Lanbide
2020/07/28 - 09:47
Aldi baterako lan-erregulazioak osatzeko laguntzak eska daitezke jada Lanbiden
Lanbideren webgunean egin behar da eskaera. Uztailean, abuztuan edota irailean ERTEn dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako kotizazio-oinarria duten pertsonengan du eragina deialdiak.
2020/07/08 - 14:47
Lan-erregulazioko laguntzak uztailaren bigarren hamabostalditik eskatu ahalko dira
Online inprimaki bat jarriko da bide bakar gisa Lanbideren web-orrian (lanbide.euskadi.eus).
2020/07/07 - 12:17
Pertsona desgaituen laneratzea % 40 murriztu da itxialdiagatik
Fekoorrek enpresetan sentsibilizazio lanak ere egiten ditu, eta hilabete hauetan ardura soziala, hobari pizgarriei buruz 120 enpresa informatu eta aholkatu ditu.
2020/07/02 - 11:29
2.733 langabe gehiago EAEn eta 673 gutxiago Nafarroan ekainean
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 144.448 langabe izan ditu erregistratuta ekainaren amaieran.
2020/06/15 - 11:50
Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskatzeko epea, irekita
Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek ez dute izapiderik egin beharko; gainerakoek Lanbideren bidez egingo dute EAEn, eta Gizarte Segurantzan, Nafarroan (udazkenean izango du eskumena).
2020/06/01 - 10:39
Lanbideren bulegoek gaur ekin diote berriro arreta presentzialari
Bertaratzen diren erabiltzaileek maskara eraman beharko dute nahitaez, eta artatu aurretik eskuak garbitu beharko dituzte.
2020/05/25 - 14:10
Lanbideren bulegoek ekainaren 1ean ekin diote berriro aurrez aurreko arretari
Langileak eta erabiltzaileak babesteko segurtasun neurriak hartuko dituzte bulegoetan. Pilaketak saihesteko, aurretiko hitzorduaren sistema bat ezarriko da.
2020/05/15 - 14:06
Euskal Administrazioko langileen "itzuleran hutsuneak" salatu ditu ELAk
Ohartarazi duenez, langileen % 85ek ez dela "egokia" Eusko Jaurlaritzak "inposatutako" prozesua uste dute.
2020/05/14 - 12:33
Lanbidek ekainaren 1ean ekingo dio berriro aurrez aurreko lanari
Enplegu zerbitzua segurtasun-neurriak egokitzen ari da bere 43 bulegoetan, arretak koronabirusaren aurka eskatzen diren osasun-jarraibide guztiak bete ditzan.
2020/05/07 - 13:11
Euskal industria-jarduera % 14,3 murriztu da martxoan
Alarma-egoera ezarri ostean hartutako salbuespenezko neurrien ondorioz, industria-enpresetako asko partzialki edo erabat eten dira martxoko bigarren hamabostaldian.
2020/05/05 - 12:41
Borja Belandia: "Pandemiak modu basatian astindu du ekonomia EAEn"
Lanbideko zuzendariaren iritziz, "ziurgabetasunean" murgilduta gaude oraindik, eta oso zaila da koronabirusak lan-merkatuan duen benetako eragina neurtzea.
2020/04/29 - 13:49
Pandemiarengatik lan egin ezin duten artistentzako laguntzak onartu dituzte
2,5 milioi euroko diru-partidarekin, kultur jardueraren etenaldiak kaltetutako EAEko artistek batez besteko diru-sarreren % 70 edo hilean 1.200 euro jasoko dituzte gehienez.
2020/04/19 - 16:14
Jaurlaritzak webgune bat jarri du abian, dauden laguntza guztiak eskatu ahal izateko
COVID19ak egoera ekonomiko larrian jarri ditu milaka herritar Euskadin. Horren aurrean, Jaurlaritzak webgune bat jarri du abian, dauden laguntza guztiak eskatu ahal izateko.
2020/04/16 - 20:03
Nola eskatu autonomoentzako eta enpresaburu indibidualentzako Lanbideren laguntza
Lanbidek 3.000 eurorainoko laguntzak eskaintzen dizkie alarma-egoeragatik jarduera etenda duten norberaren konturako langileei eta langile autonomoei.
2020/04/16 - 17:33
Euskal merkataritzak "baztertuta" dagoela uste du, Euskaldendaken esanetan
Euskadiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioak, halaber, laguntzak eskatzeko Lanbidek abiatutako web orriaren kolapsoa gaitzetsi du.
2020/04/16 - 16:02
Autonomo askori ez zaie batere gustatu Lanbideren sistema
Ostalari eta dendari elkarteek hitz gogorrak izan dituzte Lanbideren aurka, oro har, abandonatuta sentitzen direla salatuz.
2020/04/16 - 15:54
Jaurlaritzak autonomoentzako partida handitzea aztertuko du, 10.000 eskaera jaso ostean
Diru sarrerarik gabe geratu diren autonomoek egindako diru laguntza eskaera oldea izan da, eta Lanbideren webguna kolapsatu egin da.
2020/04/16 - 13:14
Autonomoentzako laguntzak handitzea aztertuko du Lanbidek, 10.000 eskaera jaso ostean
Gainera, aldaketak egingo dituzte Internet bidez egindako deialdietan izena emateko orduan. Izan ere, goizaldean Lanbideren webgunea kolapsatu da, laguntzak eskatzeko epea ireki eta gutxira.
2020/04/16 - 11:53
Lanbide: "Ikusteko dago aurreikusi baino eskaera gehiagori erantzuteko gai garen"
Autonomoek laguntzak eskatzen hasi direnez, atzo gauean sistema kolapsatu egin zen. Kultura sektoreko laguntzak eskatzeko "beste sistema bat" erabiliko dutela esan du Borja Belandiak.
2020/04/15 - 18:06
Enpresek eta autonomoek gaurtik aurrera eskatu ahalko diote laguntza Jaurlaritzari
Enpresa txiki eta ertainek Bideratu egitasmoaren barruan egingo dute, deialdi berri bat sortu baitu. Autonomoek gehienez 3.000 euroko diru-laguntza eskatu ahal izango dute.