Lana
2024/04/03 - 14:15
Ostegunean sartuko da indarrean errelebo kontratua, Jaurlaritzaren eta gutxiengo sindikalaren ituna tarteko
CCOO eta UGT sindikatuek sinatu dute akordioa. Horri esker, 700-800 langile laboral finkok erretiro partziala hartu ahalko dute. ELAk eta LABek ez dute ituna izenpetu.
2024/04/03 - 10:07
Sindikatuak gaurko deitu ditu Jaurlaritzak, 2024ko errelebo kontratua adosteko
ELAk erretiro partziala "akordioa lortu gabe" ere bermatzea eskatu du, eta LABek negoziaziorik nahi ez izatea egotzi dio Jaurlaritzari.
2024/04/03 - 09:59
Albiste izango dira: GKEen kontrako erasoak Gazan, errelebo kontratuak eta 'bake artisauen' kontrako epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/02 - 13:44
2024an aurreikusitakoa baino bi hamarren gutxiago haziko da EAEko ekonomia, Jaurlaritzaren ustez
Eguneratutako txostenaren arabera, Barne Produktu Gordinak % 1,9 egingo du gora, ezarritakoa baino hazkunde apalagoan. 2025erako, aldiz, hobeak dira aurreikuspenak 2025erako: % 2,1eko haziko da. Bi ekitaldietan 18.000 enplegu gehiago sortuko dira, eta langabezia tasa % 7an kokatu da.
2024/04/02 - 12:05
Langabeziak gora egin du EAEn eta behera Nafarroan, bietan afiliatuen kopurua hazi den arren
Martxoko datuak kaleratu ditu gaur Lan Ministerioak. Horien arabera, Espainiako Estatuan langabeen kopuruak gora egin duen erkidego bakarrenetarikoa izan da EAE (% 2,09). Foru Erkidegoan % 3,46ko jaitsiera izan da, betiere iazko hilabete berarekin alderatuta.
2024/03/26 - 10:32
Espainiako ekonomia % 2,5 hazi zen 2023an, euroguneko batez bestekoa baino bost aldiz gehiago
Carlos Cuerpos Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroaren arabera, gaur kaleratutako datuek "berretsi egiten dute, beste behin, Espainiako ekonomiaren martxa ona".
2024/03/24 - 12:34
''Iturginak, argiketariak, okinak… falta zaizkigu. Egoera kezkagarria izaten hasi da''
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak azpimarratu duenez, Lanbide Heziketak ondo prestatzen ditu profesionalak, baina, oro har, lanpostu horiek betetzeko eskulan eskasia larria dago. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2024/03/18 - 18:31
Funtzionario ez diren 500-700 langile publiko errelebo kontraturik gabe gera litezke aurten Euskadin
Jaurlaritza ez dela Funtzio Publikoan errelebo kontratua aplikatzen ari salatu dute sindikatuek. Bere aldetik, Gobernuak esan du negoziazioak irekita jarraitzen duela, eta sindikatuen erantzunaren zain dagoela.
2024/03/18 - 13:12
Amiantoagatik hildako Navaleko langile baten heriotzaren jatorri profesionala aitortu du Gizarte Segurantzak
Gizarte Segurantzaren Bizkaiko Institutuak alarguntasun pentsioa handituko dio 2022an hildako langilearen alargunari, eta, horrez gain, kalte ordaina jasotzeko aukera izango du.
2024/03/15 - 18:18
Euskadi lan absentismo handieneko erkidegoen artean dago
Lan absentismoaren mailak gora egiten jarraitzen du Euskadin, eta Estatuko maila % 25 gainditzen du. Tailerreko langileei bulegokoei baino gehiago eragiten die.
2024/03/15 - 14:01
Jaurlaritzak 177 lanpostuko LEPa onartuko du gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko langileentzat
LEPak kontu-hartzailetzako eta diruzaintzako azpieskalak eta idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako azpieskalak biltzen ditu.
2024/03/14 - 19:54
Gorenak berretsi du gosariko denbora eta sarreran 15 minutuko kortesiazko margina lanordutan sartzen direla
Gorenaren ustez, benetako lan-denboratzat hartu behar dira lanaldia hasteko ezarritako orduaren ondorengo 15 minutuak, "ordutegiaren kontrol zurruna" duten langileentzat, nagusien edo parekoen kategoriarik ez badute.
2024/03/13 - 18:32
Ostalaritzaren asteburuetako ordutegia, aldaketaren bidean
Asteburuetan itxita dagoen edo afaririk ematen ez duten jatetxe edo tabernak ez dira ohikoak, baina gero eta gehiago dira lan-ikuspegi horretarantz doazen negozioak. Arrazoi nagusiak, lan-baldintza hobeak eta bizi-kalitatea dira.
2024/03/13 - 13:05
EHUko irakasleen ''eskubideak bermatuko'' dituela hitzeman du Unibertsitate ministroak
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Diana Morant ministroak jakinarazi du EHUn ordeko 700 irakasle daudela, PPko gobernuen "murrizketen" ondorioz. Agindu du euren eskubideak bermatzeko eta modu egokian kontratatzeko lan egingo duela.
2024/03/08 - 13:14
Emakumezkoen esku daude ordaindutako lanpostuen % 48, duela 40 urte baino % 18,4 gehiago
Legebiltzarrean, 2005etik, parekatuta dago emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza. Bestalde, EAEn 86,1 urteko bizi itxaropena dute emakumeek.
2024/03/08 - 12:11
EAEko Barne Produktu Gordina % 1,8 hazi zen iaz, eta enplegua, % 1,7
Halaber, aurreko urteko datuekin alderatuta, 16.508 lanpostu gehiago sortu ziren 2023an.
2024/03/08 - 06:00
Aurrez aurrekotik onlinera: sarean eskaintzen diren zerbitzuen malgutasuna
Gontzal Urionabarrenetxea entrenatzaile pertsonalak eta Ana Zendegi psikologoak aurrez aurreko saioak eskaintzen dituzte Gernikan eta Arrasaten, hurrenez hurren, baina euren eskaintza onlinera ere eraman dute, eta gazteen artean malgutasuna eskaintzen duen aukera arrakastatsu bat da.
2024/03/06 - 15:51
Amiantoagatik hildako langile baten alargunari pentsioaren gainordain bat ordaintzera zigortu dute Petronor
Bilboko Lan Arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren ebazpen judizial batek daio 70eko eta 80ko hamarkadetan amiantoarekin lan egin zela Petronorren plantan, langileen osasuna babesteko inolako neurririk hartu gabe.
2024/03/06 - 11:59
Egoin enpresak Europako hegoaldeko CLT zura ekoizteko lantegirik handiena ireki du Legution
Bizkaiko enpresak 50.000 m³ arte handitu ahal izango du bere ekoizpena. Lantegi berriak 28.500 m² ditu eta 100 lanpostu inguru sortuko ditu.
2024/03/06 - 10:52
Epaile batek "in itinere" jo du medikura joateko enpresatik irtetean langile batek izandako istripua
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak langile baten errekurtsoa onartu du, eta epai bat baliogabetu du; izan ere, epai horren arabera, lanera joateko zirkulazio-istripu baten ondorioz sortutako aldi baterako ezintasuna gaixotasun arruntak eragindakoa zen, eta ez lan-istripuak eragindakoa.