Lana
2025/02/11 - 13:15
Nano Automotivek iragarri du Tuteran duen lantegia itxi eta bertako 120 langileak kaleratuko dituela
Urtarrilaren 14tik lantegiko ekoizpenak behera egin du eta enpresa batzordeak aurreikusita zuen erabakia etorri da azkenean.
2025/02/11 - 10:19
Ayerzak ''zorroztasun eza'' salatu du medikuek ''bajak eta altak ematerako orduan''
Jose Miguel Ayerza ADEGIren idazkari nagusiaren hitzetan, "gizarte arazo bat daukagu bajarekiko" eta "sakon" aztertu behar da gaia, "absentismoa guztiontzako delako txarra". "Askotan, bajak eta altak ematerakoan ez da zorrotz jokatzen", esan du.
2025/02/10 - 13:47
Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 1.184 eurora igotzeko akordioa sinatu dute Lan Ministerioak eta sindikatuek
Yolanda Diaz Lan ministroak eta Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiek sinatu dute ituna. Gutxieneko soldataren igoera astearte honetan onartuko dute Ministroen Kontseiluan, eta berehala sartuko da indarrean, aurtengo urtarrilaren 1eko atzeraeraginez.
2025/02/07 - 18:29
Oñatiko Stadler lantegiak bere ateak itxi eta behargin guztiak, 58, kaleratuko ditu
Enpresak automobilgintza sektorerako sintetizatutako pieza metalikoak ekoizten ditu, eta 2024ko uztailetik dago hartzekodunen konkurtsoan. ELAren ustez, "guztia zuzendaritzaren kudeaketa eskasaren ondorioa da".
2025/02/05 - 13:46
Gutxieneko soldataren gainean patronalak eta sindikatuek akordioa lortuko duten itxaropena du Jaurlaritzak
Bestalde, lanaldia 37,5 ordura murrizteko aurreproiektua begi onez ikusten duela esan du Ekonomia, Lana eta Enpleguko sailburuak.
2025/02/05 - 10:41
37,5 orduko lanaldia: nola ezarri daiteke eta noiz sartuko da indarrean
Neurria behin betiko onartuko balitz, bi modu egongo lirateke ezartzeko: batetik, eguneko lanaldia murriztea, eta bestetik, urteko librantza egunak gehitzea. Enpresa bakoitzak negoziatu beharko luke hori langileen batzordearekin.
2025/02/04 - 10:41
Euskadiko 350.000 langileri lanaldia 37,5 ordura murriztuko diete urtea amaitu baino lehen
Espainian 12 milioi langileri eragingo die lanaldiaren jaitsierak. 37,5 ordutik gorako lan astea duten enpresek 2025eko abenduaren 31ra arteko epea izango dute neurria aplikatzeko.
2025/01/30 - 16:48
Gasteizko Mercedes lantegiko 180 behin-behineko langile kaleratuko dituzte, otsailetik hasita
Enpresak martxoan hirutik bira murriztuko ditu lan-txandak, produkzioaren beherakada dela eta. Horrela, otsailaren erdialdetik aurrera, behin-behineko behargin horien kontratuak amaituko dira, eta ez zaizkie berrituko.
2025/01/30 - 15:05
Arabako Aldundiak adierazi du EAEko hainbat inbertsorek Guardian erosteko interesa dutela
Balizko inbertsoreek Laudioko labearen itzaltze kontrolatua babesten dutela berretsi dute Foru Aldundiak eta EAJk. Laudioko alkateak, ordea, salatu du informazio falta dagoela.
2025/01/29 - 22:25
Jantokietako eta garbiketako greban "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak" salatu dituzte ELAk, LABek eta CCOOk
Sindikatuek ziurtatu dutenez, "oztopoak oztopo", jarraipen "oso zabala" espero dute ostegun eta ostiral honetan, eskura dituzten datuen arabera.
2025/01/29 - 21:13
Balenciaga ontziolako langile-batzordeak Zumaiako osoko bilkuran parte hartuko du ostegunean
Langileen ordezkariek azaldu dutenez, alderdien "babes aktiboa" eskatuko dute, "Eusko Jaurlaritzan eta Espainiako Gobernuan enpresaren jarraipenerako eta plantillari eusteko beharrezkoa den laguntza instituzionala" lor dezaten.
2025/01/29 - 07:54
Albiste izango dira: Guardianeko labearen itzaltzea, Osasun Itunaren Mahaia eta lehendakaria Bruselan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/28 - 10:22
Euskadik 43.400 landun gutxiagorekin itxi du 2024 eta langabezia-tasa % 8,17ra igo da
Bestalde, Nafarroa da Espainiako Estatuan langabezia-tasa txikiena duen autonomia-erkidegoa, % 6,6, Biztanleria Aktiboaren azken Inkestaren datuen arabera.
2025/01/28 - 08:48
Albiste izango dira: DeepSeek, greba Haurreskolak Partzuergoan eta Jaurlaritzaren eta Guardianen arteko bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/27 - 14:55
Balenciaga ontziolako langileek elkarretaratzeak egingo dituzte asteartean Donostian
Erakundeen jarrera gaitzesteko mobilizatzen jarraituko dute, iraungitzeko EEEaren negoziazioak noiz hasiko diren zain dauden bitartean.
2025/01/27 - 08:56
Albiste izango dira: Eguraldia, aste erabakigarria Guardia Glassen eta 80 urte dira Auschwitz askatu zutenetik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/22 - 11:43
Laudioko lantegia "bideragarria" dela nabarmendu du alkateak, izan Guardian konpainiarekin edo beste batekin
Ainize Gastaka alkateak elkartasuna adierazi die kaleratuko dituzten 171 langileen familiei, eta Udala irtenbide bat aurkitzeko lanean ari dela gaineratu du.
2025/01/22 - 08:49
Albiste izango dira: Greba hezkuntza publikoan, Guardian enpresaren itxiera Laudion eta omnibus dekretua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/21 - 19:36
Guardianek Laudioko lantegia ixteko dituen arrazoiak justifikatuta dauden ikertuko du Eusko Jaurlaritzak
171 pertsona ari dira lanean enpresan, eta, dioenez, enpresak lantegia itxi beharko du ezin duelako “modu seguruan eta fidagarrian lan egiten jarraitu”, bertan dagoen labea oso higatuta dagoelako eta horren karga-hormak "ustekabeko kalte kritikoa" izan duelako.
2025/01/21 - 16:21
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzako 12 greba egunetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak
Zuzendaritza-taldeko eta plantillako langile banak bermatu beharko dute ikasleak ikastetxera sartzea, eta hezkuntza-etapa bakoitzeko irakasle bat egotea eskatuko da. Garbiketako langileen gutxienez % 50ek egin beharko dute lan, eta sukaldeko langileen kasuan, berriz, % 10ek.