Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi udaltzain arin zauritu dira eguerdian Beasaingo euren bulegoetan izandako lan istripu batean

EITB Mediak jakin duenez, udaltzainetako bat anbulantzian eraman dute ospitalera, belaunean zaurituta, eta bigarrena bere kabuz joan da, eskuan zauria zuela. Ertzaintza ari da gertaera ikertzen, baina ez du istripuaren nondik norakoen xehetasunik eman.
Beasaingo Udala.
Beasaingo Udala.

Lan istripua izan da igande eguerdian Beasaingo Udaltzaingoaren bulegoetan, eta bi udaltzain arin zauritu dira.

EITB Mediak jakin duenez, udaltzainetako bat anbulantzian eraman dute ospitalera, belaunean zaurituta, eta bigarrena bere kabuz joan da erietxera, eskuan zauria zuela.

Ertzaintza ari da gertaera ikertzen, baina ez du istripuaren nondik norakoen xehetasunik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X