negatibo horrek erakusten du aurreko urteetako joerarekin jarraitzen dugula". "Pandemiaren ondorioz 2021ean mugak eta murrizketak izan diren arren gizartean zein lanean eraginez, laneko ezbeharrek nabarmen egin dute gora", nabarmendu dute.
Gainera, txostenak jaso dituen datuen arabera, EAEn, iaz, batez beste, egunean gutxienez 205 pertsonak izan zuten lan istripu bat, eta Nafarroan, berriz, 30ek.
Gaixotasun profesionalei dagokienez, sindikatuek berriro salatu dute estatistika ofizialetako "azpierregistroa". "Gutxienez 12 pertsona hil dira amiantoarekin lotutako patologiengatik, baina asko ez dira laneko gaixotasun gisa deklaratzen; beraz, estatistika ofizialak ez dira errealitatearekiko batere fidelak", azaldu dute.
Lan heriotzen estatistika ofiziala ere bestelakoa da. EAEn, erakundeek 35 zenbatu dituzte (sindikatuek 48), eta Nafarroan, 13 (sindikatuek 20). Nolanahi ere, istripuen kopuruak gora egin du 2020ko datuekin alderatuta.
Istripu hilgarrien % 26 ez dira traumatikoak izan, % 14 altueratik izandako erorikoengatik izan dira, % 22 in itinere eta % 28 harrapaketa edo kolpe baten ondorioz. Gainera, % 19 azpikontratatuak ziren eta % 15,6 garraiolariak.
Industriaren sektorean izan dira heriotza gehien (% 44); ondoren, zerbitzuen sektorea (% 28) eta eraikuntza ( % 11). Sindikatuen arabera, "aipamen berezia" merezi du basogintzak, 6 langile hil baitira (% 13). Arrantzale bat, nekazaritza sektoreko langile bat eta 10 garraiolari ere hil dira. 17 langile amiantoaren eraginez zendu dira.
Era berean, Burkina Fason eraildako kazetariak ere gogoratu dituzte sindikatuek, euren estatistiketan erregistratu ez badituzte ere.
Sindikatuen ustez, EAEko eta Nafarroako lan istripuak "ulertezinak" dira, "are gehiago kontuan hartuta istripu eta gaixotasun profesional oro saihets daitekeela baliabide tekniko eta giza baliabide egokiak jartzen badira", baina, deitoratu dutenez, "hemen huts egiten jarraitzen da".
Zentzu horretan, "ez da diru nahikorik bideratzen lantokietan segurtasun baldintza egokiak izateko inbertsioari aurre egiteko".
Batetik, enpresak "prebentzioan gastatu behar du langileei oinarrizko baldintzak emateko". Bestetik, deitoratu dutenez, gobernuek "ez dituzte prebentzio politikak aldatzen, eraginkorrak ez direla ikusi bada ere, eta ez dira langile gehiago kontratatzen enpresetan prebentzioa egoki bermatzeko".
Horregatik, Lan Ikuskaritzan zein Osalanen langile teknikoak gehitzea eskatu dute. 100 teknikari gehiago eskatu dituzte EAEn eta 50 gehiago Nafarroan, "Europar Batasunarekin parekatzeko". "Arrisku edo ezbeharrak dituzten enpresak hurbiletik ikertzeko" ere eskatu dute.
"Hori aldatzen ez den bitartean, prekarietateak enpresetan jarraitzen duen bitartean, urtero 50 pertsonatik gora hilko dira lanean Hego Euskal Herrian. Sindikatuok lanean jarraituko dugu hori gerta ez dadin", gehitu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.