Albiste izango dira: GKEen kontrako erasoak Gazan, errelebo kontratuak eta 'bake artisauen' kontrako epaiketa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- GKEen kontrako erasoen ikerketa Gazan: Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak World Central Kitchen (WCK) gobernuz kanpoko erakundearen konboi bati egindako eraso "tragikoa" deitoratu du, eta Israelgo Armadak "pertsona errugabeen" aurka "nahita" egindakoa erasoa izan ez dela erantsi du. Bestalde, Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak "ikerketa azkar, sakon eta inpartziala" eskatu dio Israeli, baina ez du erasoa gaitzetsi.
- Errelebo kontratuen inguruko bilera: Azkenean gaur onartu liteke Euskadiko Administrazioko langile laboral finkoentzako errelebo kontratua, Eusko Jaurlaritzak gaurko deitu baititu Mahai Orokorreko sindikatuak, hitzarmena sinatzeko.
- 'Bake artisauen' kontrako epaiketa: Jean Noel Etxeberri Txetx eta Beatrice Molle "bakearen artisauen" kontrako epaiketaren bigarren eta azken eguna Parisko Zigor Auzitegian. Biak ala biak duela zazpi urte pasatxo atxilotu zituzten Luhuson (Lapurdi), ETAren armategia desagerrazteko lanean ari zirela.
Zure interesekoa izan daiteke
240 hildakotik gora eta 500 zauritu baino gehiago, Kolonbia astindu duen lurrikararen ondorioz
Dozenaka eraikin kolapsatu dira, ospitaleak gainezka daude, aireportu batzuk itxi eta etxeratze aginduak ezarri dituzte, erreskate lanei ekiten dieten bitartean.
Siriako Justiziak heriotza-zigorra ezarri dio Baxar al-Assad presidente ohiari gerra eta gizateriaren aurkako krimenengatik
2024ko abenduan agintetik kendu eta Moskun erbesteratutako diktadore ohiak bi hamarkada baino gehiagoz gobernatu zuen Sirian. Epaiak beste 8 pertsona ere zigortu ditu, tartean al-Assaden anaia eta lehengusu bat.
WhatsApp zenbaki bat gaitu dute Kolonbiako lurrikararen ostean harremanetan jarri ezin izan diren senideei buruz informatzeko
Bilboko kontsulak azpimarratu du kolonbiarrek une "oso gogorrak" bizi dituztela, eta bere herrialdeari berreraikitzen laguntzea eskatu du.
Kolonbiako lurrikararen ondorioz, 164 espainiar lokalizatu gabe daude
Gobernua harremanetan jarri da lehen errolda batean erregistratutako espainiar guztiekin, 164rekin izan ezik, eta haien egoerari buruzko informazioa emateko eskatu die. Albaresen arabera, ez dago zauritu edo hildako espainiarren berririk.
Trump catering kamioi batean ezkutatuta eraman zuten NATOk Turkian egin zuen goi-bileratik irtetean
AEBko inteligentzia-zerbitzuek diseinatu zuten plana, presidentearen hegazkinaren aurkako Iranen mehatxu sinesgarri bat antzeman ondoren.
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.