Amiantoagatik hildako langile baten alargunari pentsioaren gainordain bat ordaintzera zigortu dute Petronor
Amiantoagatik hildako langile baten alargunari pentsioaren gaineko % 50eko (maximoa) errekargua ordaindu beharko dio Petronorrek, Bilboko Lan Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak kaleratutako ebazpen baten arabera.
ELA sindikatuak eman du kasuaren berri, ohar baten bidez. Bertan zehaztu duenez, ebazpenak frogatutzat eman du 70-80ko hamarkadan amiantoarekin lan egin zela Petronorren plantan, "prebentzio neurririk hartu gabe". "Airean zegoen hautsa hildako langilea ziharduen tailer mekanikora iristen zen, eta amiantoa zuzenean manipulatzen ez bazuen ere, lantegi osagarriko lanetatik zetorren hautsaren eraginpean zegoen", dio agiriak.
Epaiaren "garrantzia" nabarmendu du ELAk, besteak beste, Petronorrek zuzenean kontratutako langile baten kasua delako eta enpresak duen erantzukizuna agerian uzten duelako. Orain arte, amiantoarekin lotutako kasuak findegiak azpikontratatukoa langileei eragin izan die. "Epai horrek bidea irekitzen du hildako langilearen familiak kalteen ordaina eskatzeko lege-ekintzak has ditzan".
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilariek protesta egingo dute gaur Donostian VTCen gaineko kontrol handiagoa eskatzeko
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako