Lan istripuak
2024/05/09 - 14:00
Bost langile zauritu dira Bilboko Zazpikaleetako eraikin bateko zati bat erorita
Dendarikale kaleko 24.a eraberritzeko lanetan ari ziren, eta barruko egituraren zati bat da behera etorritakoa. Hiru behargin bere kabuz atera ahal izan dira, eta beste biak suhiltzaileek atera behar izan dituzte.
2024/05/07 - 16:05
Hilda aurkitu dituzte Madrilgo eraikin bateko solairua erorita harrapatuta geratu diren bi langileak
Hirugarren langile bat zaurituta erreskatatu dute eta ospitalera eraman dute.
2024/05/07 - 15:10
Bi langile harrapatuta daude Madrilen, birgaitzen ari ziren eraikin bateko forjatua erorita
Horretaz gain, pertsona bat erreskatatu eta ospitalera eraman dute, hanka hautsita eta hainbat kolpe zituela. Madrilgo Udaleko suhiltzaileak lanean ari dira harrapatuta geratu diren bi lagunak erreskatatzeko, baina eraikina ez dago egonkor.
2024/05/01 - 16:44
Sindikatuek Jaurlaritza berriari ohartarazi diote konfrontazioari eutsiko diotela, lan-baldintzak hobetu arte
Hego Euskal Herrian, aurten ere, ordezkaritza handiena duten sindikatuek bereizita egin dute mobilizazioa. Ipar Euskal Herrian, aldiz, sindikatu nagusiek manifestazio bateratua deitu dute.
2024/04/30 - 19:47
Hainbat manifestaziok Euskal Herri osoko kaleak hartu dituzte Maiatzaren Lehenean
Ipar Euskal Herrian, CFDT, CGT, FSU, LAB eta Solidaires sindikatuek indarrak batu dituzte Baionan; Hego Euskal Herrian, aldiz, lau sindikatu nagusiek, banatuta, manifestazioak antolatu dituzte euskal hiriburuetan.
2024/04/29 - 21:38
CAFeko enpresa batzordeak amiantoa kentzeko protokoloak berritzeko eskatu du
Langileek salatu dutenez, azken urteetan amiantoa erretiratzeko egindako lanek ez dute instalazioak garbi geratzea bermatu ezta langileen segurtasuna ere.
2024/04/29 - 19:02
22 urteko langile bat hil da Artzentalesen, baso lanetan ari zela izandako istripu baten ondorioz
ELA sindikatuak salatu duenez, 2021tik 12 langile hil dira basogintzaren sektorean. Azken heriotza hau salatzeko, elkarretaratzea deitu dute biharko Zallan.
2024/04/26 - 18:10
Emakume bat hil da Egilatzen behi batzuen kolpeak jasota
Biktimaren semea ere larri zauritu dute, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan dute.
2024/04/25 - 13:03
Basoko langile bat oso larri zauritu da Artzentaleseko mendi batean, moztutako zuhaitz batek kolpatuta
ELAren arabera, lanean ari zirela moztutako pinuetako bat trabatuta geratu zen eta, askatzeko makinak erabiliz, zuhaitzak langilea jo zuen.
2024/04/24 - 16:13
CCOO Euskadik manifestazioa egin du Bilbon, laneko segurtasuna eta osasuna aldarrikatzeko
Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, apirilaren 28an, Alfonso Rios CCOO Euskadiko adierazi duenez, "prekarietateak hil egiten du: aurten 12 langile hil dira Euskadin".
2024/04/15 - 21:07
59 urteko garraiolari iruindar bat hil da Lleidan, eta 54 urteko langile autonomo bat Gasteizen
LABek azaldu duenez, igandean bere kamioiaren kabinan hilik azaldu zen garraiolaria. Antza denez, bihotzekoak jota hil zen. Bestalde, joan den astean, behargin autonomo batek istripua izan zuen, komunitate bateko garbiketa lanak burutzen ari zela. Asteburuan hil egin da zauri larrien ondorioz.
2024/04/07 - 21:57
Bi udaltzain arin zauritu dira eguerdian Beasaingo euren bulegoetan izandako lan istripu batean
EITB Mediak jakin duenez, udaltzainetako bat anbulantzian eraman dute ospitalera, belaunean zaurituta, eta bigarrena bere kabuz joan da, eskuan zauria zuela. Ertzaintza ari da gertaera ikertzen, baina ez du istripuaren nondik norakoen xehetasunik eman.
2024/04/06 - 22:02
Langile bat zauritu da Lantzen, ortuan beharrean zegoela rotabatore batekin oina harrapatuta
12:28an gertatu da istripua, SOS Nafarroak jakinarazi duenez. Langilea helikopteroan eraman dute ospitalera.
2024/03/06 - 10:52
Epaile batek "in itinere" jo du medikura joateko enpresatik irtetean langile batek izandako istripua
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak langile baten errekurtsoa onartu du, eta epai bat baliogabetu du; izan ere, epai horren arabera, lanera joateko zirkulazio-istripu baten ondorioz sortutako aldi baterako ezintasuna gaixotasun arruntak eragindakoa zen, eta ez lan-istripuak eragindakoa.
2024/02/26 - 19:59
Behargin bat hil da Arrasaten, hiru metroko sakoneran, kutxatila baten barruan lanean ari zela
Lan-istripua 16:30ean gertatu da, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Langilea kutxatilaren barrutik atera dute. Atera ostean, osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Dagoeneko 16 pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Hego Euskal Herrian.
2024/02/19 - 16:42
Lan Ikuskaritzak 33.617 kontratu bihurtu ditu mugagabe legealdian Euskadin
Legealdiko 22.390 ikerketa-jardueratan 1.666 arau-hauste egin dira, eta 8,7 milioi euro bildu dituzte.
2024/02/15 - 17:28
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean izandako lan-istripuan
SOS Nafarroak 13:47ean jaso du ezbeharraren berri, eta Foruzaingoak jakinarazi du litekeena dela zerbaitek behargina harrapatu izana. Langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute 19:00etan ostiralean, Altsasuko Iortia plazan.
2024/02/14 - 21:55
Durangon, atzo behargin bat lan istripuan hil eta biharamunean, protesta egin dute Bilbon
Sindikatuek salatu dute aurten 14 langile hil direla beharrean ari zirela, eta enpresariei bota diete errua, ez omen dituztelako segurtasun-neurriak jartzen. Baita Eusko Jaurlaritzari ere, legea betearazten ez duelakoan. Besteak beste, laneko segurtasunean inpunitatea dagoela adierazi dute.
2024/02/13 - 17:47
45 urteko gizon bat hil da Durangon, teilatu batetik erorita
10:50 aldera gertatu da ezbeharra, Fundiciones Fumbarri lantegian. LABek ohar bidez azaldu duenez, hildakoa Porto Cubiertas enpresako langilea zen eta Fundiciones Fumbarri lantegiko teilatua konpontzen ari zen.
2024/02/12 - 18:41
Lan-istripuek ia % 30 egin dute gora urtarrilean Euskadin, 2023ko datuekin alderatuta, zortzi hildakorekin
Laneko ezbeharrengatiko bajak (4.059) aurreko urteko lehen hilabetean baino 900 gehiago izan dira.